Herritarren iritziak 

«Online harremanak», Aniceto Ajuriagogeaskoa

2020-04-23
Aniceto Ajuriagogeaskoa AurreBINKE / 2020ko apirila Online harremanak Koronabirus peste honek etxean egotera behartu gaitu, baina horrek online komunikatzeko bide berriak erabiltzera eraman nau; hori bai, neure beharrizanen eta interesen arabera. Hasiera baten, sakelakoaren bidezko telefono deiak eta e-mail bidezko mezuak izan ziren. Geroago WhatsApp izan zen, eta gaur egun gehien erabiltzen dudan bitartekoa da hau, mezuak, argazkiak eta hortik zehar dabiltzan bideoak konpartitzeko gehienbat. Halako baten Skype erabiltzen hasi nintzen, Mintzanet egitasmoaren bidez euskara ikasten dabiltzanei praktikatzen laguntzeko asmoz, eta hau ere nahikotxotan darabilt. Orain, konfinamendua dela eta, jendearekin komunikatzeko beste bide batzuk ere ireki zaizkit: WhatsApp bidezko

«Ekinean bat egin», Idoia Alvarez

2020-04-23
Idoia Alvarez AjuriaBINKE / 2020ko apirila Ekinean bat egin Sekula ez da hain gogobetegarria izan zarama jaistea. Inoiz ez dugu hainbeste somatu errutinaren falta. Monotonia, lagunen hutsunea eta ziurgabetasuna protagonistak diren egunotan, ezinbestekoa da alde positiboei erreparatzea. Momentu latz honi aurre egiteko gure herrian sortu den Binke Artistikoa egitasmoa guztiz txalogarria iruditzen zait. Kontzertuak, kirol eta dantza jarduerak, sukaldaritza saioak… Programa anitza eta kreatiboa, dudarik gabe. Oso polita eta eskertzekoa da zer eskaini daukaten galdakoztarrek beren harri koskorra ekarri eta herriarekin partekatzea. Bestalde, nabaria da ere umoreak hartu duen lekua. Errealitate gordina ahaztu eta momentu barregarriak eman dizkigute hainbat kuadrilak,

«Emozioen kudeaketa», Ane Aguirre

2020-04-23
Ane Aguirre CrespoBINKE / 2020ko apirila Emozioen kudeaketa Bakoitzaren sentimenduek norberaren hizkuntza hitz egiten dute eta, askotan, ezinezkoa da horrelako gaien inguruan orokortasun bat ezartzea. Hala ere, emozioak eta arrazoiketa dira gizakiak gizaki bihurtzen gaituzten ezaugarriak eta horiek ulertzera, edo behintzat ulertzen saiatzera animatzen zaituztet. Denboraldi honetan askok maitatuak galdu ditugu, eta galera horiek aurrera eramateko genituen baliabideak jada ez ditugu eskuragarri. Positibotasuna, autokontrola, indarra eta erresilientzia eskatzen dizkigute, baina inork ez digu irakasten gorputzeko bazter ilunetan ostenduta dauden gainontzeko emozioak laztantzen. Horiei esker, hain zuzen ere, mundua eta ingurukoak hobeto uler ditzakegu. Aste hauetan zehar txoko ilun horietako mina

«Itxialdian ikasitakoak», Vidal Salcedo

2020-04-23
Vidal Salcedo ArrutiBINKE / 2020ko apirila Itxialdian ikasitakoak Aste hauetan ikusitakoaren ostean: hainbat gizon-emakume, ehun urtera heltzen dira bizi kalitate onarekin. Osasunean zer ikusi handia dauka genetikak eta epigenetikak, hau da, bizitzen garen ingurune eta bizimoduak.  Inguru honetan ez gara gauden bakarrak: milioika mikrobio dira gure artean. Horietariko bat da gaur gure artean daukagun koronabirusa, benetan kaltegarria. Nahiz eta babesak —immunitatea— adi egon, makalenen bizitza arriskuan dago. Arrisku hori, orokorrean, nagusiek daukate. Gorputzaren beherakadarekin batera, babesen —immunitatearen— moteltasuna etortzen baita. Horrela, pertsona hauetan gaixotasuna azaltzean, gizartea izan behar da arduradun eta zaintzaile nagusi. Tartean… zer egin? Landu eta eraldatu gure

