«Diziplina kontzeptua»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2020ko urria
Betibe, diziplina beharrezkoa dogu gizakion bizibiderako. Diziplina kontzeptua, guk euskaldunok, «hezi» berbagaz adierazten dogu, pertsonentzat zein animalientzat. Hezi barik dagoanari, hezibakoa, esaten deutsagu. Hezita egoteak horixe eskatzen dau: diziplina. Berba hau, latinetik hartu dogu. Latinez «disco» aditzak, ikasi, esan gura dau euskeraz. Hortik latinez «discipulus», ikasle, euskeraz. Ikaste bide horretarako, hor daukagu latineko «discipulina», «disciplina» gazteleraz eta diziplina, mailegua, euskeraz. Jatorriz, diziplina, latigo-tresna bat zan, hau da, asta bati deutsala kordelezko edo uhalezko tira bat edo gehiago lotuta, gure txibitaren antzera. Tresna horren helburua zera zan, abereak eta zoritxarrez, garai batean, pertsonak be latigazuz hezitzea edo eta zigortzea. Talde erlijioso batzuek penitentzia gisa be erabiltzen eben diziplina tresna hori, zilizioagaz batera. Geroagora, eskola batzuetan kasurako, makilak-eta erabiltzen ziran zigortzeko. Gaur egun, diziplina kontzeptua, pertsonen portaera arauetara bilakatu da eta eurak betetzeko mundu aldakor honetan, ezinbestekoa dogu zentzunezko diziplina. «Zer ikusi ha ikasi».