Berton inde

Nagore de la Torre: «Produktu guztiak eskuz egiten ditu Enek»

2021-11-26
Nagore de la Torre, Ene KreazioakBINKE / 2021eko azaroa «Produktu guztiak eskuz egiten ditu Enek» Ateak ireki berri ditu Ene dendak. Usansolon kokatuta dagoen denda berri hau aspalditik izan da abian online plataformetan, ez ordea formatu fisikoan, joan den urrian proiektuaren erantzule nagusi den Nagore de la Torrek (Usansolo, 1997) denda ireki zuen arte. Denda berria, ezta? Bai, Ene denda fisikoaren ateak urrian zabaldu nituen. Hala ere, martxoan hasi nintzen nik ekoiztutako produktuak sare sozialen bidez saltzen eta ezagutzera ematen. Une horretara arte sortutako produktu guztiak nire inguruko pertsonen artean geratzen ziren. Noiztik izan duzu buruan halakorik? Ene proiektua urtarrilean

Bibiano ile-apaindegia: «Herriko komertziook elkarren artean zaindu behar dugu»

2021-06-18
Bibiano ile-apaindegiaBINKE / 2021eko ekaina «Herriko komertziook elkarren artean zaindu behar dugu» Ezin dezake edonork esan 30 urte luzez lanean aritu denik ofizio berean. Bai ordea Bibianok (Galdakao, 1966). Hiru hamarkada pasa dira Galdakaon lehen ileapaindegia ireki zuenetik, eta hasierako ilusio berarekin dirau egun lanean.  Badira 30 urte jada mundu honetan murgildu zinenetik. Hala da, bai! Soldaduskatik itzuli eta hortik gutxira ireki nuen lehen ileapaindegia, Loiolako Inazio kalean. Bertan urtebetez aritu ostean, 1996an ireki nuen bigarrena Urki kalean, eta hainbat urtez aritu nintzen han lanean, gustura gainera, baina hamaika arrazoi medio 2014an hona mugitzea erabaki nuen, eta ordutik ari naiz

Xabier harategia: «Hasieratik herriko lehenengo harategia da gurea»

2021-02-19
Xabier harategiaBINKE / 2021eko otsaila «Hasieratik herriko lehenengo harategia da gurea» Harategi galdakoztar historikoa da Xabier, Xabierrek berak gidatzen duena eta bertako produktuak saltzen dituena. Pandemiak ez du bere negozioa hainbeste kaltetu, baina igarri ditu, halere, tabernak itxita eta herrietako konfinamendua. Duela zenbat zabaldu zenuten negozioa? Orain urte asko zabaldu zan lehenengoz negozio hau Galdakon, baina nik euroa etorri baino urtebete arinago hartu neban harategia; hau da, 1998. urteaz geroztik nabil lanean bertan. Baina esandakoa, ni baino arinago beste bi jabe izan dauz negozio honek, eta hori bai, hasiera-hasieratik herriko lehenengo harategia izan da hau. Prentsan askotan entzuten da okela

Unai Gorrotxategi eta Tito (Ganbara): «Trantsizio urtea da hau, eta horrela ulertu behar dugu»

2020-11-20
Unai Gorrotxategi eta Edgar Suarez «Tito», Ganbara tabernaBINKE / 2020ko azaroa «Trantsizio urtea da hau, eta horrela ulertu behar dugu» Hainbat saltsetan eta tabernetan aritu diren zerbitzariak dira Unai Gorrotxategi (Galdakao, 1992) eta Edgar Suarez «Tito» (Galdakao, 1992). Duela urtebete ireki zuten Ganbara taberna, eta egun bizi duten egoera ezagutzeko gerturatu da Binke eurengana. Noiz hartu zenuten Ganbararen kudeaketa? Ganbara 2019an ireki genuen. Egia da ordurako beste hainbat tabernetan lanean ibiliak ginela, eta ogibide honek eskatzen duen lan karga zein den ezagutzen genuela daborduko. Betidanik izan dugu argi ostalaritza dela benetan betetzen gaituena, eta pandemiak estutu bagaitu ere, ez gara

Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre (Sinun): «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria»

2020-09-28
Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre, Sinun markaren sortzaileakBINKE / 2020ko iraila «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria» Nerea Zubiaurrek duela gutxi Galdakora etortzeko aukera ikusi zuen. Geroztik, aurreko bizitza alde batera utzi eta bere lagun Olatz Crespo galdakoztarrarekin Sinun denda zabaltzea erabaki zuten. Eurek gertutik ezagutzeko aukera izan du Binkek. Zergatik erabaki zenuten Galdakaon negozio bat zabaltzea? Sinun bitxien marka orain dela ia urte eta erdi jaio zen proiektu digital txiki bat bezala. Lehengo urtean pare bat showroom egin genituen eta, oraindik ere, jendeak produktua zuzenean ikustea nahiago duela konturatu ginen; hori izan zen arrazoietako bat. Bestalde, urte

Gerardo Sánchez (Dog&Fox): «Tabernetan hartu diren neurriak ulergarriak dira»

2020-06-18
Gerardo Sánchez, Dog&Fox taberna eta jatetxeaBINKE / 2020ko ekaina «Tabernetan hartu diren neurriak ulergarriak dira» Orain 12 urte iritsi zen Gerardo Sanchez (1984, San Cristobal, Venezuela) Euskal Herrira. Hainbat urtez Gambrinus izenez ezaguna zen taberna eta jatetxean langile aritu ostean, negozioaren gidaritza berak hartu eta Dog&Fox izenez bataiatu zuen lokala. Zergatik erabaki zenuen negozio bat Galdakaon zabaltzea? Eta diru-laguntzaren bat jaso al zenuen zabaltzerakoan? Orain dela sei urte zabaldu nuen gaur egun Dog&Fox modura ezagutzen den jatetxea. Hala ere, nik neure jatetxea zabaldu baino arinago, leku horretan bertan lan egiten nuen zerbitzari modura. Bigarren galderari dagokionez, ez nuen inoren eskutik

Iban Cortes (On Kafe): «Pintxo txapelketa irabazteak presio positiboa ekarri dit»

2020-01-17
Iban Cortes, On Kafe kafetegiaBINKE / 2020ko urtarrila «Pintxo txapelketa irabazteak presio positiboa ekarri dit» Galdakaori lotuta urte mordoa daramatza Iban Cortes ostalariak (1975, Etxebarri) eta herriko zerbitzari ezagunenetakoa da, On Kafe tabernarekin bakarrik 22 urte daramatzalako Ibanek. Pintxo Lanperna lehiaketako azken txapelduna da gainera. Atal berri honetan Galdakao eta Usansoloko enpresa, zerbitzu eta komertzioei ahotsa ematen joango gara bi hilerik behin. Zelan ikusten duzu? Bikain, ba horren beharra badugu gainera. Komertzio lokala bultzada baten beharrean dago, eta Binkeren moduko antzeko ekimenak oso ondo etortzen zaizkigu. Zergatik uste duzu garrantzitsua dena herrian kontsumitzea? Giroa eta aberastasuna sortzen duelako lehenik eta