«Erlatibizatzen ikasi dugu», Gaizka Uriarte

2020-04-23
Gaizka Uriarte ZearraBINKE / 2020ko apirila Erlatibizatzen ikasi dugu Einsteinek erlatibitatearen teoria publikatu zuenean bazekien COVID-19ak arrazoi emango ziola.  Erlatibizatzen ikasi dugu San Ferminei konpetentzia egin dien entzierro honetan. 1979ko uztakoa izanik iaz hasi nuen kuarentenaren trauma, baina orain bizitzen gabiltzanarekin, txistea iruditzen zait adinaren krisi hura.  Dudan Mickey Mousen pixama erlatiboki ñoñoa bihurtu da orain, egunero zortziretan balkoitik ikusten dudanarekin glamurosoa sentitzen naiz gaur. Asteburu euritsu bat umeekin etxean zoramen erlatiboa izango da aurrerantzean, alarma egoerak irudimena Doraemonen patrika bezain aberatsa dela demostratu baitigu; bertatik eskulanak, errezetak, pazientzia… denetarik atera daiteke, tira, denetarik ez, hain preziatuak diren komuneko papera

«Murrizketen ordainsaria», Mikel Larunbe

2020-04-23
Mikel Larunbe Garcia del CastilloBINKE / 2020ko apirila Murrizketen ordainsaria Arratsaldeko 20:00 puntuan. Leihotik txalotzea ohitura bilakatu da. Tamalez, zenbait egunetan, txalo artean kandelak eta esku-argiak ikusi ditugu, COVID-19-ak jotako hainbat gaixo zaintzearren beren bizitza literalki eman duten mediku edota erizainen omenez. Heroiak. Egoera latza da, ez dago ukatzerik, eta osasungintzan munduko herrialde aurreratuenetako bat izango bagina ere, egoerak larria izaten jarraituko luke. Hala ere, zertxobait hobeto prestatuta egon gintezke. Gogora datorkit, 2013an Madrilen sortu eta estatuan zehar hedatu zen «marea txuria», osasungintzaren milaka langile kalera atera zirenekoa, orduko PP-ren gobernuak sektorean ezarritako pribatizazio eta murrizketak salatzera. 2008an espainiar estatua

«Erresilientzia», Aitziber Bilbao

2020-04-23
Aitziber Bilbao EtxebarriaBINKE / 2020ko apirila Erresilientzia Jaiotzetik bizitzak dakarren ikasgaietan gabiltza, erortze asko bizi behar izango ditugu izatearen zehar. Kasu honetan, Covida deritzon honek ikasgai ederra utzi digu. Zendu direnek, ezagutzen ez genuen erara agurtuz, galerak berak dakarren tristuratik gain arrasto handiagoa eraginez. Baina beste guztiok zer ikasgai barneratu dugu? Guztiok egoera ezin jasanetatik aurrera irtetzeko gai garela, erresilienteak garela, indartsuak. Bakoitzak lortu behar izango du familian eta komunitatean eutsiz. Azkenean giza sozialak gara, gure ingurukoen on izanak guztiontzako onura dakar, denen artean aurrera bota beharrean gaude, denen laguntza behar dugu besteei lagundu eta besteen laguntza jaso. Oraingo honetan

«Balkoiak eta leihoak», Karmele Arrieta

2020-04-23
Karmele Arrieta ZuazoBINKE / 2020ko apirila Balkoiak eta leihoak Aspaldian ez ditut etxeko kristalak garbitu. Urtean behin egiteko ohitura dut. Balkoiko lorak ere niri begiratzen egoten dira, noiz kasu egin. Baina hau ezustekoa! Negua joan da eta berrogeialdia heldu zaigu. Hasieran, zer da hau? Beldurra, ezinegona, haserrea. Leihoetatik balkoirako joan-etorriek xurgatu zidaten arnasa. Geroago, kobazulo bihurtu ditut balkoiak eta leihoak.Hasi naiz erreparatzen goizeko isiltasunean badaudela txoriak. Zuhaitzek osto berriak dituztela. Tximeletaren bat ere ikusi dut. Eta auzokideak ere baditudala! Lehen eskegita zituzten erroparen arabera sailkatzen nituen: kantzontzilo edo kulero bakarra, bakarrik biziko da; kirol kamisetaduna, kirolzalea; umeen erropak, umeak biziko

