Mikel Crespo: «Goizero itzartzen naiz zein zorionekoa naizen pentsatzen»

2022-03-22
Mikel Crespo, Deportivo Alaveseko entrenatzaileaBINKE / 2022ko martxoa «Klubak emakumeen futbolagatik egiten duen apustua irmoa eta serioa da» Mikel Crespo Aguilar1991, Galdakao Zuzenbidean ikasketak egin arren, futbola izan du beti pasio, eta gaztetatik ibili da Mikel Crespo kirol honen bueltan, baita ikasketei dagokionez ere: UEFA Pro futboleko goi-mailako kirol-teknikari ikasketak egin zituen eta entrenamendu-metodologiako zuzendaritza ere, Espainiako Futbol Federazioaren bitartez. Deportivo Alaves Gloriosas taldeko entrenatzailea da gaur. ARGAZKIAK: Gotzon AlmarazTESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Lanbide Futbol Eskolatik eta Lemoako Harrobi taldetik igaro ostean Deportivo Alaves klubean dabil buru-belarri Mikel Crespo entrenatzailea. Ez edozelango lanetan gainera, emakumezkoen lehenengo taldea entrenatzeko ardura baitu

Aitor Ibarrondo: «Gazte askok Gazte Eguna zer den ere ez daki»

2022-03-22
Aitor Ibarrondo, Zizpa Gazte KonpartsaBINKE / 2022ko martxoa «Gazte askok Gazte Eguna zer den ere ez daki» TESTUA: Xabi Ealo DiazARGAZKIA: Zizpa Gazte Konpartsa Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsa bere 25. urtemuga ospatzen ari da, eta talde honen iraganaz, egungo egoeraz eta datorrenaz berba egin gura izan du Binkek bertako kide den Aitor Ibarrondo gazte galdakoztarrarekin. Urteurrena ospatzen ari da Zizpa Gazte Konpartsa. 25. urteurrena hain zuzen ere, «mende laurden herria astintzen», euren leloak dioen moduan. Hori dela eta, ekintza ezberdinak antolatu dituzte herritik eta herriarentzat. Inauteriak antolatzetik datoz, sagardotegira txangoa ere iragarri dute hilabete honetarako… Aitor Ibarrondo Zizpakideak erantzun ditu

Gilbert Kosi: «Nire gorputzarekin lotutako guztia arma bat da, azala barne»

2022-02-21
Gilbert Kosi, modeloaBINKE / 2022ko otsaila «Modelo izateko itxura fisikoa oinarrizkoa da, baina ez da garrantzitsuena» Gilbert Kosi Rodriguez1998, Galdakao Ordura arte modelo izateko asmorik ez bazuen ere, Bengoetxeko institutuan batxilergoa amaitu eta berehala sartu zion amak modelo izateko arra gorputzean. Gaur, 24 urteak oraindik bete barik baditu ere, Blow modeloen agentzia internazionalarekin kontratua du Kosik, telebistako hainbat iragarkitan aritu da eta sareetan milioika jarraitzaile dituen Shawn Mendes musikari ospetsuaren bideoklipean agertu da. ARGAZKIAK: Oier Rey Delika eta Leire CaviaTESTUA: Jon Gomez Garai Oraindik ez baduzu ezagutzen, lasai, hemen aurkeztu gura dizulako Binkek zeresana emango duen eta aktore bidean dagoen Gilbert

Ane Baranguan: «Amets bat? Duda barik, Dakarra egitea!»

2022-02-21
Ane Baranguan, Drift gidariaBINKE / 2022ko otsaila «Amets bat? Duda barik, Dakarra egitea!» TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIA: Jon Gomez Garai Autoen drift modalitatea rally-aren parekoa da, baina zirkuituan egiten dena. Bada, Eskuko Drift Rally taldeko kidea da Ane Baranguan usansolotarra, eta autoarekin zelan eta zertan aritzen den kontatu digu. Derrapez derrape, autoa kulunkatzen den bitartean hura kontrolatzeko trebetasuna neurtzea maite du Ane Baranguanek (Usansolo, 1990). Pixkanaka, guztiz eraldatu du bere BMWa. Eskuko Drift Family-ko kidea da eta sare sozialen bitartez ematen du ezagutzera bere pasioa, genero rolak eta aurreiritziak irauliz. Nondik datorkizu autoekiko zaletasun hori? Txikitatik gustatu izan zait motorraren

Leire Arana eta Ander Silvano: «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu»

2022-02-21
Aranzadi Zientzia ElkarteaBINKE / 2022ko otsaila «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aranzadi Zientzia Elkartea Begoñako hilerria Bilboko memoriaren eta ondarearen parte garrantzitsu da, eta hainbat urtez erabili gabe egon bada ere, «Begoñako argia» proiektua garatzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Bilboko Udalarekin, bere balioa eta memoria berreskuratzeko asmoz. Lan horretan bi herrikide daude: Leire Arana usansolotarra eta Ander Silvano galdakoztarra. Begoñako hilerriaren historia ikertzen ari dira Leire Arana (Usansolo, 1995) eta Ander Silvano (Galdakao, 1995) Aranzadi Zientzia Elkartearentzat. Historian graduatuak biak, gaur egun arkeologo lanetan dihardute hilerriko gorpuzkiak desobiratu eta garai bateko errautsen azterketa egiten.

Aketza Uranga: «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut»

2022-02-21
Aketza Uranga Arza, Stuttgarteko galdakoztarraBINKE / 2022ko otsaila «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut» Sortzez: Urreta-Bengoetxekoa.Gaur egun: Stuttgarten, Baden-Württemberg (Alemania).Jaiotza urtea: 1998.Ikasketak: Ingeniaritza Industriala EHUn.Zertan dabil: Masterra amaitzen. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Betiko ohiturak alde batera utzi eta bizitza berri bat hasteak eraman ninduen herritik alde egitera. 23 urte Galdakaon bizi ostean, mundua ezagutzeko garaia heldu zaidala sentitzen dut. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Bakarrik bizitzeak dakartzan betebeharrak. Hasieran zaila egiten da eguneroko betekizunak aurrera eramatea —janaria egitea, arropa garbitu eta lisatzea…—. Bestetik, bertoko ordutegiei moldatzea, hemen jendea gaueko zortziretarako afalduta dago. Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena?

Irati González: «Emakume garrantzitsuak lantzen ditut nire podcastean»

2022-02-21
Irati González, podcast egileaBINKE / 2022ko otsaila «Emakume garrantzitsuak lantzen ditut nire podcastean» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Iratiren artxibotik Gogor dabil jotzen podcastaren moda gurean, eta asko dira —kazetariak edo irrati esatariak izan barik— podcastak entzutetik sortzera igaro direnak. Euretariko bat da Irati Gonzalez galdakoztarra, eta podcast bat zer den azaltzearekin batera azaldu digu emakumeen inguruko bat sortzen ari dela. Ez da ohikoa egungo gazteen artean irratia kontsumitzen dela esatea, baina ikusizko edukiek horrenbesteko garrantzia duten honetan ia oharkabean sartu dira podcast-ak haien bizitzetan. Gero eta jende gehiagok erabiltzen duen formatu honetan aditua da Irati Gonzalez (Galdakao, 1998), eta gaiaren

Alain eta Lucibel: «Bertara iritsi ginenetik ez dugu bazterkeriarik sentitu»

2022-01-31
Alain Bonet eta Lucibel Maria Natera, Venezuelatik etorriakBINKE / 2022ko urtarrila «Bertara iritsi ginenetik ez dugu bazterkeriarik sentitu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Beñat Armentia Arriandiaga Juan Bautista Uriarte kalean kokatuta dagoen Hiperoffice dendako langileak dira Alain Bonet (Caracas, 1961) Lucibel Maria Natera (Cantaura, 1976). Venezuelatik etorritako bikoteak orain urtebete ireki zuen denda, eta pozik daude Galdakaon. Zerk ekarri zintuzten Galdakaora? Kasualitate hutsa izan zen. Egia da Alainen kasuan senide euskaldunak dituela, baina ez zen hain justu hori izan Galdakaon bukatzearen arrazoia. Alabak hazteko hormonak behar zituen, eta horrek eragin zuen Venezuela utzi eta Europara alde egin behar izatea. Zaldibarren izan genuen

