BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

      2022-07-29
      0
    • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

      2022-07-26
      0
    • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

      2022-07-23
      0
    • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

      2022-07-21
      0
    • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

      2022-07-20
      0
    • Uretako puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan

      2022-07-20
      0
    • Txus Martin, orain bai, erabateko askatasunean da zigor osoa beteta

      2022-07-20
      0
    • Kale mozketak eta trafiko desbideratzeak ekarriko dituzte Aperribaiko igogailu berriaren lanek

      2022-07-18
      0
    • Ganguren tabernako dardo taldea Bizkaiko txapeldun izan da bere kategorian

      2022-07-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Maiteder Lertxundi: «Musikoterapiak ikasketa oso sakonak ditu»

      2022-07-25
      0
    • Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

      2022-07-18
      0
    • Galdakao Atletismo Taldeko kideak: «Atletismoak ez du hainbeste ikusgarritasunik»

      2022-07-18
      0
    • Gaizka Carregal: «Txapel hau ez da nire lorpenik handiena izan, bai ordea ...

      2022-06-22
      0
    • Paola de la Cruz: «Nire bizitzako kirola aurkitu dut pandemiari esker»

      2022-06-20
      0
    • Eli Maruri: «Gure ikasleak handitu egin dira eta gure eskola ere handituko ...

      2022-06-20
      0
    • Ricardo Asua: «Obsesino larregi dago Michelin, Repsol eta antzeko sariak lortzean»

      2022-06-17
      0
    • Unai Landajuela: «Inoiz ez naz damutuko orain 25 urte Oinarin Dantza Taldea ...

      2022-05-23
      0
    • Unax Arnaiz: «Denak egiten du aurrera, zergatik musikak ez?»

      2022-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakaoko ondarea ez dago gure esku», Aitor Montes

      2022-06-20
      0
    • «Liburutegi zerbitzu duina eskatzen diogu Udalari», Usansoloko ikasle taldea

      2022-05-30
      0
    • «Atzoko eta gaurko faxismoaren aurrean, Antolakuntza Komunista hedatu!», Ainhoa Jugo

      2022-05-19
      0
    • «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen», Peio Artola

      2022-04-22
      0
    • «Zur eta lur geratu gara», Jon Kresporen senideak

      2022-03-07
      0
    • «Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua», Ane Legarreta

      2022-03-07
      1
    • «Nire familiak egunero bizi du gerra», Andrii Kovalchuk

      2022-03-06
      2
    • «Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

      2022-02-22
      1
    • «Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea

      2022-02-21
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Indarra 8 iruditan

      2022-07-25
      0
    • Bitcoina, mundu ezezagun batean barna

      2022-07-18
      0
    • Sri Lanka, Georgia, Ginea eta Argentinako taldeak Folklore Bizian jaialdian

      2022-07-14
      0
    • Iguana & Los Jumiles, ibilbide labur bezain oneko musika taldea

      2022-07-10
      0
    • Zaintza 8 iruditan

      2022-06-27
      0
    • Kaiola, ohiko jaialdietatik urrun

      2022-06-20
      0
    • ARGAZKIAK | Galdakaok irabazi zuen Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketa

      2022-06-13
      0
    • ARGAZKIAK | Mozoilo Eguna arrakastaz antolatu dute Galdakaoko 13 elkartek

      2022-06-06
      0
    • ARGAZKIAK | Oinarinek zapatuan ospatutako urteurrena 56 iruditan

      2022-05-23
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Xabier Orue-Etxebarria: «Donejakue bidea Galdakaotik pasatzen zela ikertzeak ilusioa egin zidan»

Xabier Orue-Etxebarria: «Donejakue bidea Galdakaotik pasatzen zela ikertzeak ilusioa egin zidan»

Binke
2016-06-17
24
0

Xabier Orue-Etxebarria, geologoa eta ikertzailea
BINKE / 2016ko ekaina

«Donejakue bidea Galdakaotik pasatzen zela ikertzeak ilusioa egin zidan»

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Gotzon Almaraz

Batzutan hamaika aurkikuntza egiten saiatzen gara bizitzan, aurkikuntzarik ederrena norbere barnean dagoenaz konturatu barik. Agian hori gerta dakioke gure hilabeteko protagonistari. Gure ondarea, historia, mendiak, lurra eta harriak ikertzen ematen du eguna, harririk bitxiena bera dena jakin barik.

Bere Curriculumak amaigabea ematen duela uste duzunean, berarekin elkartu eta dokumentu akademikoko 51 orrialdeak gutxi direla konturatzen zara. Unibertsitate Katedraduna da Xabier Orue-Etxebarria (Galdakao, 1951) geologoa. 40 urte daramatza Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikertzaile eta eskaintzen dituen hitzaldi, argitaratzen dituen artikulu zientifiko edo munduari eskaini dizkion aurkikuntza guztiak bere egunerokotasuneko pasarte baino ez dira; Elexaldeko semeak ezinezko duelako txakolinagatik eta Galdakaogatik duen maitasuna ezkutatu.

