BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Herritarren iritziak
Hasiera›Herritarren iritziak›«Galdakaoko ondarea ez dago gure esku», Aitor Montes
Iritzia

«Galdakaoko ondarea ez dago gure esku», Aitor Montes

Galdakao
2022-06-20
484
0

Aitor Montes Lasarte
BINKE / 2022ko ekaina

Gandasegi doktorearen etxea eraitsi dute Galdakaon, Zabalea auzoan. Etxe bat, nire aitaren etxea izan zitekeena. Edo zure amarena. Zoritxarrez, etxe hau galdakoztar guztion ondarea ere bazen nolabait, edo izan behar zuen, hain zen zaharra eta ederra. Aldamenetik pasatzen ginenean ikusten genuen, udaletxetik gora igotako aldapak eragindako estutasunen eztigarri, bihotzaren altxagarri. Izan behar zuen, baina ez da gehiago izango. Galdakoztarron etxe horrek ez du zutik iraungo, bota dute eta. Ez dugu berriro ikusiko.

Etxebizitzak eraikiko dira orain hutsik eta goibel dagoen orube horretan, enpresa eraikitzaileek mozkinak irabaz ditzaten. Izan ere diruak uretan ere egin dezake bidea eta, bistan denez, diruak agintzen du gure herrian, ez galdakoztarrek. Galdakao ez dirudi herriarena denik, kapitalarena baizik. Laster ikusiko ditugu garabiak lanean, eta aldapa gogorragoa egingo zaigu. Bihotz hila lehen bizigarria zena.

Herriarena izan zitekeen orube hori: umeentzat jolas parke bat, txakurrentzat txiza egiteko tokia, edo ludoteka bat. Agian adinekoentzat topaleku bat, edo gazteentzat babesleku. Hainbat gauza izan zitekeen, baina ez da izango. Enpresariena izango da. Apoak irentsi eta segi aurrera.

Aurrera, zenbat aldiz entzun dugu hori kalean, ikastolan, lantokian. Gure herriaren geroa bait ginen, gure esku zegoen.  Ez omen dugu asmatu; berdin da zeinek agindu, urliak edo sendiak, gurean dirua da nagusi. Gure herria bera ere, Galdakao bera ez dago gure esku, atera kontuak. Ezin herriak nahi duena egin, ezin herriari eman herriari dagokiona. Galdakao enpresarien asmo gaiztoen menpe dago, eta etxeak eraikitzeko apeta ematen bazaie, eurek esan eta udalak halaxe egin beharko. Ez dago besterik.

Zer pentsatua ematen du honek guztiak. Ez bagara gauza gure herriaren ondarea babesteko, ur txikitan nabigatu alegia, nekez ibiliko gara ur handitan. Zer Euskal Herri eraikitzeko gaitasuna daukagu, auzoa txikitzen digutenean isiltzen bagara.

Gogoeta ilunak, baina ez gogoeta hutsak. Ikasi baitugu ez daukagula ahotsik, Galdakao ez dela gurea. Alferrik dela parte hartzea, hitz egitea, kexatzea, hori guztia berdin zaiela. Etorriko dira gero laguntza eske, lau urterik behin, betiko moduan. Inoiz ez bezala, orduan isilik geratuko gara batzuk, berdin baitzaigu zeinek agindu. Azken batean langileak baino ez gara, herri xehea. Herri xehea gu eta azal lodikoak Gandasegi doktorearen etxea xehatu duten nagusiak. Hurrengoan nire aitarenean ez, baina ni etxean geratuko naiz.

Inurrien gibela afaltzeko.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Paola de la Cruz: «Nire bizitzako kirola ...

Hurrengo albistea

Kaiola, ohiko jaialdietatik urrun

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Herritarren iritziak

    «Sormenaren loraldia», Oihane Apellaniz

    2020-04-23
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Ikasi», Julen Gabiria

    2020-06-19
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Argazkiak», Ainhoa Soto

    2017-03-17
    Binke
  • Gure berbaz

    «Harjoa»

    2020-06-19
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Plus & Plus», Jose Inazio Basterretxea

    2021-10-24
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Euskara kalean», Rosa Mari Angulo

    2016-06-17
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu