Gure berbaz 

«Arean»

2022-02-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko otsaila Arean» berba zaharra dogu. Jatorriz, «handik» esan gura dau, baina Gorbeialdean, «apur bat» zentzuaz darabilgu baiezkorako, eta ezezkorako «arean bez (be ez)».  «Apur» berbeak erabilera ugari dauka, esaterako: «Ogi apurrak edo birrinak; ur apur bat; denpora apur bat; lo apur bat; behar apur bat; apurka-apurka;» etab. baiezkoan eta «apur bapez (bat be ez)» ezezkoan. «Apurtu» aditza be hortik dator, apurrak egin, birrinduz, erdibituz, laurkinduz edo sastuz. Diminutiboan be erabiltzen dogu, esaterako: «Apurtxu bat, apurtxu baten, apurtxu baterako», etab. «pitin edo piti bat» baliokideagaz batera. Euskera batuaren etorreragaz, beste sinonimo batek daragoio nagusitzen eta hauxe

«Kixmi eta Olentzero»

2021-12-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko abendua Mito eder hau era honetara kontatzen deusku On Jose Miguel Barandiaran jakintsuak. Kristautasunaren sarrera, eta, ondorioz, mito jentilikoen desagerpena da Euskal Herrian oso zabalduta dagoan elezahar baten gai nagusia. Ataun herritik etorren bertsio baten arabera, jentilak, Ekialdetik hodei argitsu bat eurenganatzen ikusi eben. Fenomeno horrek bildurturik, jentil zaharrari deitu eutsoen eta inguru hartara eroan hodei misteriotsua ikusi eta zer esan gura eban adierazteko. Jentilaren erantzuna: «Kixmi jaio dok, gureak egin jok! bota naizue amildegira». Orduan, hodei argitsuaren atzetik, mendebalderantz joan ziran jentilak eta Arraztarango hesira heltzean, Jentilarri deitzen dan harritzar baten azpian lurperatu ziran.

«Tertzioa»

2021-11-25
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko azaroa Beste berba asko lez, «tertzio» be latinetik hartu dogu eta Gorbeialdean asko darabilgu beste sinonimo batzuekaz batera. Tertzio, latineko «tertius» —tercero, gazteleraz— adjetiborik harakoa da. Hiru, zenbaki ordinal hori, guk erromatarren ordutegi zaharretik hartu dogu. Erromaterren ordutegi zaharreko eguerdi-artea, sei zatitan banatzen zan. Aikomenzan: «Prima, secunda, tertia, quarta, quinta eta sexta». Uda partean, goizeko seiak ingurutik hamabietara eta neguan zortziak ingurutik hamabietara banatzen ziran sei orduok. Hortik ba, hamabiak = sexta hora, eta /e/ tonika laburraren diptongazio bidez, «siesta». Gaur, beranduago botaten dogu siesta, biao edo bekanekoa. Tertzio berba dala-eta, erromatarren eguerdi-arteko hirugarren ordua

«Arlanpeko atsoak»

2021-10-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko urria Lemoan, Aramotz mendiaren mendebalderantz dago Arlanpeko kobazulo prehistorikoa. Kobazulo hori sano interesgarria dogu. Zornotzako GEAC-ek, 1961ean aurkitu ebazan Arlanpen aztarnategi prehistorikoak, On Jose Miguel Barandiaranen ustez. Oraintsuago, 2006tik 2011ra bitartean indusketak egin ziran barriro. Indusketaldi  horretako azkenengo urtean, 2011n, 70 bat kiloko harri bat aurkitu eban Joseba Ríos Garaizar arkeologoak. Harritzar horretan emakume itxurako grabadu eskematikoak agertzen dira, Iberiar Penintsulako arte paleolitikoko bakarrak. Lehen Venus, andrazko honen grabadua Magdaleniense garaikoa da —17.500 urte ingurukoa— eta «La Dama de Arlanpe» izena jarri eutsoen. Gatozen gaur egunera. Gorbeialdean darabilgun esaera zahar batek hauxe dino: «Arlanpeko atsoa

«San Migelak»

2021-09-23
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko iraila Irailaren 29an San Migelak ospatzen doguz. Plurala darabilgu, izan be, lehenagotik, jai eguna bera ospatzeaz gain, jai bigarrena be ospatu izan da auzune mailan eta hurrengo domekan jai errepetiziñoa. Hortik ba, San Migelak. San Migel eta Luzifer goiaingeruak ziran. San Migelen lema «nor jainkoa lakoa» zan eta Luziferrena «nor ni lakoa» harrokeriak jota. Harrezkero, San Migel zeru altuan geratu zan eta Luzifer deabrua inpernuan. Miguel izena hebreerazko «mi-ka-´el»-etik dator eta mundu guztian zabaldu da. Euskeraz, Mikel. Bizkaian, abesti polit bat be badaukagu jai honen inguruan: «Aita San Migel Iurretako zeru altuko loria…». «Loria» dala-eta,

«Zelo edo araldiak»

2021-07-14
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko uztaila Bizi dogun gizarteko heziketa-arauen arabera, berba batzuk «tabu» bihurtu dira eta euren kontzeptu-hitzak mailegu bidez hartu doguz. Abereen gaztelerazko «celo», grekozko «zelos» latinizatutako «zelus»-etik dator eta euskeraz «zelo». Gure baserri eta artzaintzan, abere bat «zeloan» dagoanean, «bero edo araldian» dagoala esaten da. Pertsonetan, nahiz eta ezagutu, isilean gorde da berba hori eta batzuetan mespretxuz edo eta ironiaz erabili. Abere emeen kasuan, «zelo» kontzeptu hau sano aberatsa da adierazte orduan, bata besteagandik bereizteko; esaterako, behiak, susara; astoak, alta; ardiak, arkera; ahuntzak, azkara; txarriak, irausi; txakurak, agiri. Abere emeari arra bota eta sortze barria adierazteko: izorra/ernari,

«San Pedroak»

2021-06-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko ekaina Bagil edo ekainaren 29an, San Pedroak dira hainbat herritan, baina pandemia dala-eta, ezin izango doguz ospatu beti lez. Ordez, Pedro izenaren eboluzioa azaltzera noatzue. Aiko, jatorriz, grekoz, «petra eta petros», harria / harkaitza da. Latinizatuz, «Petrus», daukagu, San Pedro apostoluak hartuko eban izena. Petrus-etik Pedro, izen maskulinoa daukagu gazteleraz, baina femeninorako, Petra, mantendu da. Pedro-ra itzuliz, eta eboluzio fonetiko batzuk bitarteko, aikor, Pero, gazteleraz, eta Peru, euskeraz. Behin Pero-raz gero, / R-L / alternantziaz, Pelo, ahoskatu da. Pelo-ren hipokoristikoa, Pello. Jakina, /LL/-ren ahoskerak, euskeran be,«yeismoa» sortu dau gazteen artean. Idatzi, hiru eratara idatzi da:

«Maiatz lorea»

2021-05-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko maiatza Gorbeialdeko esaera batek hauxe dinosku: «Txarriaren urdaiak, maiatz luzeak eroan». Gure baserrietan, urterako txarria hilteko usadioa egoan eta gaur egun be badago han, hor, hemen. Txarrikia dana aprobetxatzen zan, odoloste, barruzki, gihar eta urdai gatzaturaino. Kakotik eskegita egoten zan urdaia zan azkenengo jaten zana eta zemendi inguruan hildako txarriaren urdaia apurka-apurka, maiatzeraino luzatzen zan. Hortixik dator aurreko esaera, urdaia be maiatzeraz gero jan-akabatu. Txarria eta bere urdaia aipatu doguz baina berba biok ez datoz jatorri berberetik. Gazteleraz, «cerda», abere batzuen ule gogorra da eta euskeraz «zerri» ule gogordun animalia horri jarri deutsagu. Zerri, berbaren

«Jorraileko lorea, urrea»

2021-04-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko apirila Herri-esaerak hauxe dinosku: «Jorraileko edo apirileko lorea, urrea baino hobea». Udabarriak loraldi barria dakar eta lurra be epelduten doanez, ulelandu eta jorratzen hasteko garaia da. Jorrail izena be hortixik jatorko, aldi baten, jorrai edo atxurra erabiltzen zalako lurra lantzeko. Jorraila, loraldi garaia be bada, eta apurka-apurka, orriz eta lorez janzten dira gure arbola eta landareak. Lorara datorren lehenengoa, otea da, bere lore beilegiagaz eta gero gainetiko guztiak. Lore, berbea, latineko «florem»-etik dator. Euskeraz, «muta cum liquida» kontsonante multzoa gertatzen danean, «muta» galtzen da, eta hortik ba: florem > lore —plumam > luma; gloriam >

«Martiko txori habiak»

2021-03-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko martxoa Urteen joan-etorrian, gure herriak uritartu egin dira eta gure ohiturak be aldatuz doaz. Lehenago, gure lur barruko herrietan, baserriak ziran nagusi eta beste era batera bizi ziran hiru belaunaldiak. Lehengo umeak eta gaurkoak ez deuskue bardin olgetan leku-denborak aldatu diralako. Lehengo umeek ez eukien gaurkoek beste jostailu eta urtaro bakoitzean asmatu egin behar izaten ebezan era bateko edo besteko jolas edo olgetak. Udabarria heltzen zanean, ume eta gaztetxuak «txori topetan» ibilten ziran jolas moduan. Ez zan jolasa bakarrik. Baten batek txori habia bat aurkitzen ebanean, ia-ia bere jabea zan eta errespetatu egiten zan, erlauma

«Santageda makilak»

2021-02-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko otsaila Santa Ageda, zezeilaren 5ean ospatzen da baina bezperan santeari dagokion kopla-kantu-hotsa dogu gure ohituretako bat. Kantu-hotsari laguntzeko, abeslari bakoitzak bere makila eroaten dau kantua eta erritmoa bateratzeko. Kopla zein bertsoetan, hasteko, agurra, eta gero Agate Deuna martiriaren bizitza kantatzen da. Azkenean beste agur bat agilandoa lortzeko, tokian tokiko pertsona estimatuena goraipatuz. Abeslariak, lehenago, kintoak baziran be, gerora beste talde askotara zabaldu da, hobaria norberarentzat edo behartsuentzat izanik. Makila dala-eta, zer esan? Ba, aitu, latineko «baculum» berbatik, «baculo» daukagu gazteleraz eta «makulu» euskeraz. Latineko «bacillum» diminutibotik dator euskerazko «makil(l)a». Santageda-makila-kolpeak, lurra negutik iratzartzeko diran? Nok

«Urtarrila, hotzak hila»

2021-01-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko urtarrila Urtarrila, hotzak hila» dinosku herri esaera zahar batek, eta halan da izan be. Urteko lehenengo hil hau izen ugariz adierazten dogu: urtarril, urtail, ilbeltz, izotzil, etab. Izan be, hil honetan hotz handia egiten dau eta horren ezaugarri, leiak edo izotzak ur geldiko otsin edo putzuen urazalak kristal edo horma bihurtzea. Urazal izoztuari «kristal» edo «horma» deritxagu. Latineko «forma»-tik dator gure «horma». Hau da, ur likidoa horma bihurtzea. Gerora, uretik harrizkora-eta be eroan dogu berba hori mendebaldean. Era bitako leiak daukaguz: lei zuria eta lei baltza. Lei zuria ikusi egiten dogu egunsentian. Lei baltza ostera,
1 2 3 4 5 6 8

situs togel

situs toto