Lehoinabarra
Aitzol Altuna Enzunza
BINKE / 2021eko ekaina

Euskara eta estatuak

Euskaldunok, gure burua herri txiki bat bezala ikusten dugu beti. Baina, euskaldunok, gure Estatua sortu genuen Erromatar Inperioa V. mendean jaustean, eta 1.000 urtez, amaigabeko borroka batean, mantendu. Baskonia deitu zen, gero, IX. mendeaz geroztik, Nafarroa izango dena. Estatu hori, inperialistek, hainbat zatitan puskatu zuten, eta Estatu ezberdinetan gelditu ginen euskaldunak bananduta, gaur arte. 

Bi hizkuntza dauden lekuan, beti, konkista, jazarpena eta inposizioa daukagu, ez baitago berez bi hizkuntza dauzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara. Hizkuntzak ez dira berez desagertzen, inperialistek desagerrarazten dituzte. Gure hizkuntza, espainol eta frantsesen Estatuaren oinarriak astintzen dutela ikusteak, euren Estatua gure lurrean eraikitzen ari direla esan nahi du horrek.

Gure Estatua konkistatu ziguten eta bahitua jarraitzen du, baita gure hizkuntza ere. Joxe Azurmendik esan zuen: «Nafarroak orduantxe galdu du bere independentzia eta beraz (…), euskara gelditu da modernitatearen hasieran bere alboko hizkuntzek dauzkaten laguntzak gabe».

Nire azken liburuan, «El euskera en los Estados en los que ese ha hablado», honetaz aritzen naiz. Estatu bat zer den eta noiz sortu ziren Estatu modernoak deitzen direnak.

Zein Estatuetan hitz egin zen edo egiten den euskara, eta zeintzuk izan diren Estatu hauen politikak euskararekiko: gaurko Frantzia eta Espainia Estatuetan, baina baita, Baskonia-Nafarroan, Aragoin, Biarno-Aquitanian eta Andorran. Doan irakurri edo jaitsi daiteke PDF formatuan Lehoinabarra blogean.