«Intxaurra»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2019ko iraila
Irailean, udagoienean sartzen gara eta, besteak beste, gure intxaurrondoetako intxaurrak heldu eta batuteko tertzioan gengokez.
Fruitu hau «intxaur» izenez arautu eta darabilgu gaurko euskeran. Baina, historia apur bat eginik, toponimia eta euskal autore zeharretan era askotara agertzen jaku. Esaterako, 1596ko R.S. —Refranes y Sentencias— errefrau bilduma interesgarrian, hiru bider agertzen da berba hori: Ynsaur / Ynsaurra / Ynsaurrac. Hortik, Insausti etab. Beraz, -S->-TX- bilakaera arautu da. Intxaur fruituari bagagokoz, intxaur-garauak mintz berdea dauka ganetik eta udagoienean mintz hori arrankaldu egiten jako, garua agirian itxiaz eta, apurka-apurka garauak jausten hasiko dira edo fartika bategaz eratsi eta batu urtean zehar jan edo/eta oparitzeko agilando gisa.
Intxaurrak gordetzea garrantzitsua zan eta umeok intxaurrondorik hara jan ez egiteko, «intxaurmantxeru esku-ebagitzaileen» bildurra sartzen euskuen. Izan be, intxaurraren mintzak kendu ezineko sumika edo zikinunea ixten dau eskuan eta horrexek salatu. Gaur ez dago horren bildurrik, Intxaurra erosgai daukagu urte osoan. Eskerrak!