Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua zabalik dago
JaiakBINKE / 2022ko apirila Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua zabalik dago TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Gaizka Peñafiel Datorren astelehenera arte —apirilak 18— egongo da zabalik aurtengo Santakurtzetako kontzertuak proposatzeko prozesua. Irailaren 17an eskainiko den kontzertu nagusia aukeratzeaz gain, herritarrek jaietako beste egunetako kontzertuak ere proposatu ahalko dituzte. Santakurtz jaietako kontzertu aukeraketa prozesua zabaldu zen pasa den astean galdakao.erabaki.eus plataformaren bitartez. Aurten, Jai Batzordeak eta Udalak, Galdakaoko jaietako prozesu parte-hartzailean bi prozedura antolatu dituzte. Alde batetik, iraliaren 17ko kontzertu nagusia proposatu eta bozkatzeko aukera dago, eta bestalde, jaietako kartela osatuko duten gainerako kontzertuak ere proposatzeko aukera dago. Kontzertu nagusiari dagokionez, lehenik eta