Krisi bikoitzari aurre egiteko Galdakaok hartutako neurriak
Osasun LarrialdiaBINKE / 2020ko maiatza Krisi bikoitzari aurre egiteko Galdakaok hartutako neurriak TESTUA: Iñigo Larrea eta Beñat ArmentiaARGAZKIA: Binke «Inoizko krisirik handiena» etorri dela iragarri dute askok. Hainbesterako izan edo ez izan, erakunde guztiek neurri sendo eta ugari hartu behar izan dutenaren zalantzarik ez dago. Galdakaoko Udala ere ez gutxiagorako izan, eta alderdi guztien arteko talde-lanari esker hainbat izan dira erakundeak hartu dituen neurriak. Badira bi hile pandemiaren berri izan, eta horrekin batera gure herria etxeetan konfinatu behar izan zenetik. Ordutik, herritarren egunerokotasuna goitik-behera aldatu, eta hain barneratuak genituen ohiturak errotik deseraiki behar izan ditugu. Errutina aldaketa horren ondorioz, herriko