Herritarren iritziak 

«Jorraileko lorea, urrea»

2021-04-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko apirila Herri-esaerak hauxe dinosku: «Jorraileko edo apirileko lorea, urrea baino hobea». Udabarriak loraldi barria dakar eta lurra be epelduten doanez, ulelandu eta jorratzen hasteko garaia da. Jorrail izena be hortixik jatorko, aldi baten, jorrai edo atxurra erabiltzen zalako lurra lantzeko. Jorraila, loraldi garaia be bada, eta apurka-apurka, orriz eta lorez janzten dira gure arbola eta landareak. Lorara datorren lehenengoa, otea da, bere lore beilegiagaz eta gero gainetiko guztiak. Lore, berbea, latineko «florem»-etik dator. Euskeraz, «muta cum liquida» kontsonante multzoa gertatzen danean, «muta» galtzen da, eta hortik ba: florem > lore —plumam > luma; gloriam >

«Arte ahaztua», Ane Solis

2021-03-22
IritziaAne Solis EnzunzaBINKE / 2021eko martxoa Arte ahaztua Batzuetan galdetzen diot neure buruari zer espero dudan historiatik, hainbeste mendeko zapalkuntzaren ondoren. Argi dut historiaren errelato handi bat gizonek idatzi dutela, baina honek ez du esan nahi haiena denik. Emakumea artearen objektu gisa ulertu da beti, baina, noiztik izan gara subjektu? Debekuak tarteko, emakumea beti aritu da sorkuntzaren bueltan. Are gehiago, gizonen sorkuntza handi gehienen atzetik beti aurki daiteke emakume bat ondoan, edo emakume batek arinago sortutako lan baten kopia huts bat baino ez da hau. Esaterako, Kandinsky abstrakzioaren aita bezala ezagutzen den arren, sortzailea Hilma af Klint da. Zer dela

«Zergatik egiten dute oilarrek kukurruku?», Antton Irusta

2021-03-18
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2021eko martxoa Zergatik egiten dute oilarrek kukurruku? Konturatu zarete oilarrak eguzkia irtetean esnatzen direla eta ilargiak sudurra ateratzen duenean lokartzen direla? Jakin nahi duzue zergatik gertatzen den hori? Duela urte asko zeruan hiru anaia bizi ziren: eguzkia, ilargia eta Kukurruku oilarra. Egun batean eguzkia lanera joan zen eta ilargia eta Kukurruku bakarrik gelditu ziren. Gaua etortzean ilargiak agindu zion Kukurrukuri abereak ekar zitzala ukuilura, baina Kukurrukuk egun osoan lanean jardun zuenez, ezetz esan zion. Ilargia erabat suminduta, bere neba gandorretik heldu eta lurrera jaurti eta zeruko erresumatik kanporatu zuen. Eguzkiak, lanetik heldutakoan, ez zuen Kukurruku anaia

«Euskararen langile autonomoen alde», Gotzon Barandiaran

2021-03-18
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2021eko martxoa Euskararen langile autonomoen alde Euskal Herrian euskaraz argitaratzen duen idazle batek 24.000 liburu saldu beharko lituzke urtero soldata duin bat jasotzeko. Zenbatekoa da zuentzat soldata duina? Atera kontuak. Zenbat liburu saltzen ote ditu gurean gehien saltzen duenak? Zantzoa utziko dizuet: 1.000 ale saltzea emaitza itzela da. Hiru milioi inguruko gure herrian 1.100.000 ei gara kultur edukiak euskaraz jasotzeko gai. Zergatik ote da orduan ameskeria 24.000 liburu saltzea? Argitaletxeetatik jasotzen ditugun egile eskubideen bataz bestekoa aintzat hartuta, idazleok saltzen den liburu bakoitzeko 2€ jasotzen ditugu. Euskal Herrian euskaraz argitaratzen dugun idazleotatik sano gutxi dira literatura

«Martiko txori habiak»

