Elkarlaguntza Sarea: «Etxebizitzaren arazoa ere lantzen hasi gara orain»
«Etxebizitzaren arazoa ere lantzen hasi gara orain» Elkarlaguntza Sarea elikadura subiranotasunean oinarrituta egon bada ere, koronabirusaren krisiak beste esparru eta helburu batzuk lantzera eraman du taldea. Horien inguruan hitz egin du Binkek taldeko kideekin. Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea 2017ko amaieran lehenengo pausuak ematen hasi zen taldea da. Geroztik, komunitatearen ikuspegia landu izan dute, eta horretarako, haien proiektua gehienbat elikadura subiranotasunean oinarritu izan dute. Azken aldian, alokairua ordaintzeko arazoak dituzten familia edo norbanakoekin lanean ibili dira. Berrogeialdian zehar telefonoz kudeatzen ziren kasuak, baina egoera aldatu denez, etxebizitzen arazoari aurre egiteko herrian bertan asanbladak sortu dira. Hitzaldi batean esan zenuten «elikadura subirotasunean oinarrituz,