«Doministiku»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2020ko iraila
Ezbeharrak gitxien petsetan dogunean agertzen jakuz gure bizitzan eta aurre egiten ahalegintzen gara ahal dogun neurrian. Oraingoan, Covid-19 dalakoak, akordatzakoan harrapatu gaitu eta moduz harrapatu be mundu guztian zehar. Ez da lehenengo pandemia, eta, adituek esaten deuskuenez azkenengoa be ez. Adi eta zuhur ba guztiok, bizia bat baino ez dogu-eta. Historian zehar, era askotako pandemiak egon dira eta euskaldunok, horren testigantza adierazten deuskun esamolde bat gorde dogu, hauxe: «Doministiku». Esamolde hau latinetik hartu dogu. Hasiera batean, eleizgizonen jakulatoria edo otoizlabur hau «Dominus cum te» izan zan, «Jauna zugaz» euskeraz. Geroagora, erabileraren porasuz, silaba-metetesi bidez, «cum te» «te-cum» bilakatu zan eta hortik «Dominus tecum». Behin honaz gero, aldaketak aldaketa, «doministiku» daukagu euskeraz. Eta, noiz erabili? Ba, aitu, lehenago jendea eztula, bularrestua, arnasa arazo, usin edo «atxis»-hotsa eta holakoakaz hasten zanean, «doministiku» erantzuten jakon, gatx hori txarragora joan ez egiteko. Covid-19 gainditzeko «doministiku» esatea nahiko izango ez dogunez, jokatu daigun danok erantzukizunez.