Erreportajeak 

Jon Blancoren argazkiak

2022-05-02
SormenetikBINKE / 2022ko apirila Jon Blancoren argazkiak Jon Blanco Chicano2001, Galdakao Diseinu grafikoko ikaslea izaki, graduak berak eskaintzen dion ezagutzaren gehiagarri gisa ulertzen du argazkigintza. Batak zein besteak dira beretzat beharrezko, baina egun kamerek eta erretratuek itsutzen dute bereziki. Automobilgintzaren munduak erakartzen du, eta laster da hastekoa hauei ere argazkiak ateratzen.  Duela urte askotakoa da hala ere argazkiekiko zaletasuna, txikia zenetik aritu baita amaren kamerarekin. Orokorrean eskura duen edozer erabiltzen badu ere —mobila kasu—, bi kamera analogiko eta digital bat ditu lanabes nagusi. Neil Krug du inspirazio iturri, eragiten baitio barrenean «halako mugimendu bat azaldu ezin dena».

Lotura 9 iruditan

2022-05-02
Click&ClickBINKE / 2022ko apirila Lotura 9 iruditan ARGAZKIAK: Pili Monreal @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. APIRILEKO GAIA Lotura

Sexuaz hitz egin dezagun

2022-04-25
Hezkuntza sexualaBINKE / 2022ko apirila Sexuaz hitz egin dezagun TESTUA: Leire Regadas Callejo Naturala bezain tabua jarraitzen du izaten sexuak. Haur eta nerabeek klik batean dute interneteko mundu amaiezina, beraien galdera sorten erantzuna jasotzeko bide bakarra, askotan. Pornografia izaten da maiz eduki sexualarekin duten lehen kontaktua; bataz besteko adina zortzi urtekoa izanik. Gai hau sakonean landu gura izan du Binkek, azken asteotan Galdakaoko Topaguneek eta Mairi Emakume Feminista Batzak antolatutako tailer eta hitzaldiak aitzakia hartuta. Txiki-txikitatik dute haurrek bizitzaren esparru askori buruzko jakin-mina, baita familiek tabu gisa hartzen dituztenei buruzkoa ere. Seme-alabekin sexualitateaz hitz egitea pentsaezina da oraindik guraso batzuentzat.

Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez?

2022-04-20
PandemiaBINKE / 2022ko apirila Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez? TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Macniak Gaurtik aurrera musukoa leku itxi gehienetan erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango. Denda, taberna, tailer eta antzeko saltoki zein enpresek eurek erabaki beharko dute bertako langileek eta bezeroek zer egin. Zein da baina, gure herrietako saltokien egoera? Binkek Galdakaoko hamar eta Usansoloko bost saltokirekin hitz egin du, euren erabakien berri banan-banan jasotzeko zerrenda honetan. Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen musukoak barnealde gehienetan erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uztea. Eta arau hori, behin Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, gaur bertan sartu da indarrean. Aldiz, badira aurrerantzean
1 6 7 8 9 10 15

situs togel

situs toto