«Gabonzahar gauerdia», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2024ko abendua
Gabonetako jaietan afari handi bi egiten doguz, bata Gabon gauean, Natibitateari begira eta bestea Gabonzahar gauean, Urtebarriari adi. Orain arte afari biak familian eta etxe barruan egiten izan dira. Lehen, urte zaharra eta barriaren arteko gaua, berezia izaten zan eta afariaz gain, beste ekintza batzuk be gogoratu geinkez. Eleiztarrak, gauerdiko oilar-mezatara joaten ziran. Mendigoizale batzuk, Gorbeiara igoteko adia eukien Urtebarriko egunsentia ikusteko. Herrian entzuna daukadanez, Gabonzahar gaueko hamabietan egiten ziran fetxoriak ez ei eukien lege-zigorrik eta barrabaskeriak egiten ebezan auzoetan. Aiko zer egin eben gazte batzuek Zeberioko Uriondon. Gabonzahar gaueko hamabietan, auzoko asto bat atera eben kortatik eta Uriondoko Asentsio ermitako kanpai-zokari lotu. Hiru-lau metrotara bedar sikua ipini eutsoen eta asto gixajoak, bedar sikura heldu ezinik, kanpai-hotsean ekin eutsan gau guztian. Uriondokoek bildurkilik eta loa galduta igaro eben gauaroa. Egunsentian, ermitara joan eta fetxoria baragarria argitu zan eta gauzak euren senera etorri ziran, ezelango zigor barik. Lehen lehengo kontuak eta gaur gaurkoak. Zeintzuk ete doguz hobeak?