Geologoa eta Elexaldekoa, zelan azaldu daiteke hori? Ondarroan jaiotako batek itsasoarekin lotutako lanean bukatzeko aukera asko dituen bezala, Elexalden eta mendietatik gertu jaiotzeak naturarekiko kuriositatea piztu zidan eta horrek bultzatu Geologia Lizentziatura egitera. Ez da ba hain arraroa!

Elexaldeko bati Marteko kraterrari Galdakao izena jartzea, hori bai arraroa! (barreka) Baina badu bere azalpena! Julio Anguita doktorearen  hitzaldi baten negoen, eta kontatzen zuena entzutean okurritu zitzaidan, akaso, aukeraren bat egon zitekeela gure herriaren izena Marteren krater bati jartzea. Beste batzuek lortu bazuten, guk zergatik ez? Kudeaketekin urte batzuk aritu ginen eta horretarako zenbait zientzialarien laguntza jaso genuen, besteak beste, izendapena egiten duen erakundearekin harreman zuzenak dituztenenak. 2003an lortu genuen izendapena azkenean!

Utz dezagun Marte eta goazen oinak lurrean jartzera, bada, bertan ere hamaika ikerketa egin dituzu… Zorte handia izan nuen, esaterako, Gasteizko mendebaldean kokatzen den aztarnategi oso interesgarria aurkitu nuelako. Bertan, dinosauro, krokodilo, dortoka eta beste abarren fosilak ikertu daitezke. Baina ilusio gehien egin didan ikerketa flysch-aren inguruan garatutakoa da, bai Gipuzkoako baita Bizkaiko kostaldean ere. Batzuek uste dute flysch-a Gipuzkoa aldean bakarrik ikus daitekela eta ez dakite Bizkaiko hainbat tokitan ere azaleratzen dela. Laburtzearren, ezin aipatu gabe utzi ikerkuntza lan asko garatu ditugula, nazioarteko aldizkarietan argitaratuak, Bilbon eta Zumaian antolatutako bi kongresu internazionalak, gure kostaldean munduko erreferente diren hiru estratotipoak kokatzen lagundu genuen…

Baina urrunera joan barik, gure herriko patrimonioari buruzko ikerketa ere egin duzu, ezta? Eta hortxe dago neure sentimendua! Galdutzat jotzen ziren Isasi Dorretxeko aztarnak aurkitu nituen, garatutako ikerkuntzei esker Mercadillo zubiak garrantzia handia hartu du eta Altamira inguruan balizko erromatarren garaiko bidearen aztarnak aurkitu nituen. Baina bi gauza azpimarratuko nituzke besteen gainetik, alde batetik Donejakue bidea Galdakaotik pasa zela frogatu ahal izana eta, bestetik, gure mendietan aurki daitezkeen egitura batzuk -orain arte karobi bezala identifikatuak zirenak- burdin minerala erreduzitzeko labeak zirela egiaztatzeagatik.

Zenbat ikerketa eta zenbat lan gure «memoria naturalaren» inguruan! Galdera zuzenegia agian: zergatik sartu zinen guzti honetan? Esango nuke hiru direla mundu honetan sartzera animatu ninduten gakoak. Batetik unibertsitateko irakasle izateak eraman nauelako ikerketa mundua ezagutzera, bestetik aspaldi izan dudalako gure mendiekiko kuriositatea. Inoiz ez duzue pentsatu zergatik dauden mendiak? Zelan sortzen dira? Eta zergatik daude itsasoko fosilak itsasotik urrun? Galdera horiek egiten nizkion nire buruari. Eta amaitzeko, aipatutako zalantza eta ikerketa guztiak nire herrian jarri gura nituelako praktikan hasi nintzen mundu zoragarri hau ikertzen. Beti izan dut oso gustuko Galdakaoko patrimonioa eta historia.

Ibilbide luze honetan, zerk utzi dizu aho-zapore onena? Hiru gauza azpimarratuko nituzke: euskal kostaldean bi mundu mailako erreferente geologikoak izendatu izana; Galdakaotik Donejakueren bidea pasatu zenaren datuak lortzea eta, datu zientifikoen bidez, espezialistek uste zutenaren kontra Galdakaon burdina erreduzitzeko labeak izan zirela frogatu ahal izatea. Gehienak herriarekin lotuta, noski!

Hala ere, aho-zapore ederra utziko dizuna datorren ekainaren 23an jasoko duzun saria izango da, ezta? Egia da! Espero ez duzun saria jasotzeak poztasun handia ematen du, batez ere talde-lana denean!

Francisco Javier Ayala 2016 izeneko saria da. Baina nondik datorren azaltzerik bai? De Re Metallica izeneko aldizkaria Ondare Geologiko eta Meatze-ondarearen defentsaren aldeko Espainiako Elkarteak argitaratzen du eta urtero aurreko ikasturtean argitaratu dituenen artean artikulu zientifiko onena saritzen du.

Eta aurtengo sariduna galdakoztar bat! (irribarretsu) Bai horixe! Euskal Labeari buruzko artikulu bategatik emandako saria da, Madrilen, ekainaren 23an Kongresu internazional bateko inaugurazio-ekitaldian emango didatena.

Zer suposatzen du zuretzat sari hori jasotzeak? Argi dago, berez, saria jasotzea pozgarria dela. Nire kasuan, are gehiago, 2006. urtetik aurrera, eta ikerkuntza lerro guztiz berri bat izanik, taldeak hamar urteetan zehar egindako lan onari aintzatespena ematen diolako. Azkenean arrazoia eman digute egitura horiek, gehienek karobi zirela defendatzen zutenean, burdina erreduzitzeko labeak zirela aldarrikatu genuelako. Ez da erraza izan, horregatik poztasun bikoitza!

Mila saltsatan sartuta egotea nahikoa ez bada, txakolin egilea ere bazara! Zer egingo nuke nik txakolina barik! Guztiok dauzkagu afizioak eta ditudanen artean bata txakolina egitea da. 1981. urtean hasi nintzen oraindik Bizkaiko Txakolinaren jatorri-deitura garatu gabe zegoenean. Behin , Bizkaiko ekoizle gehienek erabaki zuten bertan sartzea. Nik aldiz, nahi nituen barietateak erabiltzeko, elkartetik kanpo jardunda askatasun gehiago izango nuela uste nuen. Adibidez, beste hainbaten artean, gehien gustatzen zaidana Petit Manseng mahats mota da eta hau ez zegoen onartuta denominazioaren baitan.

Zein unetan erabakitzen duzu txakolina egiteari ekin behar diozula? Galdakaoko ondareari buruzko ikerketa hasi nintzenetik gero eta denbora gutxiago nuela ikusita, dena uzteko puntuan egon nintzen. Eta, zorionez, une hartan auzokidea den Rufino Zarrabeitiak proposatu zidan talde bat osatzea beste hainbat lagunekin  batera -horretan gurekin dira Joseba, Jose Mari, Koldo, Ana, Miren, Angel, Mari Kruz, Juanjo, Bego…- eta auzolan erara ari gara elkarrekin lanean. Horrela hasi ginen eta horrela jarraitzen dut nik gaur egun ere!

Txakolin bikaina izango da ziur, geologo batek ez ditu bere mahastiak edozein lurretan landuko eta! (barreka) Baina mahastia garatzea erabaki nuenean ez nuen nire ezagutza geologikoa praktikan jarri, substratuaren ezaugarriak ez nituelako kontutan izan, eguzkiarekiko orientazioa baizik. Erabakia zuzena izan zela esango nuke… Hori bai, landaketa egitera bultzatu ninduena eta tokia aukeratu zuena ez nintzen ni izan, Elexaldeko Txomin Zabala zena izan zen aukeraketa egin zuena. Soroko kontuez asko zekien pertsona zen Txomin, eta hari esker ari gara honetan ere. Neuk horretan ez nuen erabaki handirik hartu. Badakizue esaerak dioena… Soinugilearen etxean, oro dantzari!

Aurreko albistea

Ainara Ramasco: «Ibaizabalen apustu nagusia harrobiarekin oso ...

Hurrengo albistea

«Kurtso bukaeran», Leire Arana

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Aitor Ibarrola: «Taldeetan askok interes pertsonalak baino ez dituzte ikusten»

    2016-04-15
    Binke
  • Elkarrizketak

    Miren Odriozola: «Amantalak produktu arrunta badirudi ere, berehala kopiatu ziguten»

    2019-09-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ruper Ordorika: «Lehen diska Galdakaon grabatu nuen»

    2021-02-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jontxu Martinez: «Beti gura izan dot antzerkitik edo aktore lanetik bizi»

    2020-02-26
    Binke
  • Elkarrizketak

    Leire Arana eta Ander Silvano: «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu»

    2022-02-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ane Legarreta: «Bandak kontzertu gehiago egin beharko lituzke, eta ez hainbeste kalejira»

    2018-10-19
    Binke

AKTUALITATEA

  • Aktualitatea

    Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok

  • Aktualitatea

    Domeka honetarako programatuta zegoen Altsasu antzezlana atzeratu egin dute

  • Aktualitatea

    Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua zabalik dago

  • Aktualitatea

    Bueltan dira udalekuak, eta gaur ireki da bertan izena emateko epea

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

Uztailaren 22an iragarri zituzten Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak aurtengo Santakurtzak, eta pandemiaren ostean bere ohiko...
  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

    Binke
    2022-07-26
  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

    Galdakao
    2022-07-23
  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

    Galdakao
    2022-07-21
  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

    Galdakao
    2022-07-20

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus