BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

      2022-07-29
      0
    • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

      2022-07-26
      0
    • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

      2022-07-23
      0
    • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

      2022-07-21
      0
    • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

      2022-07-20
      0
    • Uretako puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan

      2022-07-20
      0
    • Txus Martin, orain bai, erabateko askatasunean da zigor osoa beteta

      2022-07-20
      0
    • Kale mozketak eta trafiko desbideratzeak ekarriko dituzte Aperribaiko igogailu berriaren lanek

      2022-07-18
      0
    • Ganguren tabernako dardo taldea Bizkaiko txapeldun izan da bere kategorian

      2022-07-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Maiteder Lertxundi: «Musikoterapiak ikasketa oso sakonak ditu»

      2022-07-25
      0
    • Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

      2022-07-18
      0
    • Galdakao Atletismo Taldeko kideak: «Atletismoak ez du hainbeste ikusgarritasunik»

      2022-07-18
      0
    • Gaizka Carregal: «Txapel hau ez da nire lorpenik handiena izan, bai ordea ...

      2022-06-22
      0
    • Paola de la Cruz: «Nire bizitzako kirola aurkitu dut pandemiari esker»

      2022-06-20
      0
    • Eli Maruri: «Gure ikasleak handitu egin dira eta gure eskola ere handituko ...

      2022-06-20
      0
    • Ricardo Asua: «Obsesino larregi dago Michelin, Repsol eta antzeko sariak lortzean»

      2022-06-17
      0
    • Unai Landajuela: «Inoiz ez naz damutuko orain 25 urte Oinarin Dantza Taldea ...

      2022-05-23
      0
    • Unax Arnaiz: «Denak egiten du aurrera, zergatik musikak ez?»

      2022-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakaoko ondarea ez dago gure esku», Aitor Montes

      2022-06-20
      0
    • «Liburutegi zerbitzu duina eskatzen diogu Udalari», Usansoloko ikasle taldea

      2022-05-30
      0
    • «Atzoko eta gaurko faxismoaren aurrean, Antolakuntza Komunista hedatu!», Ainhoa Jugo

      2022-05-19
      0
    • «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen», Peio Artola

      2022-04-22
      0
    • «Zur eta lur geratu gara», Jon Kresporen senideak

      2022-03-07
      0
    • «Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua», Ane Legarreta

      2022-03-07
      1
    • «Nire familiak egunero bizi du gerra», Andrii Kovalchuk

      2022-03-06
      2
    • «Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

      2022-02-22
      1
    • «Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea

      2022-02-21
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Indarra 8 iruditan

      2022-07-25
      0
    • Bitcoina, mundu ezezagun batean barna

      2022-07-18
      0
    • Sri Lanka, Georgia, Ginea eta Argentinako taldeak Folklore Bizian jaialdian

      2022-07-14
      0
    • Iguana & Los Jumiles, ibilbide labur bezain oneko musika taldea

      2022-07-10
      0
    • Zaintza 8 iruditan

      2022-06-27
      0
    • Kaiola, ohiko jaialdietatik urrun

      2022-06-20
      0
    • ARGAZKIAK | Galdakaok irabazi zuen Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketa

      2022-06-13
      0
    • ARGAZKIAK | Mozoilo Eguna arrakastaz antolatu dute Galdakaoko 13 elkartek

      2022-06-06
      0
    • ARGAZKIAK | Oinarinek zapatuan ospatutako urteurrena 56 iruditan

      2022-05-23
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Garazi Navas: «Akordeoiagaz sinbiosi moduko bat lortu gurako neuke»

Garazi Navas: «Akordeoiagaz sinbiosi moduko bat lortu gurako neuke»

Binke
2022-01-24
39
0

Garazi Navas, soinularia
BINKE / 2022ko urtarrila

«Lanbidez akordeoilaria zarala esaten dozunean… Uffa jendearen erreakzioa!»

Garazi Navas Mundiñano
1995, Galdakao

Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, akordeoi espezialitatean musikako goi-mailako ikasketak egindakoa da Navas usansolotarra. Horrekin, Musikenen bertan Euskal Musika Tradizionalean Graduondoko espezializazio-ikastaroa egin zuen eta Musika Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen masterra. Gaur egun zuzenekoetako musikari dabil, akordeoi irakasle eta Arratiako Koruko zuzendari.

ARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria
TESTUA: Jon Gomez Garai

Edonork ezin du esan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari aritu denik. Edo Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso duenik. Edo funtsean, musikari izatetik bizi denik. Edo bai, esan dezake, baina ez 27 urteak bete barik dituen pertsona batetik etorrita. Horrela ikusita, irakurle, zailagoa egin zaizula horrelako pertsona batean pentsatzea? Musikari profesional eta akordeoia lagun, gainera.

Zelan hartu behar zaitugu Garazi, musikari ala soinulari? Zehazki soinularia naz, horretan espezializatu nazalako nire ikasketa akademikoetan eta normalean nire bizitza profesionalean horretan aritzen nazalako. Baina, horrez gain, musikagaz erlazionatutako beste jarduera batzuetan be ibiltzen naz. Horregaitik, askotan moldatzaile, sortzaile, zuzendari, ikerlari, idazle, etab. luze batean be ibiltzen naz, danak musikari kategoriaren barruan.

Eta musikari profesionala zarela esan dezakegu gainera, ezta? Bai, noski, batez be gehienetan nire lanagaitik kobratzen dodalako (barreka) Musika nire bizibidea izateko ia-ia bizitza osoan zehar prestatu naz, nire hezkuntza akademikoa eta ikasketa guztiak musikaren ingurukoak dira, denbora asko eskaini deutsat —eta nire gurasoek nigaitik be, diruaz aparte noski— eta zorionez horretan ari naz, ahalegintzen behintzat.

Soinua edo akordeoia neurri handiko instrumentua da, ondo moldatzen al zinen txikitan berarekin? Gimnasiora joateko beharrik ez daukadala esaten dot beti, hankak ez, baina besoak ondo landuta daukadaz! (barreka) Horretan behintzat aurrezten dot… Bromaz aparte, umetan akordeoi txiki bat neukan —oraindiño daukadana eta kaletik zutunik eta mugimenduan jotzeko erabiltzen dodana—, eta hazten joan nintzan heinean gurasoek tamaina handiagoko akordeoiak erosi eustezan, gaur egunera arte. Lehenengo akordeoi txiki hori zazpi urte neukazala Olentzerok ekarri eustan, egunero ikasteko baldintzagaz, noski. Baldintza hori ez neban beti betetzen, baina beno, Olentzerori ez esan mesedez…

Zergatik soinua, portzierto? Ez dago arrazoi mistikorik, Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolan bost urtegaz hasten ginanean lehenengo bi urteetan solfeoa bakarrik egiten genduan. Nire irakaslea Maite Gorrotxategi izan zan eta beragaz hain pozik egon nintzan, bera be akordeoi irakaslea izanda, horregaitik aukeratu nebala instrumentua.

Zein unetan erabaki zenuen soinua zure ogibide bilakatzea? Musikenera sartzea lortu nebanean. Hasieran duda askogaz, ez nengoalako oso konbentziduta, bertan lehenengo urteak gogorrak izan ziran-eta. Baina apurka-apurka konfiantza hartzen joan nintzan eta horregaz batera kontzertu hobeak lortzen be, eta azkenean sinisten bukatu dot. 

Askok duten lanbidea ez da beti amestu izan dutena. Baina musikari profesional izatea idilikoa izan daiteke? Tira, idilikoa izatearena gehiegizkoa iruditzen jat, bizitzan ez dago ezer idilikorik eta hor dago koxka. Nire ustez perfektua dana ez dalako oso interesgarria, eta arazoei aurre egin behar deutsezunean, egoera horretan ikasten dozu gehien. Hor ikusten da benetako musikari profesionala zaran edo ez, eta hori da ni behintzat aurrera egitera bultzatzen nauana.

Hala ere, musikatik bizi diren batzuek diote zaila egiten zaiela publikoki euren burua musikari bezala aurkeztea. Musikak ez du lanbide bezala behar besteko errespetu jaso, akaso? Ez, horretan arrazoia dozu, zure lanagaz disfrutatzen dozunez eta hainbeste gustatzen jatzunez, benetako lan bat ez dala emoten dau. Eta hori ez litzake horrela izan beharko, lehen aipatu dogun egoera idiliko horretan, edonork gozatu beharko leuke bere lanagaz, dana dalakoa. Baina orokorrean artearen munduagaz lotuta gagozan guztioi gertatzen jaku, jendeak gure hobby-a dala uste dau, eta egia da gure hobby-a be badala, baina zure etxera iturgina zeozer konpontzera datorrenean ordaintzen deutsazun bezala, musikariak be bere ordainsaria merezi dau egiten dauan lanagatik. Batzuetan —egia esateko, askotan— musikaria zarala erantzuten dozunean, horrez gain zeozer gehiago egiten dozun galdetzen deutsue. Eta lanbidez akordeoilaria zarala aipatzen dozunean, ufff, jendearen erreakzioa askoz txarragoa da (barreka), pianista edo biolinista bazara behintzat tresna hauek xarma edo «glamour» puntu bat daukielako, baina akordeoiak «glamour» bat be!

Zein izaten da zure egunerokoa? Ez daukat errutina zehatzik edo ordutegi finkorik. Zuzeneko musikaria bazara holan da, bardin dau asteburua, Gabonak, uda edo aste barruko egun bat izatea. Gernikako kontserbatorioan emoten dodazan klaseetatik aparte, beste guztia momentuan daukadazan proiektu, entsegu eta kontzertuen araberakoa da.

Eta eguneroko hori Donostian bizi duzu gaur egun? Musikenen ekainean masterra bukatu nebanetik Usansolon bizi naz, baina Donostira ia astero joaten naz. Han zazpi urte emon dodaz-eta irakasle, proiektu eta kide asko han edo inguruetan daukadaz.

Zer da Musikene zuretzat? Profesional bihurtzera lagundu deustan zentroa, musikaren munduan mailarik altuenean aktibo dagozan irakasle bikainekaz, daukan ikasketa-plan interesgarri eta anitzari esker esperientzia ederrak eskaintzen deutsuzana eta artistikoki zure burua garatzeko espazioa eta tresnak be emoten deutsuzana.

Ez da erraza izango bertara iristea, ezta? Ez da batere erraza, ez. Batez be ohiko ikasketak —eskola, institutua…— musikako ikasketekaz uztartzea oso gogorra dalako. Goi-mailako ikasketak baino lehen Erdi-Maila edo Gradu Profesionala ikasi behar dozu kontserbatorioan, eta hau DBH eta Batxilergoagaz batera egin behar dozu, hau da, institututik kanpo prestatu behar zara klase osteko orduetan. Goizeko eskola eta arratsaldeko eskola eukiko bazendu lez. Egunero ikastolatik 16:30ean arrapaladan gurasoekaz kotxez urten eta 17:00etatik 21:00etara kontserbatorioan jo eta ke.

Eta etxerako lanak? Etxerako lanak gauean oso berandu bukatuta noski, ikastolakoak zein kontserbatoriokoak. Eta gero, Goi-Mailako zentroetan sartzeko, selektibitate normala egiteaz gain musikako sarrera-frogak egin behar dozuz, hainbat azterketa ezbardinez osatuta dagozanak eta oso zailak diranak normalean bi plaza edo oso plaza gitxi egoten diralako.

Eta bide horretan hamaika proiektutan izan zara, bata bestearengandik oso desberdinak direnak gainera: klasikoa, abangoardia, erromeria… Bai, egia da! Proiektu ezbardin askotan parte hartu dot: musika abangoardista, esperimentala, klasikoa, tradizionala… Diziplina desbardinetako artistekaz be alkarlanean ibiltzen naz, dantza, antzerkia edota instalazio artistikoak barne hartzen dabezan proiektuetan. Bakarrik jotzen dodanean, nire ikerketaren inguruko kontzertuak edo kontzertu-hitzaldiak eskaintzen dodaz. Gero, taldeen artean guztiz ezbardinak diran bi duotan aritzen naz, alde klasikoagotik Ezust Duoa —pianoa eta akordeoia, Ignacio Arakistainegaz batera— eta alor esperimentalean Dopelganger —elektronika eta akordeoia, Miguel Ángel García «Xedh»-egaz—. Jende gehiagogaz, folk musika jorratzen Bitartean taldean nago, eta Ether Ensemble-aren bitartez musika klasikoa, rock-a, metal-a, jazz-a eta genero ezbardin asko inprobisazioaren ikuspuntutik tratatzen dodaz.

Komunikabideren batean ere entzun zaitugu, Arratia aldetik ere zuzendari… Dena ez duzu ba kontatu! Zuek ez aspertzeko! (barreka) Urte pare bat Euskadi Irratiko Hiri Gorrian eta Baipasa saioetan parte hartu dot musikari buruzko tarte txiki bat prestatuz. Gainera, azken denboraldian musikaren inguruko artikulu batzuk idazten aritu naz eta beste konpositore batzuen obra ezbardinen moldaketak egin dodaz, bai niretzat zein beste musikari batzuentzat be. Eta ahaztu barik, noski, Arratiako Koruaren zuzendaria naz.

Zer jaso duzu erromeritik? Euskal musika tradizionala bere testuinguruaren barruan barne-barnetik ezagutzeko aukera eta honegaz lotura zuzenago bat, praktikan teorian baino azkarrago ikasten dalako. Gainera, plazer handia da dantzariekaz ibili ahal izatea, haiengandik musikariok asko ikasten dogulako eta oso lan polita dalako. Usansoloko Oinarin Dantza Taldeari esker, txiki-txikitatik mundu honegaz kontaktuan egon naz, lehenengo dantzari eta orain musikari.

Taldean jarraitzen duzu? Pena handia emoten deusta baina gaur egun ez daukat dantza entseguetara joateko denborarik… Baina esan beharra daukat: dantza taldeak gure herrietako bizitza kulturalaren eragilerik garrantzitsuenen artean dagozala eta adin guztietako eta mota askotako jendea proiektu komun bategaz batzen dabela, hori ez da leku guztietan emoten nahiz eta guk askotan normaltzat jotzen dogun.

Lehen Bitartean taldea aipatu duzu. Zer da zehazki Bitartean? Bitartean euskal eta argentinar folk musikak uztartzen dituan taldea da, bai sorkuntza propioakaz bai kultura bietako kantu tradizionalak be moldatuz.

Akordeoiak beti al du bals, rantxera, bilbainada, biribilketa edo jota «aurpegia»? Ez, beti ez. Beti horrela dala pentsatzea gizartearen aurreiritzia da, akordeoiaren mundua oso anitza eta aberatsa dalako, baina orokorrean ezezaguna edo behintzat publiko orokorrarentzat ezkutua. Ez dot tonu txarragaz esaten, dibulgazio eta aktibismo puntutik baizik. Akordeoia oso tresna moldakorra da eta genero eta musika-mota guztietan arazo barik erabili ahal dala frogatzen dabilz.

Zu aurreiritzi horiek hausten saiatzen zara? Bai, egunero, baina ez helburu bakar horregaz, urteten jatazan proiektuetan emaitza interesgarriagoak lortzeko ezinbestekoa dalako. Kontzertuetatik kanpo, akordeoiaren balioa entzuleen artean frogatzearen kontua helburu pertsonal bezala hartu dot, aurreiritzi asko eta mespretxu handia dagoalako bere inguruan.

Soinu «ez-konbentzionaletan» aritzen zarela jakinda, galdera sakon bat: soinu horiek badute erraz identifikatu daiteken doinurik edo errepikarik? Melodiak musika osatzen daben elementuen arteko bakar bat suposatzen dau. Obra bat ez dau beti zertan melodiak definitu edo ezbardindu behar, musika abangoardistan edo esperimentalean askotan beste elementuak bereizgarriagoak izaten dira, ehundura, tinbrea, harmonia, egitura… Baina noski, hori igartzeko belarriak musika-mota horietara ohitu behar doguz, belarriak nahiko leloak diralako eta soinu berberak askotan errepikatzea behar dabelako hauek identifikatzeko. Baina musika abangoardista ez da komunikabide orokorretan jasotzen dogun musika, eta egia da horren bila ez bazoaz ez dozula zure bizitzan aurrez aurre aurkituko.

Muga horiek gainditzen dituzunean, publiko orokorrak ulertzen zaitu? Kontua ez da ulertzea. Nire ustez musika ez da ulertu behar. Zentzu literalean sartzen bagara musika ulertu leiken bakarra musika-hizkuntza menderatzen dauan norbait izango litzake, eta oso jende gitxi dago hezkuntza hori daukana. Musikak entzuleari zeozer transmititzen badeutsa —positibo zein negatibo—, pentsarazten badeutsa edo edozein motatako erreakzio beragan eragiten badau, bere helburua bete dau.

Zer lortu gura duzu zure instrumentuaren eta zure artean? Instrumentua makina huts bat da, arimarik gabekoa, musika egiteko tresna soil bat. Beraz, akordeoia nire gorputzetik, burutik eta arnasketatik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta hobeto. Sinbiosi baten antzeko zerbait lortzea gustatuko litzaidake.

Eta zertan ikusiko zaitugu urte berri honetan? Urtarrileko lehenengo asteburuan Madrilgo Sonikas musika esperimentaleko jaialdian Dopelganger duoagaz jotzen egon naz. Ether Ensemble-agaz be topera gabilz, hilabete honetan Orpheus Classical diskoetxeagaz bilduma digital barria atarako dogulako.  Beste ikaskide bategaz be, Víctor Moreno saxofonistagaz, proiektu oso polit bat prestatzen ari naz. Eta ahaztu barik: Arratiako Koruagaz Agate Deuna abestera urteteko irrikitan gagoz. Eta maiatzean Vatikanora goaz, San Pedro Basilikan kantatzera!

Aurreko albistea

Grafitigile anonimoa: «Grafitia legala balitz, asko ez ...

Hurrengo albistea

«Amorrutik haratago», Sabin Arce

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Bego Sagardui: «Gure lana ez da itsasoko narkoen atzetik ibiltzea, gu ez baikara polizia»

    2019-12-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aitor Ibarrondo: «Gazte askok Gazte Eguna zer den ere ez daki»

    2022-03-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Txus Martin askatu plataforma: «Askatasuna da Txus Martinen bizitzaren berme bakarra»

    2019-01-18
    Binke
  • Elkarrizketak

    Berdez Bizi: «Bizitzeko modu bat da ekologismoa»

    2020-01-31
    Binke
  • Elkarrizketak

    Miren Hernando: «Egin barik gelditu jatana oraintxe egin dot: lekukoa emon»

    2020-01-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Mikel Fernández: «BOS-ek inoiz izan duen zuzendari gonbidatu gazteena izan naiz»

    2021-09-24
    Binke

AKTUALITATEA

  • Aktualitatea

    Sexu eta afektibitate aholkularitza zerbitzua eskainiko da gazte eta nerabeentzat

  • Aktualitatea

    Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8

  • Aktualitatea

    Galdakoztar bat Elkanoren lehen mundu-biran izan zan

  • Aktualitatea

    BIDEOA | Usansolok galdeketa ofiziala martxorako iragarri du

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

Uztailaren 22an iragarri zituzten Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak aurtengo Santakurtzak, eta pandemiaren ostean bere ohiko...
  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

    Binke
    2022-07-26
  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

    Galdakao
    2022-07-23
  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

    Galdakao
    2022-07-21
  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

    Galdakao
    2022-07-20

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus