Euskararen eta aniztasun funtzionalaren eguna Elexalde BHIn
Aurton ere, Elexalde BHI Ikastetxean Euskararen Eguna (Egin klik bideoa ikusteko) ospatu da abenduaren 3an.
Batxilergoko Euskara Batzordekideek, lekukoari heldu eta, egitarau zabala antolatu dute urtero legez: sarrera-hitzaldi hunkigarria, orri-markatzaile, EUSKALKIbentura eta Mezu ezkutu rally sari-banaketak, herri-kirolen gela-arteko lehia, euskal dantzak eta txokolate-edangarria, hamaiketako berezi gisa.
Behatu daitekeenez, euskara batzordekideak berritzaile eta indartsu datoz. Izan ere, Euskarak 365 egun leloari keinu eginez, euskararen balioaren aintzatespena egun bakarrean utzi beharrean, aurreko asteetan ere, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko, egitasmo berritzaileak garatu dituzte. Nola? EUSKALKIbentura eta Mezu ezkutu rally-a antolatuz.
EUSKALKIbenturaren helburua, ikasleek euskararen aberastasuna eta jakintza barneratzea izan da era ludikoan. Horretarako, euskalki desberdinetan idatzitako sinonimoak sortu, kartelak pasabideetan eskegi eta ea zein gelak sinonimo-hirukote gehien lortu aritu dira.
Ikusi hurrengo loturan pasabideetako euskalki desberdinetan idatzitako kartelak.
Mezu-ezkutu jolasari dagokionez, euskal abesti-zatiak enkriptatu dituzte, pankartatan idatzi, pasabideetan zintzilikatu eta ea zein gelak deskodifikatzen dituen pankarta gehien, ibili dira.
Era honetan, euskal kulturaren transmisioari garrantzia eta aniztasun funtzionala, inklusibitatez, aintzat hartu dute Elexalde BHIko ikasleek. Era berean, pentsamendu konputazionalerako lagungarria den ariketa ere egin dute.
EUSKALKIbentura eta Mezu-ezkutu rallyaren bitartez, euskara-gaitasuna elikatu, euskara inposiziotik gozamenera eraman eta lankidetza eta berdinen arteko antolakuntza sustatzeaz gain, ikasleen anitaztasunari arreta eta inklusibitate soziala martxan jarri ditugu.
Honez gain, zenbait irakaslek bultzatuta, Galdakao eta usansoloko egoera soziolinguistikoaren datuak aztertu eta modu grafikoan plazaratu dituzte euskararen erabileraren egoera lepoan hartu eta, kontzientziaz, erabilera handitzeko. Ikusi jarraian ageri den irudia.
Azkenik, EKOordezkariek beraien ekarpena egin nahi izan dute eta egun jasangarriagoa osatze aldera, txokolate edangarria hartzeko, edalontzi berrerabilgarri kanpaina martxan jarri dute honako erronka proposatuz: “zein gelak egingo du edalontzi-berrerabilgarri dorrerik eta altuena, minutu batean?”
Laburbilduz, abenduaren 3an, euskararen erabilera indartzeaz gain, aniztasun funtzionalaren egunari ere keinu egin nahi izan zaio, aniztasunaren garrantziaz jabetzeko eta inklusioaren bidean urrats gehiago emateko. Horrela, Euskararen Eguna ekintza solidario eta integratzaile bat izatea lortu dugu.