Bertan Behera: «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke»
Bertan Behera kuadrila @bertanbeheraBINKE / 2020ko iraila «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke» GALDERAK: Erdu Hona kuadrila @erduhona Zergatik Bertan Behera? Denboraldi bat egon zen, non pentsatzen genituen plan guztiak ez ziren inoiz egiten, gehienbat mundu guztia azkeneko momentuan ezetz esaten zuelako; eta horregatik erabaki genuen izen hori jartzea. Aurten zuen kuadrilaren izena berri guztietan atera da, zelan daramazue zama hori meriturik ez daukazuela jakinda? Gugatik arduratuta bazaudete, lasai egon. Ez dugu zamarik igarri, gainera, ospetsu izatera ohituta gaude. 2021eko Santakurtzak ospatu ahal izateko kuadrila bat desagertu beharko balitz, zein aukeratuko zenukete? Ezin gara ados jarri galdera horri erantzun zehatz