Erreportajeak 

Montserrat Villamayorren margolanak

2022-01-31
SormenetikBINKE / 2022ko urtarrila Montserrat Villamayorren margolanak Montserrat Villamayor Merino1966, Galdakao Txikitatik izan du marrazkiekin gertutasun handia, baina ez zuen hau sakontzeko asmorik izan duela 20 urtera arte. Torrezabal Kultur Etxean egindako margolaritza ikastaro batek bultzatu zuen arte modalitate hau are sakonago ikastera. Duela lau urte, berriz, Galdakaoko Arte Eskolan hasi eta ordutik bertan dabil ikasle. Hainbat dira erabiltzen dituen teknikak: akuarela, pastela, txinatar tinta, akrilikoa,… baina olioarekin sentitzen da gusturen. Errealismotik gertu dauden irudiak dira orokorrean marrazten dituenak, batez ere erretratuak edo maiz ikusten dituen Galdakaoko paisaiak. Monet edo Sorolla bezalako artistak ditu inspirazio iturri nagusi.

ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du

2022-01-27
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Dozenaka lagun batu dira gaur Galdakaoko Iturrondo plazan, urtarrilaren 19an Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatzeko. Laugarrenez da albiste Mohamed El-bachir, Galdakao parean Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten 17 urteko argeliarra. Komunikabideek berri honen aurrean izandako hoztasuna salatu, bere senideei samina zein elkartasuna adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiari erantzukizuna eskatu diote azken egunotan zenbait eta zenbait herritarrek, eragilek eta Galdakaoko Udalean dauden zenbait alderdi politikok ere. Gaur berriz, urtarrilak 27, heriotz hori argitzea eskatu dute dozenaka lagunek Iturrondo plaza

Errautsen azpiko kolorea berreskuratzen

2022-01-24
La Palmako boluntarioakBINKE / 2022ko urtarrila Errautsen azpiko kolorea berreskuratzen TESTUA: Xabi Ealo DíazARGAZKIAK: Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea Hiru hilabete inguru beteko dira boluntario batzuk La Palma uhartera heldu zirela, ia 150 euskaldun, eta guztiak GBGE elkarteak koordinatuta. Sumendiak kaltetutako pertsonei laguntza ematen ari dira orduz geroztik, eta bai hango herritar zein hemengo bolondres batzuekin hitz egin du Binkek. Irailak hemeretzi zituenenean, arratsaldeko hirurak pasatxo zirenean ohetik altxatu zen natura La Palma uhartean (Kanariak). Bazeramatzan egun batzuk esna, baina egun horretan Cumbre Viejako sumendiak leher egin eta hondamendia eta drama hasi ziren.  Laurogeita bost egunez, naturak indar erakustaldia egin du

Emakumea eta pobrea izatea zer den…

2022-01-24
ElkarlaguntzanBINKE / 2022ko urtarrila Emakumea eta pobrea izatea zer den… TESTUA ETA ARGAZKIA: Elkarlaguntza Sareko ELEAK taldea Emakumea eta pobrea izatea zapalkuntza bikoitza da. Iritzi horretakoak garen hainbat pertsonak osatzen dugu ELEAK taldea, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarearen beste geruza bat. Duela ez asko hasi ginen bilerak eta elkarreratzeak egiten. Sare bat osatzen dugu: elkar entzun, ezagutu, defendatu, mimatu… inklusioa testuinguru dugularik. Neskak gara guztiak. Politikoki zuzen zer dagoen baino, eraginkorra zer den eta zilegia zer den lehenesten dugulako: gugana hurbiltzen den emakume horrek agian beste emakume batek bakarrik eman diezaiokeen babes eta erosotasuna behar duelako bere erraietan duen hori askatzeko. Eta

Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Ehunka lagun batu ziren atzo Galdakaon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Galdakaon 19:00etan Kurtzeko plazatik hasita egin zen manifestazioa, amaieran Iturrondo plazan irakurketa egin eta hainbat

Usansoloko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Usansoloko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Usansolon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Dozenaka lagun batu ziren atzo Usansolon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Usansolon 17:30ean Mailu plazatik hasita egin zen manifestazioa, manifestua irakurri zein trikitilari eta panderojolearen doinuak

Aperribai ehuntzen duen elkartasuna

2021-12-20
Aperribaiko sareaBINKE / 2021eko abendua Aperribai ehuntzen duen elkartasuna TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIAK: Jabi Rojo Bi urte baino gehiago daramatzate Aperribain ikastetxea izandako eraikin huts bati bizitza ematen. Elkarte desberdinetako kideen eta auzokideen topaketarako gune neuralgiko bilakatu da; elkarlaguntzarako eta elkartasunerako bidea zabaltzen duena, ideia berriak hauspotzeko eta eguneroko arazoetarako konponbideak bilatzeko plaza dena. Hainbat tailer eta proiekturi bide eman diete azkenaldian. Hiru solairuko Eperlandako ikastetxe izandako eraikin handi baten barruan dozenaka auzotarren bizitza eraldatzeko hazia landatu zenetik, proiektuak ez du etenik. Sarea taldea da bertan egin daitekeen guztiari bultzada ematen diona, ideia berriak jasotzen eta horiek aurrera eramateko erraztasunak

