Jon Falcón Díez
BINKE / 2020ko apirila

Familia

Familia pertsona multzo bat da; oro har, pertsona horiek ahaidetasun-harremana izaten dute euren artean, odolezkoa edo ezkontzaren ondoriozkoa, eta elkarrekin bizi dira etxebizitza berean», horrela definitzen du Eustatek familia hitza.

Ohikotasunez erabiltzen dugun hitza da; baina weborriek, hiztegiek eta abarrekoek ematen duten adierek benetan islatzen dute hitz horren benetako hedapena?

Berrogeialdi egoera honetan, familia hitza bi ikuspegi ezberdinetatik aztertzeko denbora izan dut. Lehenengoak etxekoak barnebiltzen ditu, dena den, azkenaldi honetan familia-denboraren aberastasuna bere era gozoenean dastatzeko aukera izan dut. 

Halaber, gurasoen harrotasun aurpegien edota anai-arreben konplizitate begiraden balio neurrezina bihotzean bertan sentitu dut. Baita egun hauetan zuzenean ikusezinezko aiton-amonen irribarre zimurtuena ere.

Bestetik, egunerokotasuna istorio berriez eta barrez betetzen dutenak. Jai gauetan geldigaitzak direnak. Egoera txarretan bere aholkurik zintzoena eskaintzen dizkigutenak. Beti egon direnak, daudenak eta egongo direnak. Hainbat hiztegik eta entziklopediek ahazten dituztenak.

Gure bihotzaren iparra. Gure lagunak, gure familia.