
«Gorbeiako jaia», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko uztaila
Gorbeiako jaia San Inazio egunean ospatzen da. Gurutzera igoteko ohitura handia dago, gero Igiriñaon jarraitzeko festa-giroan. Historia apur bat eginez, aikomenzan datu jakingarri batzuk. Gorbeian Amabirjina bi daukaguz, Begoñako ama gurutzepean eta Edurretako ama Igiriñaoko ermitan. Ermita honek, bere historia dauka. Aiko. Eleuterio Goikoetxea zeaniztarrak txabola bat eraiki eban Igiriñaon 1922an. Tertzio berean, txabolaren gainetxuan, ermitatxua egin eban haitzari deutsala, Gorbeialdeko pastoreak Zeanuriko parrokiaraino joan baharrean obligaziozko meza entzuten, euren txabolarik hara Igiriñaon bertan entzuteko. Jakina, ermita horretan abadea eta akolito birentzat bakarrik dagoanez lekua, geroagorako ermita handiago bat egitea erabaki zan. Planoak be egin ziran baina gareztiegia zanez, bertan behera geratu zan proiektua. San Inazio jaia ospetsua da Igiriñaon. Eleizkizuna, bazkaria eta erromeria. Erromerian gauza bitxi bat gertatzen zan. Zeanurik Igiriñaon muga egiten dau Orozkogaz eta Zeanurin debekatuta egoanez dantza-baltseoa egitea, bikoteak Orozko partera pasatzen ziran. Pasadizuak pasadizu, eutsi deiogun Gorbeiako jaiari etorkizunean. Hala bedi!