2021-03-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko martxoa Urteen joan-etorrian, gure herriak uritartu egin dira eta gure ohiturak be aldatuz doaz. Lehenago, gure lur barruko herrietan, baserriak ziran nagusi eta beste era batera bizi ziran hiru belaunaldiak. Lehengo umeak eta gaurkoak ez deuskue bardin olgetan leku-denborak aldatu diralako. Lehengo umeek ez eukien gaurkoek beste jostailu eta urtaro bakoitzean asmatu egin behar izaten ebezan era bateko edo besteko jolas edo olgetak. Udabarria heltzen zanean, ume eta gaztetxuak «txori topetan» ibilten ziran jolas moduan. Ez zan jolasa bakarrik. Baten batek txori habia bat aurkitzen ebanean, ia-ia bere jabea zan eta errespetatu egiten zan, erlauma

«Hizkuntza-asiloa», Ainara Artetxe

2021-02-22
IritziaAinara Artetxe AzkuetaBINKE / 2021eko otsaila Hizkuntza-asiloa Kontatuko baneuntsuen, familia bat ezagutzen dodala, euren seme-alabek euskeraz berba egiteagatik stress linguistikoa egunero pairatzen dabela eta ezinegon horregaitik beste herri batera bizitzera joatea baloratu dabela. Asilo linguistikoa eskatzekotan dagoazala. Zer jatortsue gogora? Zein garaitan kokatuko zenduen egoera hori? Niri anakronismo bat iruditzen jat. Gogora ekartzen deustaz, Euskal Herrian bizitako garai ilun frankistak eta ondorengo gertakari grisek. Euskeraz berba egitea galazota egon ziran garaiek. Herbestera ihes egin behar izan zaurien askoren memoria. Amak eskolan euskeraz berba egiteagatik maestrak, jo egiten zauela kontatzen zauen garaiek.  Abadeak edo botanikoak izan barik, «háblame en cristiano»  esaten

«Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak», Nerea Urgoiti

2021-02-17
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2021eko otsaila Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak Badator laster martxoa berriro. Urtebete dagoeneko, urtebete pandemia batek gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Hankaz gora edo buruz behera, ez dakit. Azken egunotan entzuna dugu, etengabe, urtebete pasa ondoren berdin gaudela, ez atzera ez aurrera. Eta kokoteraino gaude, kokoteraino. Asko, Aitziber Garmendia bezala, «kalerako modukoak» gara, etxe zuloan ito egiten garen horietakoak, ito. Faltan botatzen ditugu besarkadak, musukorik gabeko irribarreak eta mugarik gabeko irekialdi perimetralak. Faltan poteoak, herri bazkariak, kontzertuak, jai herrikoiak, bidaiak, asteburu pasak zein kuadrila afariak. Faltan talde kirolak, taldea mugarik gabeko unitate bezala ulertzen

«Eta guretzat, zer?», Joanes Urkixo

2021-02-17
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2021eko otsaila Eta guretzat, zer? Pasa den mendeko 60ko hamarkadaren amaieran, Euskal Herrian kulturaren pizkunde handia bizi izan genuen. Artean, Francoren erregimena bere gorenean zegoen eta Euskal Herritik sor litekeen edozein adierazpen zigortua zuen, bereziki euskal kulturari eta hizkuntzari lotuta zeudenak. Giro hartan, 1969 urteko Galdakaoko jaietan bi gauza adierazgarri jazo ziren: lehena, Regio zinema aretoa jendez gainezka eta kantari haiek guztiak, Estitxu eta Ez Dok Amairuko kideak —Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo…— entzutearen lilura. Bigarrena, jendetza baten aurrean egindako karrozen desfilea non, euskal gai ezberdinen artean, batek Galdakaoko ikastola irudikatzen baitzuen, etxetxo

«Ausardia kulturarentzat», Dani Lara

2021-02-17
IritziaDani Lara FernándezBINKE / 2021eko otsaila Ausardia kulturarentzat Hemen nire kontuei bueltaka… Bokazioa txarto aukeratu izana da, agian, nire arazoa? Agian ez nuen nahikorik pentsatu mundu honetan «sartu» aurretik? Erantzunak ez dirudi erraza. Kultura bera, eta honen bideragarritasuna, une horretan agintean dauden politikariek kultura bera ulertzen dutenaren araberakoa denean, sektore honetan lan egiten dugunok babesgabe gaude. Nahiz eta askotan ekonomikoki errentagarria ez izan edo barne-produktu gordinaren gorakada handirik ez ekarri, politikariak ez badu ulertzen kulturak gizarteari aberastasuna ekartzen dionik, jai daukagu. Aurretik datorkigun hondamendia ez da oraindik kalkulagarria. Kultura kontsumitzen genuenok etxean geratu gara. Eta etxean geratu gara, kultur gabezia

«Santageda makilak»

2021-02-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko otsaila Santa Ageda, zezeilaren 5ean ospatzen da baina bezperan santeari dagokion kopla-kantu-hotsa dogu gure ohituretako bat. Kantu-hotsari laguntzeko, abeslari bakoitzak bere makila eroaten dau kantua eta erritmoa bateratzeko. Kopla zein bertsoetan, hasteko, agurra, eta gero Agate Deuna martiriaren bizitza kantatzen da. Azkenean beste agur bat agilandoa lortzeko, tokian tokiko pertsona estimatuena goraipatuz. Abeslariak, lehenago, kintoak baziran be, gerora beste talde askotara zabaldu da, hobaria norberarentzat edo behartsuentzat izanik. Makila dala-eta, zer esan? Ba, aitu, latineko «baculum» berbatik, «baculo» daukagu gazteleraz eta «makulu» euskeraz. Latineko «bacillum» diminutibotik dator euskerazko «makil(l)a». Santageda-makila-kolpeak, lurra negutik iratzartzeko diran? Nok

«Hemen torturatu da», Ander Aperribai

2021-02-13
IritziaAnder Aperribai BarrenetxeaBINKE / 2021eko otsaila Hemen torturatu da ETA erakundeak 2011ko urriaren 20an iragarri zuen behin betiko su etena, Aieteko Konferentzia eta hiru egunetara, alegia. Estatuek garaile eta garaituen paradigman jarraitzeko apustua egin zuten, horrelako gatazka bati irtenbidea emateko behar zen bake prozesu bati ateak itxiz. Honek, ziklo politiko berri bat ireki zuen Euskal Herrian, nahiz eta argi ikusi zen, estatuen aldetik, haien nahia gatazka politiko eta militarraren parametroetan jarraitzea zela. Gauzak horrela, aldebakartasunez, ETA erakundeak, gizarte zibilaren laguntzaz 2017ko apirilaren 8an behin betiko armagabetzea gauzatu zuen. Milaka pertsona, Baionan elkartu ziren armagabetzea babesteko eta bake prozesu bati bultzada

«Estatu propio barik 400 urte», Aitzol Altuna

2021-01-21
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko urtarrila Estatu propio barik 400 urte Enrike III «Biarnotarra» izan zen lehen errege Bourboia. Nafarroako erregea izan zen lehenik 1572. urtean, bere amaren oinordeko bezala, Juana III, emakume errenazentista, erlijio askatasuna aldarrikatu eta Testamentua euskaratzea agindu zuenak. Baina, bere aitaren partez, Frantziako errege bihurtu zen 1589an, han, Enrike IV «Nafarra» bezala ezaguna da. Enrikeren semeak, Louis XIII, Ediktu baten bidez, 1620ko urriaren 15ean Frantzia eta Nafarroaren betirako lotura aldarrikatu zuen. Erresuma hau, «France et Navarre» deituko da geroztik. Ediktuan, Frantzia gelditzen zen subirano, Nafarroa eta Biarnoren menpeko Estatuak bihurtuz. Biarno, Nafarroako koroako beste Estatu subirano
1 13 14 15 16 17 30

situs togel

situs toto