Herritarren iritziak 

«Bizimodu osasuntsua», Paule Goioaga

2021-07-01
IritziaPaule Goioaga LoresBINKE / 2021eko ekaina Bizimodu osasuntsua Bizimodu osasuntsua izatea denok helburutzat hartzen dugun zerbait da. Baina zergatik ez dugu denok bizimodu osasuntsua jarraitzen? Uste duguna baino zailagoa al da? Lehenik eta behin, «bizimodu osasuntsua» hitza entzutean, burura datorkigun lehenengo kontzeptua janari osasuntsua da, hala nola, frutak eta barazkiak. Baina egia esan, bizimodu osasuntsua jarraitzeak ez du osasuntsu jatea bakarrik adierazten. Hau da, ariketa fisikoa egiteak zure bizimoduan eragin asko izan dezake, horregatik, oso garrantzitsua da astean gutxienez hiru egunez praktikatzea. Bestalde, horrela pentsatu ez arren, osasun mentala osasun fisikoa bezain garrantzitsua da. Beraz, fisikoki sasoian egon arren, psikologikoki

«Gazte esplotatuon erronkak kapitalismoan», Janire Bravo

2021-06-23
IritziaJanire Bravo RodríguezBINKE / 2021eko ekaina Gazte esplotatuon erronkak kapitalismoan Gazteok benetan ezagutzen al ditugu gure lan eskubideak? Egungo legediaren arabera, aparteko orduak egitea borondatezkoa da eta hauek konpentsatzea nahitaezkoa; gutxienez, hamabi ordu egon behar dira lanegun bat amaitu eta hurrengoaren hasieraren artean; eta langileek euren lan orduetatik kanpo «deskonexio digitalerako» eskubidea izango dute. Hauek, langileok ditugun eskubideen adibide batzuk besterik ez dira. Betetzen ez badira, guztiz ohikoa dena, hauek defendatzeko aukera osoa daukagu errepresaliarik jaso gabe. Asko dira esplotazioaren adierazpenak gure egunerokoan, krisi kapitalistaren ondorioz areagotu egin direnak, baina gazteok lan merkatuan jasaten dugun esplotazioa agerikoa da eta biziki

«Euskara eta estatuak», Aitzol Altuna

2021-06-17
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko ekaina Euskara eta estatuak Euskaldunok, gure burua herri txiki bat bezala ikusten dugu beti. Baina, euskaldunok, gure Estatua sortu genuen Erromatar Inperioa V. mendean jaustean, eta 1.000 urtez, amaigabeko borroka batean, mantendu. Baskonia deitu zen, gero, IX. mendeaz geroztik, Nafarroa izango dena. Estatu hori, inperialistek, hainbat zatitan puskatu zuten, eta Estatu ezberdinetan gelditu ginen euskaldunak bananduta, gaur arte.  Bi hizkuntza dauden lekuan, beti, konkista, jazarpena eta inposizioa daukagu, ez baitago berez bi hizkuntza dauzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara. Hizkuntzak ez dira berez desagertzen, inperialistek desagerrarazten dituzte. Gure hizkuntza, espainol eta frantsesen Estatuaren

«Ura, gure altxorrik ederrena», Estibaliz Apellaniz

2021-06-17
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko ekaina Ura, gure altxorrik ederrena Gure Lurra, espaziotik ikusita, «planeta urdina» dela diogu, azaleraren %70 baino gehiago urez estalita daukalako. Hala ere, Lurreko itsasoak ez dira oso sakonak eta, horregatik, ura uste baino ondasun urriagoa da. Denok dakigu ura oinarri-oinarrizko gaia dugula aurrera egiteko, mundu berriak arakatzeko, garapena lortzeko eta bizirauteko. Urik gabe ezin izango ginateke bizi, urak lantzen baitu herriaren izakera; baina, arazoa da, egunetik egunera ur edangarri gutxiago daukagula eskura. Badirudi, ur zikinetako irabazietan murgilduta bizi garela, horrek ondorio galgarririk ekarriko ez duelakoan; baina urak, egiak bezala, beti bideginen jarraitu behar du: «mila

«San Pedroak»

2021-06-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko ekaina Bagil edo ekainaren 29an, San Pedroak dira hainbat herritan, baina pandemia dala-eta, ezin izango doguz ospatu beti lez. Ordez, Pedro izenaren eboluzioa azaltzera noatzue. Aiko, jatorriz, grekoz, «petra eta petros», harria / harkaitza da. Latinizatuz, «Petrus», daukagu, San Pedro apostoluak hartuko eban izena. Petrus-etik Pedro, izen maskulinoa daukagu gazteleraz, baina femeninorako, Petra, mantendu da. Pedro-ra itzuliz, eta eboluzio fonetiko batzuk bitarteko, aikor, Pero, gazteleraz, eta Peru, euskeraz. Behin Pero-raz gero, / R-L / alternantziaz, Pelo, ahoskatu da. Pelo-ren hipokoristikoa, Pello. Jakina, /LL/-ren ahoskerak, euskeran be,«yeismoa» sortu dau gazteen artean. Idatzi, hiru eratara idatzi da:

«Ez dakigu», Ane González

2021-06-08
IritziaAne González CastilloBINKE / 2021eko ekaina Ez dakigu Enbor bereko ezpalak dirudite, gazteon bizitzaren agintea hartzeko asmoz, etengabeko oihartzuna sortzen duten helduek —edo ez hain helduek—. Zer ikasi nahi dudan, non egingo dudan lan, ea non ikusten dudan neure burua 10 urte barru… Asmo onean beti; baina, betiko sorgin-gurpil bera. Gure bizitzak igarotzen duen unearen jakitun bagara ere, kostata ikasi dugu ikasketek dakarten auto-presio eta lanaz gain, ingurukoek —nahi edo nahi ez— inposatutako hausnarketek ia eragozpen gehiago dakartela. Ikasleok galtza bete lan daukagula ukaezina da, batxilergoko bigarren mailan behintzat —nire kasuan bederen—. Dena dela, bakoitzak bere astoari egiten dio arre,

Tabernak itxi osteko zaborra

2021-05-20
IritziakBerdez Bizi ekologista taldea eta Galdakaoko Udalaren garbiketa arloaBINKE / 2021eko maiatza Tabernak itxi osteko zaborra Jendartean zabalduta dagoen kexa da: azken aldian, bereziki asteburu gauetan, gure herrietako kaleak zikinkeriz betetzen ditugu —tabernak itxi osteko parrandetan—. Hausnarketa egitera gonbidatu ditugu Berdez Bizi talde ekologista eta Galdakaoko Udala.  Berdez Bizi ekologista taldea: Garagardo botila bat, patata pakete bat, freskagarri lata bat… Gero eta errazagoa da era horretako zaborra gure herriko bazterretan pilatuta aurkitzea eta herritar batzuk arduratzen eta nazkatzen hasiak dira. Normala.Baina, nola heldu gara ba egoera honetara? Gure ustetan, kaleak eta parkeak zikintzeko ohitura hau, gaur egun nagusi diren balore

«Eskerrak bideari», Julen Gabiria

2021-05-20
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2021eko maiatza Eskerrak bideari Aurten ikusi dudan kontzerturik onena Ibil Bedi talde nafarrak eman zuen apirilaren 18an, Larrabetzun. Talentu izugarriko gazteak dira: duela bi urte aho zabalik utzi bagintuzten estreinako diskoarekin, oraintsu atera duten bigarrenak are ageriago utzi du zelako maila musikala eta sentsibilitate fina duten. Baina, zuzeneko hartan, beste dohain bat ere azaleratu zuten: egundoko esker ona gertatzen ari zaien guztiarekiko. Kontzertuaren une batean, adibidez, eskatu zuten eskua altxatzeko egun hura baino lehen taldea ezagutzen ez zutenek. Ba ez zuen inork altxatu, eta musikariak elkarri begira geratu ziren, orduan konturatu balira bezala bi urteko

«Maiatz lorea»

2021-05-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko maiatza Gorbeialdeko esaera batek hauxe dinosku: «Txarriaren urdaiak, maiatz luzeak eroan». Gure baserrietan, urterako txarria hilteko usadioa egoan eta gaur egun be badago han, hor, hemen. Txarrikia dana aprobetxatzen zan, odoloste, barruzki, gihar eta urdai gatzaturaino. Kakotik eskegita egoten zan urdaia zan azkenengo jaten zana eta zemendi inguruan hildako txarriaren urdaia apurka-apurka, maiatzeraino luzatzen zan. Hortixik dator aurreko esaera, urdaia be maiatzeraz gero jan-akabatu. Txarria eta bere urdaia aipatu doguz baina berba biok ez datoz jatorri berberetik. Gazteleraz, «cerda», abere batzuen ule gogorra da eta euskeraz «zerri» ule gogordun animalia horri jarri deutsagu. Zerri, berbaren

«Beydik badaki», Unai Atutxa

2021-04-16
IritziaUnai Atutxa BarrenetxeaBINKE / 2021eko apirila Beydik badaki Urteak dira Amamak goiko pisua alokairuan duela; nik lau bat urte izango nituen lehenengoz alokatu zuenean. Pertsona eta familia ugari bizi izan da urte luze hauetan pisu horretan, maletak istorio eta kulturaz gainezka dakartzaten pertsonak, eta Amamak denekin izan du harreman oso estua. Baina denen artean, bada berezia den norbait: Beydi. Familia Senegalen utzi eta lan bila etorri zen Euskal Herrira, bildutako diru apurra familiari bidaltzeko asmoz. Kasualitatez eta kausalitatez, Amamaren goiko pisura iritsi zen; gure bihotzetan betiko geratzeko. Kartetatik bueltan, Amamak ezusteko handia hartu zuen etxera iritsitakoan. Besaulki batean Birramama zena

«Korrikarik ez, baina ibilbidea bai», Irati Bediaga

2021-04-16
NeuretikIrati Bediaga Rementeria BINKE / 2021eko apirila Korrikarik ez, baina ibilbidea bai Aurten ez dugu hasiera batean martxorako iragarrita zegoen Korrikarik ospatu. Egia da euskarak kaleak, bizitza eta mugimendua behar dituela gizarte diglosiko honi buelta emateko. Baina aurten ere Covid-aren ondoriozko debekuetatik harago, badaukagu egin beharreko ibilbidea: inkontzientziatik kontzientziara, hortik ekintzetara eta helmuga: erabilera ohitura bihurtzea.  Beldurtuta dagoen euskaldun berri hori animatuko nuke lotsak alde batera uztera, erortzera eta zutuntzen ikastera. Euskara ez da kristalezko diamante delikatua, egunerokotasunean bidean lupetzarekin zikintzea zilegi den makulua baizik. Euskaltegira lanean eskatzen dioten EGA titulua ateratzera soilik doan horri esango nioke gure hizkuntza ez

«Ramon Kuku», Jose Inazio Basterretxea

2021-04-16
Erretratuak Jose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2021eko apirila Ramon Kuku Kukua barrundatu dot mizpira gainean. Udabarriagaz batera azaltzen da adaburuan, eta udagaz batera desagertzen. Behin etorrita, bere bideari ekiten deutso harek. Eta itxura batean, iazko marka hobetzeko bidean dabil aurton; martingala ederrak ekarri ditu-eta txertoaren kontura. Agintariak eta herritarrak zein bere zorriari begira, gehienak burua galduta. Matrakalaria da kukua; eta itzela, bazterrak nahasten. Erramuetan kuku, Sanpedroetan mutu… baina, iazko kukuaren eskutik etorri zana ez da joango aurtengo Sanpedrotan. Egoera eskasotan, Ramon Kuku, txapeldun: atzo, lagunen arteko hartuemonak eteteko baino ez dauela balio musukoak; harainegun, bera adinez nagusia dala eta berari
1 12 13 14 15 16 30

situs togel

situs toto