Loroño klinika beste 30 urte betetzeko osasuntsu dago | Publierreportajea

2021-12-20
PublierreportajeaClínica Dental LoroñoBINKE / 2021eko abendua Loroño klinika beste 30 urte betetzeko osasuntsu dago Sasoirik onenean eta indarrez lanean jarraitzeko asmoz dabil Joseba Loroño klinikaren 30 urteak ospatzen, Markel semearekin. KontaktuaJuan Bautista Uriarte 10, Galdakao 94 457 08 90 / 688 84 06 51Instagram: @clinicadentalloronoMail: info@clinicadentallorono.com Orain 30 urte baino gehiago, gutxi ziren Galdakaon zeuden dentistak, eta are gutxiago galdakoztarrak zirenak. Horregatik, eta ikusita Joseba Loroño doktoreak beti izan duela gauza berriak egin eta hobetzeko gogoa, hortz-klinika propioa zabaltzea erabaki zuen behin ikasketa nagusiak amaituta. Medikuntzan, kirurgian eta odontologian lizentziatua da Loroño, eta espezialitatea du ahoko inplantologian zein errehabilitazioan. Baina

Emakumeak, birritan ahaztuak

2021-11-26
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko azaroa Emakumeak, birritan ahaztuak TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Andrak Dinamitan beharrean, 1940 inguruan. Maxam S.A.-k itzitako irudia. Kultur adierazpide ugari batu dira egunotan Sormenen, Galdakaoko sorkuntzen plazan, eta euretako bat memoria izan da, emakumeen memoria hain zuzen be. Hitzordua Sormeneren azkenengo egunean izan zan, domeka arrastiz. Agurtzane Yurrebasoren berbetan gerraostearen gogortasuna eta sufrimenduaren barri izan dogu. Bonbardaketetan amaren ahiztea eta lobea hil jakiezan, eta handik gitxira gizona. «Amak beharrera joan behar izan eban, ez egoan besterik». Bildurra gogoratzen dau Agurtzanek, bildurra eta tristurea.  Historia irabazleek idazten dabela jakina da, beti be gizonen historia. Eta

Eguzkibegik konfiantzaren pedagogia euskalduna du ardatz | Publierreportajea

2021-11-25
PublierreportajeaGaldakaoko Eguzkibegi IkastolaBINKE / 2021eko azaroa Eguzkibegik konfiantzaren pedagogia euskalduna du ardatz Eguzkibegi Ikastola gurasoen kooperatiba bat da. Beste Ikastola guztien antzera, herriaren eraginez sortua, hezkuntz alternatiba bezala, euskara izanik bere identitate muin eta ardatz. Ikastolen Elkartearen barruan dago eta itunpeko zentru bat da. Zatoz gu ezagutzera!Azaroaren 28anidazkaria@eguzkibegi.net944560264 Ikastolan, Haur hezkuntza (0 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (16 urte) bitarteko ikasleak hezten ditugu. Gero, etapa hauei jarraipena emateko, Ibaizabal Ikastola (batxilergoa) eta Harrobia Ikastolarekin (lanbide heziketa) bazkidetuta dago gure ikastola. Baloreetan oinarritutako hezkuntza bat bultzaten dugu, aniztasuna errespetatuz eta hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bultzatuz. Hezkuntza proiektua, kalitatea hobetzearen bidean,

Gure herrietan jokatzearen garrantzia

2021-10-24
Herriko futbol jokalariakBINKE / 2021eko urria Gure herrietan jokatzearen garrantzia TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Asko dira euren seme-alabak gure herrietatik kanpoko futbol taldeetara eramaten dituzten gurasoak, Galdakaon zein Usansolon klub garrantzitsuak ditugunaz ohartu gabe. Eta horixe azpimarratu gura du Binkek datozen lau orrialdeetan, Galdakao Futbol Taldeko galdakoztarrekin lehenengo eta Usansoloko Umore Ona taldeko usansolotarrekin bigarrenik. Txikienek jakingo ez badute ere, «Dinamiteros» ezizenarekin ezagutzen da herriaren ordezkaritza lanetan ari den futbol taldea. Izen bakoitzaren atzean egon ohi da istorio, kontakizun edo kondairaren bat, eta Galdakao Futbol Taldea ez da honetan gutxiago. Bada, dinamita enpresarena zen Zuhatzu auzoko

Artzaintzaren ganadurako Kortak

2021-10-24
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2021eko urria Artzaintzaren ganadurako Kortak TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: MCU-PARES-ARCHV-Planos, dibujos desglosados 482 Abeltzaintza funtsezko oinarria izan da Euskal Herrian, esan dezakegu bere jatorria artzaintzaren ekonomiarekin lotuta egon zela Neolitikoaren transhumantziatik, duela 5.000 urte baino gehiagotik. Horri eusten oso zehatzak izan gara, kontserbaziorako espazio eta ordenantzak sortuz. Artikulu honetan korta edo kortabasoei buruz arituko gara, gurean XII. mendetik dokumentatuta dauden eremuei buruz. «Korta», «kortabaso», «uesea», «uesa» edo «usa» izenekin ezagutzen zen Bizkaian zirkuluan mugatutako lur-eremua, behi-aziendaren bazkarako erabiltzen zena. Denboraren poderioz, gure burdingintzarako beharrezkoa zen ikatza egiteko edota zura aprobetxatzeko ere erabili izan ziren. Gipuzkoan «sarobe»
1 9 10 11 12 13 15

situs togel

situs toto