Jon Gomez Garai

Garbiñe Biurrun: «Presoen eskubideak errespetatzeagatik ez dira biktimenak murrizten»

2016-06-17
Garbiñe Biurrun, epaileaBINKE / 2016ko ekaina «Presoen eskubideak errespetatzeagatik ez dira biktimenak murrizten» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Txus Martin presoa bere osasun egoera larriagatik da sonatua eta bere aldeko plataformak mahai-ingurua antolatu zuen Galdakaon maiatzaren 31n, tartean Garbiñe Biurrun epailea gonbidatu zela. Galdakaoko udalbatzaren gehiengoak larriki gaixo dagoen Txus Martin presoaren askatasuna eskatzeko adierazpena aspaldi kaleratu zuen eta hamaika izan dira Giza Eskubideak errespetatzeko Txus Martinen aldeko plataformak antolatutako ekimenak. Azkena Paul Rios Lokarriren koordinatzaile ohia, Julen Arzuaga abokatua eta Garbiñe Biurrun epailea protagonista zituen mahai-ingurua izan da. Amaieran, Binkek EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea den Garbiñe

«Euskara kalean», Rosa Mari Angulo

2016-06-17
Rosa Mari Angulo MuñozBINKE / 2016ko ekaina Euskara kalean Azken bolada honetan eztabaida handia sortu da euskarari buruz; hezkuntza arloan, batez ere. Hamarkada batzuk pasatu dira D eredua ezarri zenetik baina emaitzak hasieran pentsatzen genuen bezain onak ez direla diote. Gezurra dirudi, urteak pasa arren egoera ez da aldatu. Ikastola edo eskola barruan besterik ez da gure hizkuntza entzuten. Ikasle askok, akademikoki nahiz eta emaitzak onak lortu, ez dute kalean hitz bat ere euskeraz egiten. Ez da erreza honi buelta ematea. Argi dago ezin diogula eskolari egoera honen ardura leporatu eta horregatik guztion laguntza behar da gure hizkuntzak norabide berria

«Kurtso bukaeran», Leire Arana

2016-06-17
Leire Arana OjangurenBINKE / 2016ko ekaina Kurtso bukaeran Uda hurbiltzen doan heinean, azterketa garaia atzean geratzen hasi zaigu ikasleoi. Garai honetan egunero herri guztietako liburutegiak betetzen ditugu, «estres kolektiboa» sorraraziz. Aldi berean, liburutegiek ikasleen arteko elkartasun morala sustatzen dute. Urte osoan ikasten eta lanean ibili ondoren, nekatuta gaude eta laster libre egongo garenaren aurreikuspenak azken txanpa gainditzeko motibazioa ematen digu. Leihoetatik jendea eguraldi onaz disfrutatzen ikusten dugun bitartean, ikasleok zenbait astetan ikusten dugun argi bakarra mahai gaineko lanparak ematen diguna da. Zeinek dio ikaslearen bizimodua erraza dena? Kurtsoan zehar egindako lanaren ondoren, garai honek are esfortzu handiagoa egitera behartzen gaitu,

Xabier Orue-Etxebarria: «Donejakue bidea Galdakaotik pasatzen zela ikertzeak ilusioa egin zidan»

2016-06-17
Xabier Orue-Etxebarria, geologoa eta ikertzaileaBINKE / 2016ko ekaina «Donejakue bidea Galdakaotik pasatzen zela ikertzeak ilusioa egin zidan» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Batzutan hamaika aurkikuntza egiten saiatzen gara bizitzan, aurkikuntzarik ederrena norbere barnean dagoenaz konturatu barik. Agian hori gerta dakioke gure hilabeteko protagonistari. Gure ondarea, historia, mendiak, lurra eta harriak ikertzen ematen du eguna, harririk bitxiena bera dena jakin barik. Bere Curriculumak amaigabea ematen duela uste duzunean, berarekin elkartu eta dokumentu akademikoko 51 orrialdeak gutxi direla konturatzen zara. Unibertsitate Katedraduna da Xabier Orue-Etxebarria (Galdakao, 1951) geologoa. 40 urte daramatza Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikertzaile eta eskaintzen dituen hitzaldi, argitaratzen

