Aketza Uranga Arza, Stuttgarteko galdakoztarraBINKE / 2022ko otsaila «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut» Sortzez: Urreta-Bengoetxekoa.Gaur egun: Stuttgarten, Baden-Württemberg (Alemania).Jaiotza urtea: 1998.Ikasketak: Ingeniaritza Industriala EHUn.Zertan dabil: Masterra amaitzen. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Betiko ohiturak alde batera utzi eta bizitza berri bat hasteak eraman ninduen herritik alde egitera. 23 urte Galdakaon bizi ostean, mundua ezagutzeko garaia heldu zaidala sentitzen dut. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Bakarrik bizitzeak dakartzan betebeharrak. Hasieran zaila egiten da eguneroko betekizunak aurrera eramatea —janaria egitea, arropa garbitu eta lisatzea…—. Bestetik, bertoko ordutegiei moldatzea, hemen jendea gaueko zortziretarako afalduta dago. Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena?