Ohiko kolaboratzaileak 

«Euskararen langile autonomoen alde», Gotzon Barandiaran

2021-03-18
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2021eko martxoa Euskararen langile autonomoen alde Euskal Herrian euskaraz argitaratzen duen idazle batek 24.000 liburu saldu beharko lituzke urtero soldata duin bat jasotzeko. Zenbatekoa da zuentzat soldata duina? Atera kontuak. Zenbat liburu saltzen ote ditu gurean gehien saltzen duenak? Zantzoa utziko dizuet: 1.000 ale saltzea emaitza itzela da. Hiru milioi inguruko gure herrian 1.100.000 ei gara kultur edukiak euskaraz jasotzeko gai. Zergatik ote da orduan ameskeria 24.000 liburu saltzea? Argitaletxeetatik jasotzen ditugun egile eskubideen bataz bestekoa aintzat hartuta, idazleok saltzen den liburu bakoitzeko 2€ jasotzen ditugu. Euskal Herrian euskaraz argitaratzen dugun idazleotatik sano gutxi dira literatura

«Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak», Nerea Urgoiti

2021-02-17
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2021eko otsaila Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak Badator laster martxoa berriro. Urtebete dagoeneko, urtebete pandemia batek gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Hankaz gora edo buruz behera, ez dakit. Azken egunotan entzuna dugu, etengabe, urtebete pasa ondoren berdin gaudela, ez atzera ez aurrera. Eta kokoteraino gaude, kokoteraino. Asko, Aitziber Garmendia bezala, «kalerako modukoak» gara, etxe zuloan ito egiten garen horietakoak, ito. Faltan botatzen ditugu besarkadak, musukorik gabeko irribarreak eta mugarik gabeko irekialdi perimetralak. Faltan poteoak, herri bazkariak, kontzertuak, jai herrikoiak, bidaiak, asteburu pasak zein kuadrila afariak. Faltan talde kirolak, taldea mugarik gabeko unitate bezala ulertzen

«Eta guretzat, zer?», Joanes Urkixo

2021-02-17
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2021eko otsaila Eta guretzat, zer? Pasa den mendeko 60ko hamarkadaren amaieran, Euskal Herrian kulturaren pizkunde handia bizi izan genuen. Artean, Francoren erregimena bere gorenean zegoen eta Euskal Herritik sor litekeen edozein adierazpen zigortua zuen, bereziki euskal kulturari eta hizkuntzari lotuta zeudenak. Giro hartan, 1969 urteko Galdakaoko jaietan bi gauza adierazgarri jazo ziren: lehena, Regio zinema aretoa jendez gainezka eta kantari haiek guztiak, Estitxu eta Ez Dok Amairuko kideak —Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo…— entzutearen lilura. Bigarrena, jendetza baten aurrean egindako karrozen desfilea non, euskal gai ezberdinen artean, batek Galdakaoko ikastola irudikatzen baitzuen, etxetxo

«Estatu propio barik 400 urte», Aitzol Altuna

2021-01-21
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko urtarrila Estatu propio barik 400 urte Enrike III «Biarnotarra» izan zen lehen errege Bourboia. Nafarroako erregea izan zen lehenik 1572. urtean, bere amaren oinordeko bezala, Juana III, emakume errenazentista, erlijio askatasuna aldarrikatu eta Testamentua euskaratzea agindu zuenak. Baina, bere aitaren partez, Frantziako errege bihurtu zen 1589an, han, Enrike IV «Nafarra» bezala ezaguna da. Enrikeren semeak, Louis XIII, Ediktu baten bidez, 1620ko urriaren 15ean Frantzia eta Nafarroaren betirako lotura aldarrikatu zuen. Erresuma hau, «France et Navarre» deituko da geroztik. Ediktuan, Frantzia gelditzen zen subirano, Nafarroa eta Biarnoren menpeko Estatuak bihurtuz. Biarno, Nafarroako koroako beste Estatu subirano

«Plastikozkoak ote gara?», Estibaliz Apellaniz

2021-01-21
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko urtarrila Plastikozkoak ote gara? Gaur, zalantzarik gabe, munduko kezkarik handiena Covid-19a mendean hartzea da. Behin hori lortuta, pandemia honek eragindako krisi ekonomikoa gainditzea izango da eupadarik larriena. Baina hil ala biziko arazo horrek, ezerezean zokoratuta utzi du ingurumenaren ardura latza, eta ez luke horrela izan beharko. Munduko koarentenaren ondorioz, plastikozko gaien ekoizpena eta kontsumoa asko handitu da; batez ere, erabilera bakarreko plastiko-gaiena. Gorakada hori sail guztietan eman da. Gehien-gehien, ospitaleetan: eskularruak, mantal iragazgaitzak, betaurrekoak, aurpegia babesteko biserak, etab. Ekonomia eta industria sailean ere plastikozko gai berri asko ezarri dira: eskularru eta musukoez gain, bezero eta

«Hitzen pisua», Yayone Altuna

2020-12-23
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko abendua Hitzen pisua Zenbatetan entzun, ikusi edo irakurri dugu gustuko ez dugun zerbait? Iraingarria iruditzen zaigun adierazpen bat? Gero eta gehiago dira sare sozialen bidez, haien «iritzia» emateko aprobetxatzen duten pertsonak; askok gainera, gaizki ezagutzen den adierazpen eskubidearen babespean jarduten dutela uste dute, berau mugagabea balitz bezala; globalizazioari eta «biralen» gizarteari esker, klik baten kolpera dugu, mezu bat milaka pertsonarengana iristea. Tamalez, azken garaiotan —historiako beste krisi momentu askotan legez—, areagotu egin dira diskurtso intoleranteak dituzten gizarte-taldeak edo alderdi politikoak, bizikidetza eta errespetu-balioak zalantzan jartzen dituztenak, eta nabarmenago geratu da «gorroto-diskurtsoa» delakoaren arriskua. Adierazpen askatasunak

«Ideologia ari du», Julen Gabiria

2020-12-23
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2020ko abendua Ideologia ari du Denak segitzen du izaten politika. Berdin dio testuinguruak: segitzen du denak politika izaten. Eta badakit honezkero ikasia izan beharko nukeela lezioa, baina zeharo izorratzen nau, zeharo eta egunero, komunikabide publikoak izateak etengabe dabiltzanak politika egiten, ezarian, euri-langarra bezala, gehiegi bustiko ez zaituen baina hezurretaraino sartuko zaizun zirimiritxo baten moduan: ideologia ari du; publikotik, baina ideologia. Ez da ezer berria, betiko doinua da hau, ez nabil kontinente berririk deskubritzen. Baina beti egiten zait deigarria, esate baterako covidaro betean gauden honetan, jendearen ardura bakarra osasuna denean, gure komunikabide publikoek ideologiaren zaparrada langartzen

«Birusetik harago, hezkuntzan kateak», Irati Bediaga

2020-11-18
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2020ko azaroa Birusetik harago, hezkuntzan kateak Koronabirusaren beldurra dela eta, hezkuntzan inoiz baino arau gehiago agertzen ari dira. Baina kontziente garen heinean hauek gainditzeko baliabideak ere bilatzen ditugu. Zer gertatzen da ordea urteetan zehar inkontzienteki edo itsututa agian eskoletan sortu ditugun arrakalekin? Arrakalak psikomotrizitatea, norbera bere gorputzaren eta mugimenduen ezagutzan, haur hezkuntzara mugatzen dugunean. Sei urterekin nagusiegiak gara antza gorputz atalak sentitzeko eta sentitu gabe, hauek ikasten hasten gara.  Arrakalak, Gorputz Hezkuntzari, «gimnasia» deitzen diogunean eta astean bi ordutara mugatzen dugunean. Onenean eta oraindik ume bagara bi ordu jolasten —eta jolasarekin ikasten—. Txarrenean, nerabezarora heldu garenez,

