Gandasegi eskolak emakumeen eguna ospatu zuen
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Gandasegi
Morez jantzita kate luze bat sortu zuten Gandasegiko ikasleen martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Jantzi, betaurreko, zapi… morez jantzita kate luze bat (lipdub-a) osatu genuen eskolan martxoak 8, emakumeen eguna, ospatzeko. «Zer izan» Huntza taldearen abestia ildo musikala izanik beheko eta goiko eskolakoak, haur eta irakasleak, bat egin genuen katean. Patio erdian emakumeen sinboloa osatuz amaiera eman genion ekimen dibertigarri eta esanguratsu honi.
Titularra borobildua bada ere eginbeharreko lana islatu nahi du. Mundua eraldatzeko lana gizarte orori dagokio eta eskola, horren motor txikia izanda, berea egin beharko du amesten dugun Mundu berri hori eraikitzeko. Norberak berea egin beharko du zeregin horretan aurrera jo dezagun (etxean, eskolan, lan munduan,…).
Eskolak berea egin beharko du zer haurrak egunero aldatzen ari den Munduan bizitzeko prestatzea da eskolaren xedea. Mundu hori hobeago izan behar du: gerra eta goserik gabekoa, natura eta pertsonak bizitzaren erdigunean izango direnekoa. Pertsona guztiei bere berezko ezaugarriak ( arraza, kolore, genero,…) gainetik giza eskubideak dagozkie eta hori gaurdanik bermatu behar dugu. Horretan dihardugu, astiro baina gogotsu zer bide luzea da eta.. Oinez hasi gara eta ez gara geldituko. Lao Tse filosoaren hitzetan: » bide luzeena ere lehenengo pausua emanez hasten da». Aurrera!
Nondik datorkigu emakumeen nazioarteko eguna?
Egutegian egunak kolorez ezberdinez agertzen zaizkigu: beltzez lan egunak eta gorriz jai egunekoak. Baina, jakin badakigu, horietaz aparte urtean egon badaudela hainbat egun seinalaturik. Horien artean martxoaren 8a da, emakumeen nazioarteko eguna. Egun hori morez agertu beharzen Munduko egutegi guztietan, morea baitda emakumeek aukeratutako kolorea. Egun horren istoria urrunetik datorkigu. 1910 urtean ospatu zen lehen aldiz. 1975.ean, Estatu Batuen elkarteak urte hori (1975) emakumeen urtea proklamatu zuen eta bi urte geroago egun hori ospatzera gonbidatu zituen Estatu guztiak.
Nazio Batuen erakundeak, 1977an, Estatuak gonbidatu zituen Emakumeen Eskubideen eta Nazioarteko Bakearen aldeko Nazioarteko Eguna izenda zezaten, beren tradizio historiko eta ohitura nazionalen arabera.
1909ko martxoaren 25ean, 123 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko lantegi batean. Soldata baxua eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren emakumeak.
Martxoaren 8a genero-desberdintasuna bistaratzeko eta eremu guztietan emakumeen eskubide-berdintasunaren aldeko borroka aldarrikatzeko eguna da.