Galdakaoko Udalak Usansolo gabeko lehenengo aurrekontua aurkeztu du
TESTUA ETA IRUDIAK: Irati Alonso García
Hurrengo urteko aurrekontu proiektua aurkeztu du Galdakaoko Udal Gobernuak, 48.497.262 eurokoa hain zuzen, aurtengoa baino %1,36 txikiagoa. Usansolo gabeko lehenengo aurrekontua da eta han zerbitzu batzuk oraindik Galdakaok eskaintzen dituen arren, banaketak eragina izan du oro har aurrekontuaren jaitsieran.
EH Bilduk, Auzoakek eta Usansolo Herriak osatutako Udal Gobernuak aurkeztu du 2025erako aurrekontua. Gaur eman dituzte xehetasunak Iñigo Hernando alkateak eta Alberto Ealo Ogasun zinegotziak, udaletxeko pleno aretoan egindako agerraldian. Hitzorduan EH Bilduko Edurne Espillak, Usansolo Herriako Iñaki Urgoitik eta Auzoakeko Toño Gonzalezek ere parte hartu dute.
Ealok azaldu zuenez, 48.497.262 eurokoa eurokoa izango da hurrengo urteko aurrekontu proiektua, aurtengoa baino %1,36 txikiagoa. Jaitsiera honetan eragin zuzena izan du Usansoloren segregazioak, izan ere, Usansolo gabeko lehenengo aurrekontua da, Galdakaok oraindik han zerbitzu batzuk eskaintzen dituen arren.
«Urte berria da Usansolorentzat, lehen aldiz aurrekontuan Galdakaotik banandu garelako. Hala ere, lankidetza hitzarmenean barneratutako zerbitzu batzuk Galdakaok eskaintzen jarraitzen ditu eta hauek 4 milioi euro suposatzen dute Galdakaoko aurrekontuan», azaldu du Urgoitik.
Alkateak herritarrentzat «ona» izango den aurrekontu bat dela azpimarratu du, eta honetan Auzotik Galdakao proiektuaren baitan herritarrek egindako proposamenak barneratu direla azaldu du.
Galdakaoko Udaleko ordezkariek adierazi dutenez, lau eremutan banatuko da kopuru osoa: zerbitzuak (%50), giza baliabideak (%30), inbertsioak (%11) eta dirulaguntzak (%9). Hortaz, zerbitzuek izango dute lehentasuna aurreko urteetan bezala, eta hauek izango dira atal bakoitzaren kopuru batzuk:
Zerbitzuak
Hondakinen bilketa: 2.847.000 €
Kaleen mantenimendua eta lanak: 344.000 €
Kale garbiketa: 3.350.000 €
Eraikin publikoen garbiketa: 2.210.000 €
Argiteriaren mantenimendua: 653.000 €
Uraren kontsumoa: 139.000 €
Gasaren kontsumoa: 351.000 €
Lorezaintza: 2.125.000 €
Gazteria: 420.000 €
Berdintasuna: 270.340 €
Kultur programazioa eta sustapena: 703.000 €
Galdabusa: 537.902 €
Garapen lankidetza eta migrazioa: 96.000 €
Pertsona nagusiak: programazioa 215.000 €
Kirol instalazioen kudeaketa: 2.000.000 €
Inbertsioak
Umeen jolas parkeak: 95.000 €
Txomin Egileor eraldatzea: 125.000 €
Kaleen urbanizazioa: 200.000 €
Saneamendua: 500.000 €
Ur hornidurara: 500.000 €
Argiteria berriaren inbertsioak: 60.000 €
Zuhatzuko adinekoen egoitza: 2.000.000 €
Informatika: 305.787 €
Urretako kiroldegia: 1.000.000 €
Torrezabal: klimatizazioa 400.000 €
Dirulaguntzak
Eskola materiala: 30.000 €
Bekak Musika Eskola: 25.645 €
Enplegu Plana: 800.000 €
Gu Dendari Elkartea: 300.000 €
Erletxeko Enpresari elkartea: 150.000 €
Komertzioak eraberritzeko: 82.000 €
Kirol elkarteei laguntza: 162.360
Kirol Bonoa: 108.400 €
Berdintasun arloko elkarteak: 25.000 €
Euskara ikasleentzat bekak: 15.000 €
Auzotaxi: 25.000 €
Kabia proiektua (Caritasekin elkarlanean): 88.347 €
Auzotaxia: 25.000 €
Gazteen emantzipaziorako laguntzak: 60.000 €
Irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa: 200.000 €
Alkateak azaldu duenez, oposizioarekin eta eragileekin bilerak izan dituzte aurrekontua zehaztu baino lehen eta behin eratuta, alderdiei aurkeztu diete osorik. Eguaztenean, abenduak 11, egingo den osoko bilkuran onartzea aurreikusi du Udal Gobernuak.
Hemen Hernando eta Ealoren adierazpenak aurrekontuaren inguruan: