Herritarren iritziak 

«Atzoko eta gaurko faxismoaren aurrean, Antolakuntza Komunista hedatu!», Ainhoa Jugo

2022-05-19
IritziaAinhoa Jugo AbasoloBINKE / 2022ko maiatza Atzoko eta gaurko faxismoaren aurrean, Antolakuntza Komunista hedatu! Gaur, 85 urte faxistek Galdakao bonbardeatu eta 15 zibil erail zituztela, tartean nire aitaren anaia Moises Jugo. Orotara, Galdakaoko 24 bizilagun erail zituzten. Gaurko egunez, bonba batek Plazakoetxen zegoen babeslekua jo zuen bete betean, eta zaurituak laguntzera zihoaztenak metrallatu egin zituzten: ez dago dudarik, helburua galdakoztarrak hiltzea zen. Hilabete geroago, burdin hesia gainditu, eta Francoren armadaren menpe geratuko zen udalerria. Orduz geroztik, ez zuen hobera egin egoerak: euskal hizkuntza eta kultura guztiz debekatuak izan ziren, militante iraultzaileak jarraituak eta erailak, homosexualak eta eskaleak zigortuak, langile eta

«Haurren ahotsa», Yayone Altuna

2022-05-02
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2022ko apirila Haurren ahotsa Eta haurrei galdetuko bagenie zer nolako jolas parkea nahi duten? Galdetuko bagenie zer nolako jaiak nahi dituzten? Zer nolako herria nahi duten? Zer duten intereseko? Azken finean, entzungo bagenie? Erreza ematen duen arren, helduok ohituago gaude haurren hobe beharrez jardutera —noski haien iritzirik eskatu gabe—, kontrakora baino; hala ere, gero eta gehiago dira, aldaketa sozial eta politikoa planteatzen dutenak, haurrak eragile aktibo gisara onartzen dituztenak; Eurentzat beharrean, eurekin lan egitearen garrantziaz jabetu direnak; zergatik haurrekin? 1 – Eskubidea delako: Ahaztu egiten zaigu, haurrak, pertsona diren heinean eskubide eta betebeharrak dituztela, eta besteak

«Apiril edo jorrail»

2022-05-02
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko apirila Apiril berbaren jatorriak, bertsio bi daukaz. Bata, grekozko mitologiako Afrodita eta bere pareko latineko Venus, maitasun, edertasun eta ernalkortasunaren jainkosagaz, horrexegaitik lotzen da jainkosa hori udabarriko hilabete honegaz. Bestea, Ovidio, idazle latino ospetsuak, aprilis, latineko, aperire = abrir, aditzagaz lotzen dau, hilabete honetan, zuhaitz eta landarak orrira zein lorara datozelako. Hilabete hau, frantsesez: avril; italieraz, aprile; ingelesez eta alemanez: april; gazteleraz: abril eta euskeraz: apiril edo april. Baina, euskeraz, jorrail izenez be ezagutzen dogu hilabate hau, lurra lantzeko «jorratu» aditzagaz loturik. Apiril hilabete hau idazle askok aipatzen deusku, esaterako, Lauaxeta olerkariak hauxe inoan: «Hamasei

«Izen guztiak», Julen Gabiria

2022-04-25
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2022ko apirila Izen guztiak Aldizkari hau eskuan duzun unea imajinatzen ari naiz: egun normal samarra, gorabehera handirik gabekoa, errutina bat bestearen atzetik. Duela 85 urte ez zen horrela: gerra zibilean, Galdakao herririk bonbardatuenetakoa izan zen Euskal Herrian. Gutxienez 28 aldiz. Beraz, berdin dio aldizkari hau apiril amaieran duzun eskuetan, edo maiatzeko edozein egunetan. Adibidez, gaur maiatzaren 19a bada, une honetan baina duela 85 urte, trimotor alemanak 50 bonba baino gehiago jaurtitzen ari dira zure etxe alboan. Gaur, duela 85 urte, 16 lagun asesinatu dituzte Galdakaon, Euskaltzaindiak aditz hori onartzen ez badu ere. 1937ko apiriletik ekainera

«Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen», Peio Artola

2022-04-22
IritziaPeio Artola JugoBINKE / 2022ko apirila Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen Gure garaia zerbaitek ezaugarritzen badu, hori krisi kapitalista dela esan genezake. Gainera, ekoizpen eredu kapitalistaren garapenean zehar ikus daiteke nola krisiaren ondorioak langileriak ordaintzen dituen beti; eta gaur egun ere horrela gertatzen ari da. Etengabe krisiaren espresio diren askotariko erasoak sufritzen ditugu gure azalean: prezioen gorakada ikaragarria, gure bizitza aurrera eramateko gaitasunik eza, egiturazko langabezia eta aldi baterako lanpostuen igoera, soldata baxuak… Hala ere, horiek guztiak pandemiaren eta gerraren ondorio soilak izatetik urrun, 2008ko finantza-krisiaz geroztik ireki zen arnas luzeko krisi testuinguruaren ondorio sozialak dira; era berean, azken urteetako

«Arrakastak feminismoa hil du», Ainara G. Goitiandia

2022-03-22
Zokoratutako berbakAinara García GoitiandiaBINKE / 2022ko martxoa Arrakastak feminismoa hil du Mugimendu feministaren arrakasta eta geroko erasoaldien fruituak pairatzen doguz gaur. Ultraeskuinaren gorakadak eta matxismoaren inguruko negazionismoak ez dau batere lagundu. 78ko Erregimen honetan eroso, gaur egungo gizon aske, tolerante eta aliatuek euren abantailak babesten dabez. 15-29 urte bitarteko mutil gazteek indarkeria matxista feminismoaren asmaketa dala pentsatzen dabe. Gurean, pasadan urtean, 62 emakumek bizkartzaina eroan eben eta 4.800 gehiagok beste mota ezbardinetako babes poliziala jaso behar izan eben, indarkeria matxistaren biktimen desfilea. Inauteri hauetan Barakaldon lau gizon gaztek neskato bat erasotu eben etxerako bidean. Datu hauek, emakumeen gai soil hauek

«Ekinokzioaz»

2022-03-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko martxoa Euskal lexikoaren arabera, badirudi euskal urte zaharrak, urtaro bi bakarrik eukazala: uda eta negu. Baina Kristo aurreko 46ko kalendario Julianoak lau urtaro: solstizio bi, ekinokzio bi eta hamabi hilabetetan banatu ebanez urtea, euskaldunok, uda, hirukoiztu egin genduan: udabarri, uda eta udagoien edo udazken jarriaz eta hilabeteak geurera egokituz. Solstizioak, bagil eta abenduaren 21ean dira, eta ekinokzioak, marti eta iralaren 21ean ordu batzuk arean gora behera. Ekinokziotariko bat marti edo martxokoa da. Nondik datorren eta zer esan gura dauan ekinokzio berbeak? Ba, aiko. Ekinokzio, berba konposatua da eta latinetik hartu dogu. Latinean: aequus = bardin,

«Biolentzia linguistikoaz», Jose Inazio Basterretxea

2022-03-22
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2022ko martxoa Biolentzia linguistikoaz Berunezko diru-txanpon faltsua baino guzurrezkoagoa da euskera gatxa dalako epai hori, Laudioko Udalaren kontra magistratu batek plazaratu, eta otsailean jakitera emon izan dana. Edozeinen esku itxi dau epaileak lehertu ahal izatea administrazio publikoagaz inork daukan lan-hitzarmenaren izpiritua, eta berebat birrindu ahal izatea funtzionario publikoaren lanari dagokion zereginetako bat, zeina dan edozein herritarregaz —baita euskaldunagaz be— hartuemon ahalik eta zuzenena ahalbidetzearen betekizuna. Epaia entzunda, burura etorri jat pasadizo bat, oso zaharra ez dana: Kataluniako supermerkatu batean bezero bat oldartu jakon behin kutxako langileari katalanaren erabilera zala-eta, esanez produktu baten etiketa katalan hutsean

