Jon Gomez Garai

Lotura 9 iruditan

2022-05-02
Click&ClickBINKE / 2022ko apirila Lotura 9 iruditan ARGAZKIAK: Pili Monreal @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. APIRILEKO GAIA Lotura

«Apiril edo jorrail»

2022-05-02
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko apirila Apiril berbaren jatorriak, bertsio bi daukaz. Bata, grekozko mitologiako Afrodita eta bere pareko latineko Venus, maitasun, edertasun eta ernalkortasunaren jainkosagaz, horrexegaitik lotzen da jainkosa hori udabarriko hilabete honegaz. Bestea, Ovidio, idazle latino ospetsuak, aprilis, latineko, aperire = abrir, aditzagaz lotzen dau, hilabete honetan, zuhaitz eta landarak orrira zein lorara datozelako. Hilabete hau, frantsesez: avril; italieraz, aprile; ingelesez eta alemanez: april; gazteleraz: abril eta euskeraz: apiril edo april. Baina, euskeraz, jorrail izenez be ezagutzen dogu hilabate hau, lurra lantzeko «jorratu» aditzagaz loturik. Apiril hilabete hau idazle askok aipatzen deusku, esaterako, Lauaxeta olerkariak hauxe inoan: «Hamasei

Autobus geltokietan sei markesina berri jarriko dituzte Udalak eta Aldundiak

2022-04-29
AzpiegiturakBINKE / 2022ko apirila Autobus geltokietan sei markesina berri jarriko dituzte Udalak eta Aldundiak TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Konturatu zarete asteon Juan Bautista Uriarte kalean, «lanzadera» hartzen den autobus geltokiaren ondoan, lanak egiten ibili direla? Bada, bertan eta beste udalerriko bost geltokitan markesinak jarriko ditu Udalak Aldundiaren laguntzarekin. Udal Gobernu berriak legegintzaldi hasieran hartutako ehun konpromisoetariko bat, laugarrena zehatzago izanda, betetzen hasi dela iragarri du Galdakaoko Udalak asteburuaren atarian: autobus geltokietan sei estalpe edo markesina jartzeko lanak hasi dituzte. Sei markesina horiek ondoko kokalekuetan jarriko dira: Juan Bautista Uriarte kaleko 47. zenbakian bakarra —hasitako lehenengo lanak—; Bengoetxen bi egongo dira

Aitor eta Galderren aldeko Elkartasun Eguna antolatu du Zizpak zapatuan

2022-04-29
PolitikaBINKE / 2022ko apirila Aitor eta Galderren aldeko Elkartasun Eguna antolatu du Zizpak zapatuan TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Turrune.com Aitor Zelaia eta Galder Barbado arabarren aurkako epaiketa salatu eta hauen absoluzioa eskatzeko Elkartasun Eguna antolatu du biharko, zapatua, Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaon. Hemen kartela eta egitaraua. Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak Aitor Zelaia gasteiztarraren eta Galder Barbado amurrioarraren alde elkartasuna adierazteko sortu den «Ankerkeriari Stop» ekimenarekin bat egingo du bihar, apirilak 30 zapatua. Horretarako, 10:30ean pala txapelketa Kurtzeko frontoian, 13:00ean poteo girotua Herriko Bentatik hasita eta Herriko Bentan egingo duten herri bazkaria antolatu dute 15:00etarako. Herri bazkarian izena emateko tabernan bertan egin daiteke

Bidegorriaren aldeko zazpigarren martxa zapatu honetan izango da

2022-04-27
MugikortasunaBINKE / 2022ko apirila Bidegorriaren aldeko zazpigarren martxa zapatu honetan izango da TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Biziz bizi taldea Zazpigarren martxa antolatuko dute zapatu honetan, apirilaren 30ean, Biziz Bizi taldekoek Bilbotik Galdakaora hiriaren eta herriaren arteko bide seguru bat exijitzeko. Agindutakoa betetzea» eskatuko dute zazpigarrenez Biziz Bizi taldekoek zapatu honetan, apirilaren 30ean, Bilbotik Galdakaora beste martxa bat antolatuz. Bidegorri baten plana 2003tik dagoela salatzen dute antolatzaileek eta hilero azken zapatuan elkartzen dira «19 urteren ostean egin ez dena exijitzeko». «Udalerrien arteko bide seguru bat» beharrezkoa dela iragartzen duen ekimenak hilabete honetan ere 25 kilometroko ibilbidea izango du. 11:00etan elkartuko dira

Hasi dira ipuin kontaketa musikatuak herrietako liburutegietan

2022-04-27
LiteraturaBINKE / 2022ko apirila Hasi dira ipuin kontaketa musikatuak herrietako liburutegietan TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Sorgina Txirulina Atzo antolatu zuten Argizai Eskaut Taldekoek ipuin kontaketa musikatuaren lehenengo saioa Usansoloko liburutegian, gaur Torrezabal Kultur Etxean eskainiko da eta bihar Aperribaiko liburutegian. Galdakaoko Udalak, Argizai Eskaut Taldearekin batera ipuin kontaketa musikatuen saioak antolatu ditu umeentzako. Atzo, hilak 26, Usansoloko liburutegian eskaini zen lehenengo saioa 17:30ean, gaur bigarren saioa eskainiko da Torrezabal Kultur Etxean eta bihar azken saioa antolatuko dute Aperribaiko liburutegian, denak ordu berean. Ordubeteko saioak dira, hau da, 18:30ean amaitzen dira guztiak, eta helburu nagusia umeen artean irakurzaletasuna sustatzea da. Ekintza

