
Garazi Navasek ‘Sonografia irudipenak’ diskoa argitaratu du, Manu Gaignerekin batera
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bandcamp
Garazi Navas soinujole usansolotarrak ‘Sonografia irudipenak’ diskoa argitaratu du Manu Gaigne perkusionistarekin batera. Lan honetan, Euskal Herriko toki ezberdinetan bere garaian egindako audio zein bideo grabaketak eta toki horietan gaur egun egindako zelai-grabaketak erabiliz, pieza propioak sortu dituzte.
Lan berria argitaratu du Garazi Navas soinujole usansolotarrak, kasu honetan Manu Gaigne perkusionistarekin batera. ‘Sonografia irudipenak’ izenpean, lan honetan «sonograma baten antzera, gure soinu-uhinek euskal geografia zeharkatu dute».
«Euskal Herriko toki ezberdinetan garai batean egindako audio zein bideo grabaketak eta toki horietan gaur egun egindako zelai-grabaketak erabiliz, pieza propioak sortu ditugu, leku hauen soinu-espazioen bilakaera kontuan hartuz. Garai bateko grabaketak, gure sorkuntzak eta gaur egun toki horietan ematen diren fenomeno auditiboak lotuz», adierazi dute musikariek.
Xabier Erkizia izan da lanaren produkzioaren arduraduna Maikel Garciaren laguntzarekin, eta diskoaren artelana aldiz, Joseba Agirrezabalagak sortu du.