«Familia», Jon Falcón

2020-04-23
Jon Falcón DíezBINKE / 2020ko apirila Familia Familia pertsona multzo bat da; oro har, pertsona horiek ahaidetasun-harremana izaten dute euren artean, odolezkoa edo ezkontzaren ondoriozkoa, eta elkarrekin bizi dira etxebizitza berean», horrela definitzen du Eustatek familia hitza. Ohikotasunez erabiltzen dugun hitza da; baina weborriek, hiztegiek eta abarrekoek ematen duten adierek benetan islatzen dute hitz horren benetako hedapena? Berrogeialdi egoera honetan, familia hitza bi ikuspegi ezberdinetatik aztertzeko denbora izan dut. Lehenengoak etxekoak barnebiltzen ditu, dena den, azkenaldi honetan familia-denboraren aberastasuna bere era gozoenean dastatzeko aukera izan dut. Halaber, gurasoen harrotasun aurpegien edota anai-arreben konplizitate begiraden balio neurrezina bihotzean bertan sentitu dut.

«Jarduera fisikoa etxean», Eneko Sanchez

2020-04-23
Eneko Sanchez MenciaBINKE / 2020ko apirila Jarduera fisikoa etxean Bizitzen ari garen egoera hau, belaunaldi askorentzat behintzat, inoiz bizi izan ez dugun gauza bat da. Gure gizartea eta kultura ez dago prest hilabete luzez etxean egoteko, gu gehiago gara bizitza gure etxetik at egitekoak, poteoan joateaz, mendira joateaz…  Honek pertsona bakoitzaren gauzarik onenak eta txarrenak atera ditzake, baina badaude hainbat gauza positibo atera ditzakegunak konfinamendu egoera honetatik… hainbat eta hainbat daude sedentarismo hutsetik jarduera fisikoa egitera pasako direnak! Ez dut mundua deskubrituko esaten badut gure inguruan baditugula asko eta asko ez dutela inolako jarduera fisikorik egiten beraien egunerokotasunean, nahiz eta

«Gugan pentsatzeko unea», Nekane Rivas

2020-04-23
Nekane Rivas LópezBINKE / 2020ko apirila Gugan pentsatzeko unea Film batean gaudela dirudi. Egun batetik bestera, mundu osoaren bizitza eten, errutina azkarrak apurtu, presak gelditu eta etxean gelditzen gara. Trankil trankil. Korrika ibiltzen ikasi dugu, abiadura ikaragarrian mugitu eta aldatzen den ingurune batean. Egunean zehar bi ordu eskaz ditugu guretzako. Eta horiek, sare sozialetan edo telebista aurrean pasatzen ditugu. Ondorioz, inguruan entzun eta ikusten ditugun jarrerak imitatzen ditugu, geure izaera pertsonala ezagutu ordez. Ingurura begiratu eta, gehienok, bizitza berdina bizitzen gaudeladirudi. Baina, nola da hori posible gutako bakoitza hain bakarra eta miresgarria izanik? Ba, ez digutelako irakatsi gure burua ezagutzen.

«Desintoxikazioa», Bea de Francisco

2020-04-23
Bea de Francisco GonzalezBINKE / 2020ko apirila Desintoxikazioa Hasi baino lehen eskerrak eman gurako nizkieke honen bitartez Osasun Krisi honetako lehenengo ilaran zaudeten guztiei, eta animoak eman gure nagusiei. Ordea, niretzako itxialdi honek desintoxikatzeko balio izan dit. Zergatik? Ez dudalako ordutegirik, ez naiz erlojuaren menpe bizi, ez lanera joateko, ez gimnasiora joateko, ezta yoga egitera joateko ere ez. Eta horiek ere egiten jarraitzen ditut, baina nire ordutegian. Orain ez dago entzuten uzten ez didan zaratarik, ez dut apenas zapatarik erabiltzen eta nire oinek eskertu egiten dute, gehiago irakurtzen dut, hobeto egiten dut lo eta baita amets ere egin. Aspaldiko argazkiak
1 17 18 19 20 21 30

situs togel

situs toto