«Bariku zein ostiral»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2017ko apirila
Euskal astearen bosgarren eguna era batera baino gehiagotara adierazten da Euskal Herrian. Euskera batuan « ostiral» nagusitu da eta bere esangura « ortzi=zerua eta irar=ilargi» berba konposatutik dator. « Bariku» berba, bizkaieraren eremuan darabilgu zabalen eta Gipuzkoako bizkaieran, Oñati aldean-eta, « egubakoitz». Gure «bariku» berbaren nondik norakoa interesgarria da. Bere jatorria « abari ba(ga)ko» eguna da,» bariaku>bariku», hau da, barau eguna. Barau eta bijilia gordetzearen ohitura, eleiza katolikoaren agindu bat izan zan. Baraua, gitxiago jatea zan eta bijilia okela gorririk jan ez egitea. Hori dala-eta, eleiza katolikoak urte guztiko barikuetarako jarri eban bijilia-eguna. Baina, agindu hori arintzeko-edo, «bulda» izeneko agiri bat sortu eban, 50 zentimotik 10 pezetara bitarteakoa. «Bulda» hori lortu ezkero, urteko bariku guztietan jan leitekean okela gorria, garizumako barikuetan eta Gabon egunean izan ezik. Horrexegaitik jaten ziran orio-aza eta karakolak Gabon gauean, bijilia gordetzeko. Gero, behin Vatikanoko II. Kontziliorazgero, agindu hori kendu egin zan, zorionez.