Elisdan Serrano: «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela»
Elisdan Serrano «Machin», Kubatik etorriaBINKE / 2020ko uztaila «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela» Elisdan Serrano «Machin» 1988ko otsailaren 15ean jaio zen Santiago de Kuban. Gazteagoa zenean Kubako unibertsitateko boleibol jokalaria zen. Duela bi urte Galdakaora etortzea erabaki zuen, eta geroztik, bi ekiporen entrenatzaile da. Orain dela zenbat etorri zinen Galdakaora? Galdakaora orain dela bi urte etorri nintzen, baina herrira bizitzera etorri baino arinago Espainian zehar ibili nintzen. Niri kirola betidanik gustatu izan zait, eta bertara etortzeko arrazoi bat boleibola izan zen. Espainian hainbat txapelketa jolasten egon nintzen, eta Donostian jolasten nengoelarik, nire lagun batek Galdakaoko herriaren inguruan