Ane Legarreta Cairoko orkestra sinfonikoa zuzentzen dabil Egipton
KulturaBINKE / 2022ko apirila Ane Legarreta Cairoko orkestra sinfonikoa zuzentzen dabil Egipton TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Zafar Azimov, Cairo Ane Legarreta orkestra-zuzendari galdakoztarra Egipton dabil egunotan, Cairoko orkestra sinfonikoa zuzentzeko aukeratu baitute beste lau nazioarteko zuzendarirekin batera. Berarekin hitz egin du Binkek, aukeraketa honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Lagun batek bidali zion Ane Legarreta orkestra-zuzendari galdakoztarrari Cairoko orkestra sinfonikoak antolatu zuen lehiaketaren berri: mundu mailako bost zuzendari aukeratuko zituzten eurekin —Cairoko orkestra sinfonikoarekin— astegunetan masterclass antzeko batzuk jaso eta aste bukaeretan taldea bera zuzentzeko. Legarretak izena eman eta, bere ezustekorako, aukeratu egin zuten. Birritan pentsatu barik bakar-bakarrik joan zen Elexaldeko alaba Egiptora.