Ohiko kolaboratzaileak 

«Urte haietan», Joanes Urkixo

2020-02-21
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2020ko otsaila Urte haietan Zabaleako urte haietan, txikerretan, txakurkume bat izan nuen. Gorbeiako elurretatik etorri zen, artile kizkurrezko pilota jaio berri bat baino ez, tarte labur batean nire mundu txikia konpartitzera, zein, garai hartan, etxe osteko zelai sarrietan hedatzen baitzen gehien bat. Erresuma basa hartan burua belar artetik nekez agertzen nuelarik, ni bai umemokoa, bizitzaren aurreneko mirariak ikasi nituen: marigorringoen hegaldi artetsua, mahats basatuen zapore mingotsa, udako sargori isilaren hotsak. Batzuetan, arrastian, etxeko atarian jartzen ginen merienda jatera, Zuri txakurra ogi eta txokolateari so, ni berriz talaia hartatik antzeman zitekeen ikuspegiaz gozatzen: hara Zamakoa bere inurrien

«Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera!», Estibaliz Apellaniz

2020-01-17
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2020ko urtarrila Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera! Aspaldion sarri-sarri entzuten da komunikabideetan «planeta salbatu beharrean gaudela» eta antzeko esaldi arduratsuak. Ai, kokoloak! Salbatzekotan ere, geu gara geure burua salbatu beharko dugunak. Lur planeta, Eguzki Sistema osatzen duten beste gorputz planetarioekin batera orain 4.570 milioi urte eratu zen. Harrezkero gertaera ugari jasan ditu, ohiko aldaketa txikiak zein eraldaketa ikaragarriak. Izatez, Lurraren historia luzea lantzen duen antzerkian, planeta bera «eszenatokia» besterik ez da izan, «aktoreak» izaki bizidunok izan gara, eta agertokia aldatzeko ahalmen izugarria izan dugu. Denboran zeharreko aldaketa horien aurrean «aktore» batzuek, egoera berrira

«Galdakaokoak ziren auzoak», Aitzol Altuna

2020-01-17
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2020ko urtarrila Galdakaokoak ziren auzoak Nafarroako lur zati hau 1200. urtean konkistatu eta gero, Bizkaiko Jauna zen Didako V.a Lopitz Haro gaztelarrak, Galdakaori Artxanda eta Arbolantxako ia lur guztiak kendu zizkion Gudubikolandara arte, 1300. urtean sortu berria zuen Bilbo hiribilduari emateko, ordura arte Begoñako portu txiki eta ziztrin bat. Konkistak eta horrelako erabakiek, Bando Gerren hastapenak dira Bizkaian. Etxebarrin, 1508. urtean San Esteban parrokia eraiki zen, Galdakaotik banatzeko prozesua hasiz. Bertako Legizamon, Arbolantxa eta Etxebarri handiki familiek, zer esan handia izango zuten horretan, ordurako euren oin-etxeak Bilbora jaitsiak baitzuten, Bilbo hiribilduko lehen familia inportanteenak bihurtuz. Bedia
1 7 8 9

situs togel

situs toto