Erreportajeak 

ARGAZKIAK | Martxoaren 8a egun osoz aldarrikatu du Galdakaok

2022-03-08
Emakumearen Nazioarteko EgunaBINKE / 2022ko martxoa Martxoaren 8a egun osoz aldarrikatu du Galdakaok TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria Bilboko manifestaziora joan aurretik, askorako eman du gaurko Emakumearen Nazioarteko Egunak Galdakaon ere, hainbat izan direlako Martxoak 8 Asanbladak herrian antolatu dituen ekintzak. Guzti horietako argazkiak batu ditu Binkek, Julio Legarretaetxebarria eta Aitzol Zamalloa argazkilarien bitartez. Iragarrita zegoena betez, egun osoz ospatu eta aldarrikatu du Galdakaok Emakumearen Nazioarteko Eguna gaur, martxoak 8. Goizetik auto-karabanarekin hasita, horma baten margoketatik eguerdi zein arratsaldeko elkarretaratze, bazkari, kantaldi eta irakurketatik pasata. Egun osoko plana Galdakaon Martxoak 8 Asanblada berriak antolatu du —egun

ARGAZKIAK | Maxameko langileak Pentsiodunen deialdira batu dira gaur

2022-03-07
EkonomiaBINKE / 2022ko martxoa Maxameko langileak Pentsiodunen deialdira batu dira gaur, babes zabalarekin ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Greba mugagabearen hirugarren astea beteko dute aste honetan Maxameko langileek. Gaur Galdakaoko pentsiodunen asteleheneroko deialdira batu dira, hauekin batera manifestazioa egiteko udaletxetik lantegira, hainbat eragileren babesean. Gaur, martxoak 7, manifestazioa egin dute Maxameko langileek Galdakaoko Pentsiodunekin batera —hauen asteleheneroko deialdira batuta— udaletxetik Zuhatzuko lantegiraino. Haiekin batera, zortzi hilabetez greban daramatzaten Vulcanizados Zuloaga enpresa bizkaitarreko langileak ere izan dira babesa eskaintzeko; herriko beste hamaika eragile sozial, kultural eta sindikalekin batera. Kurtzeko plazan elkartu dira 12:00etan eta Maxamen Zuhatzuko lantegiraino egin dute ibilbidea

Usansolo udalerri independente izango bada, zer gertatuko da?

2022-03-03
Segregazio prozesuaBINKE / 2022ko martxoa Usansolo udalerri independente izango bada, zer gertatuko da? TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Zigor Alkorta Zerga gehiago ala gutxiago ordaindu beharko lituzkete usansolotarrek, Usansolo udalerri independentea balitz? Zer gertatuko da orain Galdakaoko Udalak usansolotarrei eskaintzen dizkien zerbitzuekin? Zeintzuk partekatuko dituzte? Galdakaoko Udalak zenbat diru eman beharko lioke Usansolokoari bere diruzaintzatik? Arratiaren ala Bilbo Handiaren parte izango da Usansolo? Galdera hauek eta gehiago azaltzen ari da Usansolo Herria plataforma hitzaldi eta eskuorrien bitartez. Hemen batu ditugu UHren erantzunak. Usansolo inoiz ez da hain «urrun» iritsi Galdakaotik bereizteko prozesuan. Galdakaoko Udalak batzorde mistoa osatu, Usansolo udalerri izanda bai

Mugimendua 10 iruditan

2022-02-28
Click&ClickBINKE / 2022ko otsaila Mugimendua 10 iruditan ARGAZKIAK: Koldo Oyarzabal @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. OTSAILEKO GAIA Mugimendua

CrossFit-a, moda bat baino gehiago?

2022-02-21
KirolaBINKE / 2022ko otsaila CrossFit-a, moda bat baino gehiago? TESTUA: Unai Sarriugarte LasarteARGAZKIAK: Binke eta utzitakoak CrossFit-a gure gizartean gaur egun oso modan dagoen kirol entrenamendu modalitate espezifiko bat da. Horren harira, gure udalerrian nahiz aldamenekoan, Basaurin, horretan aritzen diren kirolari galdakoztar anitzekin hitzartu da Binke, honen inguruko xehetasun gehiago jakiteko helbururarekin. CrossFit-ak 1974. urtean du jatorri, Gres Glassman 18 urteko Estatu Batuetako ikasle eta atletak intentsitate handiko eta mugimendu funtzionaletan oinarritutako entrenamendu-programa berezi bat sortu zuenean. Izan ere, Glassmanek Kalifornia hegoaldeko hainbat gimnasiotan lan egiten zuen hainbat kirolarirekin batera, eta, ohiko errutinetatik aldentzen zen diziplina baten falta sumatzen zuen. 

ARGAZKIAK | Herritarrek ere elkartasuna adierazi diete Maxameko langileei

2022-02-19
Greba mugagabeaBINKE / 2022ko otsaila Herritarrek ere elkartasuna adierazi diete Maxameko langileei ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Elkarretaratzea egin da gaur Galdakaon eta herritarrek greba mugagabean dauden Maxameko langileei haien elkartasuna adierazi diete. Gaur, otsailak 19, Dinamitarien plazan kontzentrazioa antolatu dute laugarren egunez greban dauden Maxam enpresako langileek. Tximelarre bidean dagoen Dinamitarien plazan batu dira 12:00etan eta hainbat herritar ere gerturatu da babesa ematera. Hurrengo jardunaldia otsailaren 21ean izango da, astelehena. Asanblada informatiboa antolatu dute egun horretarako. Bertan izan da Aitzol Zamalloa argazkilaria eta hemen batu ditugu zenbait momentu.

