Mikel Fernandez galdakoztarrak «Gernika 85» obra sinfonikoa zuzenduko du
KulturaBINKE / 2022ko apirila Mikel Fernandez galdakoztarrak «Gernika 85» obra sinfonikoa zuzenduko du ARGAZKIA: AiVídeoTESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Martitzenean, hilaren 19an, iragarri zuen Aitor Etxebarria gernikarrak bere jaioterriak bizi izan zuen bonbardaketa gogoratzeko obra sinfoniko bat sortu duela: «Gernika 85». Hainbat musikari desberdinekin egindako lana izan da hau, tartean, galdakoztar bat dela: Mikel Fernandez orkestra zuzendaria. Fernandezen eta lan honen nondik norakoak jakin gura? Aurten beteko dira 85 urte tropa faxistek Francoren aginduz Gernika eta Bizkaiko zein Euskal Herri osoko zenbait herri bonbardatu zutela. Gogoangarria da ordea Lea-Artibaiko herriak bizitakoa, latzena akaso beste herrien aldean, eta era berean oroituena. Urteurren