Galdakao Dantz jaialdi-lehiaketa, zapatu honetan Torrezabal Kultur Etxean
KulturaBINKE / 2022ko apirila Galdakao Dantz jaialdi-lehiaketa, zapatu honetan Torrezabal Kultur Etxean TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Break On Stage «Break On Stage» dantza urbanoen jaialdiaren atarikotzat hartu den Galdakao Dantz lehiaketa zapatuan antolatuko da Torrezabal Kultur Etxean, junior eta absolutu kategorietan banatuta. Dagoeneko badakigu zenbat talde izango diren oholtzan eta zeintzuk izango diren galdakoztarrak. Otsailaren hasierarekin eman zuen Binkek Galdakao Dantz lehiaketan izena emateko epea zabalik zegoenaren berri. Bada, izen emateko epea aspaldi itxita, zapatu honetan ospatuko da dantza urbano eta garaikideak taula gainera igoko dituen lehiaketa izaerako jaialdia, Torrezabal Kultur Etxean. Kategoria bi izango ditu lehiaketak, eta zapatuan bertan saio bitan