
«Esperantzak gurekin darrai», Eider Murgia
Eider Murgia López de Letona
BINKE / 2020ko apirila
Esperantzak gurekin darrai
Egoera xelebre zein latz honen bigarren astea igarotzeke dago, eta denborak aurrera darrai, nabari motelago den arren.
Biztanleok barneratu egin dugu, eta ondo barneratu ere, metrokarratu urri batzuen giltzapean bizi beharko dugula epe luzetxo batez, eta noski, barrutiko arimek gero eta bortitzago mahaigaineratzen dute aske izateko premia bizia. Bada, orduak inoiz baino luzeagoak diren heinean, entzierroaren ondoriozko buruhausteak ez dira atzean geratzen bez.
Haatik, gure zaurgarritasunean ere,egoerak esperantzaz beteriko bizipenak oparitzen dizkigu, eta «itxaropena da galtzen dan azken gauza» esaldiak berebiziko indarra hartu du.
Horrela, gure gordelekua izango den mundu txiki honetan hainbat gauza egin ditzazkegu; aspaldi irakurtzeke ditugun liburuak irakurri, gure diska faboritoak behin eta berriz disfrutatu, oinak urratu arte dantzatu…
Aitzitik, etxekoen berotasunak kanpoko gaitzetik babestu egiten gaitu, eta berotasun honetan, seguru nago itxaropena tinko mantenduko dugula. Beraz, maitasun eta atxikimendu keinuak, hitzak, eta sentimenduak azaleratzeko garaia heldu da, indartsu mantendu eta albokoari estu laztanduz.
Azken finean, esperentza da galtzen den azken gauza.