«Eguzki-izpi bat, mesedez», Jose Inazio Basterretxea

2020-11-18
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2020ko azaroa Eguzki-izpi bat, mesedez Zeure burua ere ikusiko zenduan inoiz honetan: tapaki bat jaso, eta haren azpian zedozer gordetzen. Inoiz, jolas hutsagatik egin dogu hori. Inoiz, beste batek horretara estututa, eta gaiztakeria eskasa izan da gerizpetara sartzea agirian beharko leukena. Zaharrak, gure etxeko zaharrak, ostonduta dagoz ilunpetan, alfonbra azpietan… eta ez eurek berenberegi erabagita. Aspalditxoan, normal-normal ikusi eitekeazan edadez aurrera joandakoak han-hemen, tirriki-tarraka, edo gurpil-gurditxoan. Hurrean zaintzaile profesionala, edo etxekoa, edo laguna. Baina, gaur… Latza da 2020. urtea egoitzetan. Ondo asko azaleratu ditu izurriteak gure erkidegoaren hainbat kontraesan: ezbaian jarri da gizarte-ongizatearen ituna, eta

«Plateruena eta Gestamp», Gotzon Barandiaran

2020-10-23
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2020ko urria Plateruena eta Gestamp Berbaro euskara elkartekoek duela ia 20 urte aurkeztu zioten Durangoko Udalari Plateruenaren egitasmoa. Aurkezteagaz batera, udala herritarron zerbitzurako erakundea denez, babes publikoa ere eskatu zioten udal-gobernuaren ardura zuen alderdi politikoari. Ekimen pribatua zela eta egiteko baina udalarengandik laguntza askorik ez itxaroteko erantzun zieten. Ia 20 urtean errepikatu duten erantzuna. Alderdi berekoek zortzi milioi euro eman zizkioten egoitza nagusia Madrilen duen Gestampi, lantegiak zarratu, langile guztiak kaleratu eta Euskal Herritik alde egingo duen multinazionalari, zeinak ziurrenik ez duen txakur txikirik itzuliko. Hizkuntza, Kultura eta Herria ardatz, zutabe, iparrorratz eta helburu izan ditu

«Nola zabaldu zen garia Euskal Herrian?», Antton Irusta

2020-10-23
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2020ko urria Nola zabaldu zen garia Euskal Herrian? Autu-mautu polita dakargu orain, irakurle, Martintxoren ipuina. Gogoratzen al zara nor zen Martintxo? Amamak sarritan aipatzen zigun, baparri-biparri, Martintxo mutikoaren pasadizoa. Antzina, Muskizko kobazulo batean, basajaunak bizi omen ziren. Han, inguruko mendi gainetako lurrak erabilita, sekulako garitzak biltzen omen zituzten. Beheko lurretan, kristauak bizi omen ziren, eta, oraindik ez omen zuten garirik ereiten, hazirik ez zeukaten-eta. Behin, Martintxo, abarka handiago batzuk jantzita joan omen zen Muskizko kobara, eta, hango gari pilak ikusirik, saltoka zeinek salto handiagoa eman apustu egin zuen basajaunekin. Basajaunak, beren aldetik, erraz saltatu omen ziren.

«Kapaz kapako iragazkietan zirrikituak», Nerea Urgoiti

2020-09-28
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2020ko iraila Kapaz kapako iragazkietan zirrikituak Maskarak, musukoak, bozalak. Azkenaldi honetako protagonistak, udako bidai lagunak. Bizi estilo berri bateko normaltasun ikurrak. Batzuk etxeko edozein bazterretan ezkutatzen dira, poltsiko guztien goxotasun epelean, motxila guztietako zirrikitu ilunetan. Beste batzuk ate parean geratzen dira dantzan, paseoan ateratzeko irrikan. Badaude itsasoan bainatu direnak ere, bainu jantzien ahanztura patriketan. Ikusten dira kotxeetako atzerako ispiluetan zintzilik, kaleetan zaindari, baita besoetan modako apaingarri. Ordu mugatuko bizi itxaropen horretan zenbat bizipen eta abentura. Zenbat sekretu maskaren zimurretan barrena idatzita, edo itsatsita. Eman gabeko musuak, pentsamendu debekatuak, garrasi isilak. Begiradarekin irribarre egiteko momentua omen da
1 5 6 7 8 9

situs togel

situs toto