Ikuskizun bi hartuko ditu Torrezabalek asteburuan

Argazkia: Getxo Kultura.

Pont Flotant konpainiak nerabezaroari buruzko ‘Adolescencia infinita’ antzezlana eskainiko du gaur Torrezabal Kultur Etxean. Domekan aldiz, ‘Ambulant’ zirku txiki eta xelebrea aurkeztuko du aretoan La Fam Produccions taldeak.

Abendura bitarte eskainiko dituen 19 ikuskizunen artean, bi hartuko ditu asteburu honetan Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak.

Gaur bertan, azaroak 7, Pont Flotant konpainiak nerabezaroari buruzko ‘Adolescencia infinita’ eskainiko du Torrezabalen. Saioa 20:00etan izango da eta lan honetan hiru heldu nerabezaroa ulertzen saiatuko dira, egungoa, baina baita berena ere.

Domekan aldiz, ‘Ambulant’ zirku txiki eta xelebrea aurkeztuko du La Fam Produccions taldeak 19:00etan. Zirku klasikoari egindako omenaldi bat da obra hau, ikuskizun garaikide bat, «ikusgarritasuna eta oihalaren atzean dagoenaren inozentzia uztartzen dituena».

Saio bietarako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean eta Torrezabal Kultur Etxean.