Ainara Ramasco: «Ibaizabalen apustu nagusia harrobiarekin oso lotuta dago»

2016-05-20
Ainara Ramasco, Ibaizabal Saskibaloi Taldeko jokalariaBINKE / 2016ko maiatza «Ibaizabalen apustu nagusia harrobiarekin oso lotuta dago» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Ibaizabal Saskibaloi Taldeak aurtengo denboraldian ez du lortu lehenengo mailara igotzea, baina partidu guztietan eskaintzen duten maila, atzetik duten zale eta harrobiaren fruitu ere bada. Beti ez dira borrokatutako nahiak betetzen, baina amets horri ekitean dago gakoa. Hori oso argi du GDKO Ibaizabal Saskibaloi Taldeko kapitaina den Ainara Ramascok (1989, Galdakao), eta aurtengoan lehen mailara igotzea lortu ez badute ere, borroka horri beti ekingo diotena azaldu digu. Ez dute, oraingoz, ametsa lortu, baina Binkek eurekin egon gura izan

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: «Bizitza ez da urteetan zenbatzen, abenturetan baizik»

2016-05-20
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, pailazoakBINKE / 2016ko maiatza «Bizitza ez da urteetan zenbatzen, abenturetan baizik» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia beteko duen bermea emango duen saiorik badago, zalantza barik Euskal Herriko pailazorik ezagunenek emango dute. Maiatzaren 7an izan ziren gurean eta bertaratutako guztiak maitasunez bete zituzten beste behin. Koloretako kamioia Torrezabalen atzealdean aparkatu eta eurekin zetorren lantalde handiak ikuskizuna prestatzeari ekiten zion bitartean hartu gaituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek besoak zabalik. Musu eta alaitasunen artean, izan zuten gai serioez ere aritzeko tartea. Hori bai, ezinezko zaie herrira zenbatean etorri diren zenbatzea! Galdakaorako bidea erraz

Antton Irusta: «Usansoloren desanexioak ez leuke Galdakaogaz apurketa ekarri beharko»

2016-05-20
Antton Irusta Zamalloa, idazleaBINKE / 2016ko maiatza «Usansoloren desanexioak ez leuke Galdakaogaz apurketa ekarri beharko» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Usansolon eta herriko mugetatik kanpo ere, nork ez du hilabeteko protagonista ezagutzen? Saltsa guztietako perrexila dela esatea ez litzateke astakeria izango eta berak ere onartzen du hainbat proiektutan murgilduta egotea gustuko duela. Gehienek, halere, bereziki haur eta gaztetxoentzako argitaratu dituen liburuengatik ezagutuko dute. Baina Binkerekin beste hainbat esparru izan ditu berbagai. Txapelena baserriaren aurrez aurre itxaron gaitu Antton Irusta (Usansolo, 1963) idazleak, bera jaio zen aspaldiko Txiki Tabernaren baserritik metro gutxira. Harro dio bere garaian euskalgintza eta abertzaletasunaren ikur

«Sudurra», Aitor Zelaia

2016-05-20
Aitor Zelaia GoienolaBINKE / 2016ko maiatza Sudurra Postmodernitatean Egiari agur esan eta egiekin geratu gara, mila egi, bakoitzak berea. Egia bakarra egiarik ez dagoela da, gezurrak ordea nahi beste eta orotarikoak.  Hartu neure kasua (edo zeurea); nire izen abizenak etiketa soilak dira, nire azal barnerako unibertsoa gordetzeko ezgaiak. Ez naiz zinez 2016an bizi, Jesus Kristo aurreko mende batean jaioa da, ikerketen arabera. Erlojuak ere engainatu gaitu, ez dator bat dagokigun ordu eremuarekin, Franco-k aurreratu baitzuen 1942an. Eta espazioari dagokionez zer? Bada gure mapa mundiek fideltasun gutxi; ez da posible esfera plano batean irudikatzea, Mercator eta Peters ahalegindu arren. Tartean nortasun

«Europaren bihotz ustela», Yayone Altuna

2016-05-20
Yayone Altuna TxarterinaBINKE / 2016ko maiatza Europaren bihotz ustela Tamalez, gaur ere, errefuxiatuentzat da prentsako lehen orria. Greziako kostaldera heltzen direnei ez zaie aukera larregi zabaltzen: 14.000 bat errefuxiatuk Idomeni kanpalekuan jarraitzen dute, lokatzez beteriko lur zatiaren gaineko kanpin-dendatan pilaturik, baldintza penagarrietan (erditu ere bertan egin behar dute, jaio berria ur putzu zikin batean garbituz). Balkanetako bidean ere mugak itxi dituzte; hala ere, amorruari helduz, mugako ibai izoztua zeharkatzen saiatzen dira, haurrak eta pare bat tapaki lepoan hartuz, negar eta garrasi artean. Bestaldean polizia zain. Gutxi balitz, eraso faxistak, tiroketak… Nork baimentzen du guzti hau? EBk eta Turkiak akordioa sinatu

Aitor Ibarrola: «Taldeetan askok interes pertsonalak baino ez dituzte ikusten»

2016-04-15
Aitor Ibarrola, Galdakao Boleibol Taldeko jokalari eta batzordekide ohiaBINKE / 2016ko apirila «Taldeetan askok interes pertsonalak baino ez dituzte ikusten» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Mende laurden. Arin esaten da, eta ziurrenik arin pasa zaizkio berari ere. Norberak bere pasioari hogeita bost urte eskaintzen dizkionean, lan ez egiteko arrazoiak aitzakiak baino ez direlako.  Horrela eman ditu azken garai hauek Galdakao Boleibol Taldeari lotuta Aitor Ibarrola (1968, Galdakao) jokalari oihak. Eta orain, mutilak ligako txapeldun izan zirenaren berria eman genuenean, boleibola notizia da berriro gurean. Honetan berriz, Ibarrola batzordekide eta jokalari historikoak taldea eta batzordea utzi dituela adierazi duelako. Boleibolak

Pako Aristi: «Politikan ez da argi idazten, herritarrok zer esaten ari diren ulertu ez dezagun»

2016-04-15
Pako Aristi, idazleaBINKE / 2016ko apirila «Politikan ez da argi idazten, herritarrok zer esaten ari diren ulertu ez dezagun» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Idatzi eta argitaratzen diren testuen edukia landu eta zaintzea gauza bat da. Oso bestelakoa aldiz, testu hauei ematen zaien forma, ulergarritasun eta erakargarritasuna bermatzea. Baina sarri ez da orekatua izaten eduki eta «edukiontziaren» arteko konbinazioa. Horren jakitun izan dira azken aldian Orreaga Iritzi Taldekoak, eta oreka hori gauzatzen ikasteko jo zuten Pako Aristi idazlearengana. «Geure ardura azaldu eta berak eskaini zuen bere burua formakuntza ikastaroak Galdakaon emateko» diote Orreaga taldekoek, eta horrela aritu dira azken

Ainhoa Alvarez eta Alazne Gomez: «Gaur egun oraindik gure lana ia ikusezina da»

2016-04-15
Ainhoa Alvarez eta Alazne Gomez, Athleticeko jokalariakBINKE / 2016ko apirila «Gaur egun oraindik gure lana ia ikusezina da» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Imajinatu, irakurle, hilabete honetako elkarrizketatuen izen eta argazkiak ez dituzula oraindik ikusi. Bada, has gaitezen. Athletic Cluben lehenengo mailako bi jokalarirekin gelditu gara herriko taberna batean solasaldia izateko. Imajinatu orain atzetik segika izango zituzten herritarrak: eurekin argazkiak atera guran batzuk, sinadura eskean beste batzuk, edo mila galdera egiten astunen bat edo beste. Baina ez. Athleticekoak bai, lehenengo mailako futbolariak ere bai. Baina emakumeak dira, eta dauden lekuan egoteko egunero egiten duten lana ez dago gizonezkoen onarpen

situs togel

situs toto