Fernando Izagirrek dimisioa eman du Galdakaon eta Eusko Jaurlaritzan

2022-04-27
TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: EAJ Galdakao Galdakaoko Udalean EAJren ordezkari eta Eusko Jaurlaritzan Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendari denak bi karguetatik dimisioa aurkeztu du, DYAko presidente zenean egin zituen ustezko irregulartasun ekonomikoak ikertzen baitago Espainiako Fiskaltza. Salaketa hau «egungo zuzendaritzaren gaitasun eza ezkutatzeko» baino ez dela adierazi du Izagirreren inguruak, DYA krisi ekonomiko betean baitago. Fernando Izagirre galdakoztarrak bere dimisioa aurkeztu zuen astelehenean eta atzo, martitzena hilak 26, bere bi kargu publikoetan: EAJren ordezkaria zen Galdakaoko Udalean eta Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendari Eusko Jaurlaritzan. EAJren dimisioa astelehenean «arrazoi pertsonalengatik» eman duela adierazi du gaur Deia egunkariak, bai bozeramaile zein zinegotzi karguetatik. Jaurlaritzaren dimisioa

Kaiola festibala ekainaren 3an eta 4an antolatuko da Galdakaon

2022-04-26
KulturaBINKE / 2022ko apirila Kaiola festibala ekainaren 3an eta 4an antolatuko da Galdakaon TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Dawid Laskowski Kaiola festibalaren antolakuntzak honezkero argitaratu du aurtengo edizioaren kartela. Ekainaren 3an eta 4an antolatuko da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean eta zortzi talde-bikote igoko dira oholtzara. Kaiola festibalaren edizio berria ekainaren 3an eta 4an ohiko duen Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean antolatuko da aurten, eta dagoeneko zabaldu du kartela antolaketak, taldeen nondik norakoak aurrerago azalduko badituzte ere. Momentuz jakin daitekena hauxe da: bi egunetako kontzertuak 20:00etan hasiko direla, egun bakoitzerako sarrera 15 eurokoa izango dela eta zortzi talde arituko direla guztira. Talde baino, gehienak bikote-kolaborazio

Galdakaoko Jai Batzordean parte hartzeko dei zabala egin dute

2022-04-26
KulturaBINKE / 2022ko apirila Galdakaoko Jai Batzordean parte hartzeko dei zabala egin dute TESTUA ETA ARGAZKIA: Binke Jai Batzorde galdakoztarrak hasi du Santakurtzetarako atzerako kontaketa, eta honen lan egiteko modua azaltzeaz gain, bertan parte hartzeko dei zabala egin diote gaur herriko edozein pertsonari, elkarte bateko kide izan zein ez izan. Baina, zelan har dezakezu parte Jai Batzordean? Hemen horretarako bost bide. Iraileko Santakurtzei begira dago honezkero Galdakaoko Jai Batzordea. Aurtengo jaiak aldiz, ez dira betikoak izango, «pandemiaren bi urteren ondoren, etapa berri bati ekiten baitio» Santakurtzetako talde eragileak gaur Torrezabal Kultur Etxeko oholtzatik adierazi duen moduan. Horregatik, «Galdakaon bizi den

EGITARAUA | Galdakaoko X. Gazte Eguna maiatzaren 7an izango da

2022-04-26
JaiakBINKE / 2022ko apirila Galdakaoko X. Gazte Eguna maiatzaren 7an izango da TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Maiatzaren 7an antolatuko da Galdakaoko Gazte Egunaren hamargarren edizioa, eta gaur eman dute eguneko egitarauaren berri jolasak, herri bazkaria eta kontzertuak tarteko. Egitarau osoa hemen ezagutu dezakezu! Orain bi urte birtualki ospatu zen eta iaz bertan behera utzi behar izan zen Galdakaoko Gazte Eguna. Baina aurten bueltan datorrela baieztatu zuen Gazte Eguneko antolakuntzak martxoaren 29an, eta halaxe batu zuen Binkek ere. Gaur aldiz, apirilak 26 dituela, egun osoko egitaraua ere argitaratu dute azpiko kartelaren bidez. Zortzi ekitaldik osatuko dute egitaraua, goizeko «Zelai-errea Master Cup»

Sexuaz hitz egin dezagun

2022-04-25
Hezkuntza sexualaBINKE / 2022ko apirila Sexuaz hitz egin dezagun TESTUA: Leire Regadas Callejo Naturala bezain tabua jarraitzen du izaten sexuak. Haur eta nerabeek klik batean dute interneteko mundu amaiezina, beraien galdera sorten erantzuna jasotzeko bide bakarra, askotan. Pornografia izaten da maiz eduki sexualarekin duten lehen kontaktua; bataz besteko adina zortzi urtekoa izanik. Gai hau sakonean landu gura izan du Binkek, azken asteotan Galdakaoko Topaguneek eta Mairi Emakume Feminista Batzak antolatutako tailer eta hitzaldiak aitzakia hartuta. Txiki-txikitatik dute haurrek bizitzaren esparru askori buruzko jakin-mina, baita familiek tabu gisa hartzen dituztenei buruzkoa ere. Seme-alabekin sexualitateaz hitz egitea pentsaezina da oraindik guraso batzuentzat.
1 46 47 48 49 50 122

situs togel

situs toto