«Zur eta lur geratu gara», Jon Kresporen senideak

2022-03-07
IritziaJon Kresporen senide eta lagunakBINKE / 2022ko martxoa Zur eta lur geratu gara TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Kresporen senide eta lagunak Eraman egin dute. Zergatik? Jon gurekin zegoen, egunerokoa familiarekin eta lagunekin partekatzen zuen, egunero lan egiten zuen gure Udalak gizarteratzera bideratutako lanpostu batean, horretarako ezarritako baldintza guztiak errespetatuz. Normaltasuna nagusitzen ari zen, eta agerian uzten zuen gutxi falta zela atzean uzteko iragan gogorra gugandik urrun eta salbuespenezko bizi-baldintzetan. Baina progresio hori, bide hori, urrutitik moztu da. Jon Kreporen euskal presoaren senide eta lagunak gara. Bere garaian 25 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, eta dagoeneko 20 urte eman ditu estatuko hainbat

«Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua», Ane Legarreta

2022-03-07
IritziaAne Legarreta MendezBINKE / 2022ko martxoa Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua Eta lan egitea, dudarik gabe. Martxoaren 8a gure egutegietan egun adierazgarria da ESAS sarearentzat eta ez bakarrik egun hau ospatu eta gure eskubideak aldarrikatzera kaleetara aterako garelako. Urte bete igaro da proiektua ezagutzera eman genuenetik, Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak aurrera darrai eta eskuartean ditugu jarduera anitz. Getxoko Muxikebarri aretoan MMusika Zikloa. Martxoaren 5ean eskaini genuen gure lehenengo kontzertua hainbat euskal emakume konpositoreren obrak estreinatuz: Zuriñe F. Gerenabarrena, Eva Ugalde, Inge Conde, Uxue Rincón. Hurrengo kontzertuak apirilak 9 eta maiatzak 15 izango dira. Apirilean Ahaire Eho zeharkako txirula emakumezko

«Nire familiak egunero bizi du gerra», Andrii Kovalchuk

2022-03-06
IritziaAndrii KovalchukBINKE / 2022ko martxoa Nire familiak egunero bizi du gerraren izugarrikeria Galdakaotik idazten dut, nire etxeak ematen didan segurtasunetik eta nire herrialdean, Ukrainan, gertatzen ari den egoerak eragiten didan tentsio eta urduritasunetik; bertan, nire familiak eta lagunek egunero bizi dute gerraren izugarrikeria. Errusiako presidenteak norbere buruei «errepublika popularrak» izendatutako Donetsk eta Luhansk aitortu zituela iragarri ondoren, lehen ezinezkoa zirudiena gauzatzen hasi zen: otsailaren 24ko gauean gerra piztu zen Europako kontinentean. Eta une horretan amesgaizto bat hasi zen, amaierarik ez duela dirudiena. Inbasioa hasi zen fronteetako bat —iparraldekoa— nire familia bizi den herrixkatik kilometro gutxira dago: Pataliivka. Lehen orduak, zalantzaz

«Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

2022-02-22
IritziaKepa Urrutikoetxea ArrietaBINKE / 2022ko otsaila Agur eta ohore, Iñaki Adiskide Pilota Elkarteko kide garrantzitsu bezain historikoa izan da urte luzez Iñaki Ibargarai galdakoztarra, domekan bertan zendu zena. Bere omenez berba hauek idatzi gura izan ditu Binkeren bidez Kepa Urrutikoetxea lagunak. Gugan bego, Iñaki. Hil adi, alaba aite» dio A. Oihenarten errefrauetako batek: Hil zaitez eta alabatuko zaituzte. Eta halan izan da, eta ez. Ikusi zaitut omenaldi batzuetan, baina ez merezitako guztietan. Lerro hauek adibideko. Gerizpe luzea utzi duzu herriko pilotan eta kulturan. Zenbat lan, zenbat ordu eman dituzun, eta gehienetan isilpean, agertu barik: hau egin beharko litzateke, honela egin,
1 8 9 10 11 12 30