ARGAZKIAK | Atzo aurkeztu zuen Galdakaok 22. Korrika

2022-02-18
EuskaraBINKE / 2022ko otsaila Atzo aurkeztu zuen Galdakaok 22. Korrika TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Gero eta gutxiago falta da 22. Korrika gure artean izateko, eta atzerako kontaketa atzo hasi zuten galdakoztar euskaltzaleek, aurtengo edizioaren berri jasotzeko aurkezpenean. Usansolotarren txanda izango da gaur. Atzo aurkeztu zuen AEK-k Korrikaren 22. edizioa, eta gaur —otsailak 18— egingo du Usansolon, Binkek beheko albistean aurreratu zuen bezala. Aurkezpen galdakoztarra Torrezabal Kultur Etxean egin zuten Galdakaoko AEK Barandiaraneko Eneritz Zabala eta Asier Martin kideek. Atzoko aurkezpenean aurtengo Korrikaren nondik-norakoak aurkeztu zituzten: omenaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsi zergatik egin dioten, ibilbidea nondik nora igaroko

ARGAZKIAK | Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera

2022-02-17
Greba mugagabeaBINKE / 2022ko otsaila Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Atzoko greba mugagabeari eutsita gaur manifestazioa egin dute Maxam enpresako ehunka lagunek lantegitik Kurtzeko plazara eta bueltan. Udaletxean Iñigo Hernando alkatearekin batu diren unea ere batu du Aitzol Zamalloa argazkilariak. Atzo hasitako greba mugagabeari eutsi eta manifestazioa egin dute gaur, otsailak 17, ehunka langilek Maxametik Kurtzeko plazara eta buelta. Ibilbide guztia Ertzaintzak eta Udaltzaingoak babestuta egin dute, eta lantegi parean istiluen kontrako ertzainen brigadak ere izan dira, atzo bezala. «Zuhatzun inor ez dago soberan» bezalako oihuak entzun dira Juan Bautista Uriarte kalean

ARGAZKIAK | Galdakao Triatloi Eskola berriak hasi du bere ibilbidea

2022-02-16
KirolaBINKE / 2022ko otsaila Galdakao Triatloi Eskola berriak hasi du bere ibilbidea TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ugaitz Agilar Abenduan iragarri zuen Binkek Galdakao Triatloi Taldea eskola sortzeko asmotan zebilela. Esan eta egin, dagoeneko errealitate da Triatloi Eskola berria, eta zapatuan lehenengo ikastaroa egin zuten: apnea arnasketa nola ikasi. Ikusi hemen batu ditugun 12 argazki ederrak! Iazko abenduan esklusiban kontatu zuen Binkek Galdakao Triatloi Taldeak eskola sortu gura zuela. Horretarako proiektu berri honen sustatzaile diren Richard Gomez, Jabi Palenke eta Joseba Loroño galdakoztarrekin elkartu zen hedabide hau. Bi hilabete eskas pasa dira geroztik eta dagoeneko Triatloi Eskola errealitatea da Galdakaon. Aurkezpena

ARGAZKIAK | Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute

2022-02-12
Euskal gatazkaBINKE / 2022ko otsaila Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Jon Cresporen espetxeratzea gaitzesteko dozenaka lagun batu dira gaur eguerdian Galdakaon, Sarek deituta. Bertan izan da Aitzol Zamalloa Binkeko argazkilaria, eta hamar irudi hauek utzi dizkigu. Aste honetan Jon Crespo galdakoztarra hirugarren gradutik bigarren gradura itzularazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, nahiz eta kondenaren hiru laurdenak beteta izan, Basauriko espetxeko tratamendu-batzarrak hirugarren gradua eman eta Eusko Jaurlaritzaren esku egon espetxe-politika. Horregatik gaur, otsailak 12 zapatua, dozenaka lagun batu dira Kurtzean hasi eta Iturrondo plazan amaitu den manifestazioan. Sare herritarrak deitutako manifestazioaren buruak

GRAFIKOAK | Jatorri atzerritarreko galdakoztarren egoera eta profila ezagutu

2022-02-10
MigrazioaBINKE / 2022ko otsaila Jatorri atzerritarreko galdakoztarren egoera eta profila ezagutzera eman dute GRAFIKOAK: Ikuspegiren diagnositikTESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Espainiar estatutik kanpo etorritako 1.500 auzokide daude erroldatuta Galdakao udalerrian gaur egun, eta horien errealitatea zein iritziak ezagutzeko diagnosia egin du Ikuspegik Udalarentzat. Hemen batu ditugu zenbait datu, zerrendetan zein grafikoetan. Galdakaoko eta Usansoloko biztanleria osoaren %6 atzerritar jatorrikoak dira gurean —«atzerritar», beti ere, espainiar estatutik kanpokoak hartuta, ez espainiarrak—. Zenbaki ofizialen arabera 1.500 lagun dira, zehazki, gurera etortzea erabaki zutenak. Bai erroldatutako horien zein oraindik erregularizatu barik daudenen egoera eta udalerri honen inguruan duten iritzia jasotzeko diagnosia egin

Herriko argiak 10 iruditan

2022-01-31
Click&ClickBINKE / 2022ko urtarrila Herriko argiak 10 iruditan ARGAZKIAK: Jose Antonio Arandia @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. URTARRILEKO GAIA Argiak
1 7 8 9 10 11 14

situs togel

situs toto