ZarataK: «Taldea, bere osotasunean, galdakoztarra da»

2022-01-31
ZarataK musika taldeaBINKE / 2022ko urtarrila «Taldea, bere osotasunean, galdakoztarra da» Elene, Aitor, Asier eta Aner galdakoztarrak dira jaio berri den Akëer proiektuaren atzean dauden kideak. ZarataK izenarekin aurkeztu dute haien burua orain arte sare zein eskainitako kontzertuetan, baina Binkeri primiziaz helarazi diotenez aurki dira izenez aldatzekoak. Bi kontzertu, biak Galdakaon. Zer moduz hastapenak? Itzela! Espero baino hasiera hobea izan dugu. Taldekide guztiok haur ginenetik buruan izan dugun asmo bat izan da musika munduan hastea. Bi kontzertu hauek nolabait erakutsi digute zeintzuk izango diren gure ibilbide, poz eta zailtasunak. Eskerrak eman nahi dizkiogu Galdakaoko Udalari horrelako aukerak emateagatik. Nola eman

Garazi Navas: «Akordeoiagaz sinbiosi moduko bat lortu gurako neuke»

2022-01-24
Garazi Navas, soinulariaBINKE / 2022ko urtarrila «Lanbidez akordeoilaria zarala esaten dozunean… Uffa jendearen erreakzioa!» Garazi Navas Mundiñano1995, Galdakao Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, akordeoi espezialitatean musikako goi-mailako ikasketak egindakoa da Navas usansolotarra. Horrekin, Musikenen bertan Euskal Musika Tradizionalean Graduondoko espezializazio-ikastaroa egin zuen eta Musika Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen masterra. Gaur egun zuzenekoetako musikari dabil, akordeoi irakasle eta Arratiako Koruko zuzendari. ARGAZKIAK: Julio LegarretaetxebarriaTESTUA: Jon Gomez Garai Edonork ezin du esan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari aritu denik. Edo Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso duenik. Edo funtsean, musikari izatetik bizi denik. Edo bai, esan dezake, baina ez 27 urteak bete barik dituen pertsona batetik

Grafitigile anonimoa: «Grafitia legala balitz, asko ez ginateke honetan arituko»

2022-01-24
Kaleko arteaBINKE / 2022ko urtarrila «Grafitia legala balitz, asko ez ginateke honetan arituko» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Binke Arteak baditu hamaika kolore. Bere baitan kokatzen da pintura, eta oraindik barrurago grafitia. Askoren ustez hazkunde handia izan du azken honek azken aldi honetan Galdakaon eta Usansolon. Honen guztiaren inguruan gehiago jakiteko xedez, grafitigintzan diharduen galdakoztar batekin izan du hitzordua Binkek. Norbere sinadurarekin estaltzen dituzte pareta grisak grafitigintzan dihardutenek. Gutxi dira hala ere pintaden atzean haien benetako azala bistaratzera ausartzen direnak. Gehienetan zigorren bat jaso dezaketenaren beldurrez, bestetan aldiz egindako obrari kutsu misteriotsu bat ematearen xedez, ez da ohikoa margoaren atzean ezkutatzen

Javi Bravo: «Kirolari ahaztuak gara arbitroak, baina gu ere kirolariak gara»

2021-12-20
Javi Bravo, saskibaloi-epaileaBINKE / 2021eko abendua «Epaileak ere asko gozatzen du harmailak jendez lepo ikusita» Javi Bravo Loroño1980, Galdakao Administrazio eta Finantzako Goi Mailako teknikaria da Javi, eta horretan ari da lanean egun. Baina bere aurpegirik ezagunena ekarri dugu Binkeren azalera, saskibaloi munduan denek ezagutzen dutelako epaile lanetan. Eta 1993tik daraman jardun horretan arbitratu ditu Bravok saskibaloiko norgehiagoka oso garrantzitsuak, Espainiako Erreginaren eta Printzipe Kopetako hainbat partidu edo ACBko igoera-finalak kasu. ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Fama gogorra du kantxan, eta behar bada halakoa izatea ere bada bere lana. Baina gizon isila, atsegina eta irribarretsua da Javi Bravo galdakoztarra, saskibaloi
1 7 8 9 10 11 25

situs togel

situs toto