«Isurketen murrizketa», Aitor Landa
Aitor Landa Guerra
BINKE / 2020ko apirila
Isurketen murrizketa
Egunotan milaka besarkada, musu eta irribarre galdu ditugu, baina amaigabea dirudien konfinamendu honetan, badago ere, zenbait onura ikusteko tartea: kaltegarriak diren gasen isurketa gutxitu egin da, ondorioz, hiri eta herrietako kutsadura murriztu eta airearen kalitatea hobetu dira, ekosistemen egoera hobetuz aldi berean.
Logikoa denez, giza jarduera gehienak bertan behera uztea da egoera honen eragile nagusia, hala nola fabriken jardueren etenak eta trafikoaren gutxitzea.
Edozein kasutan, albiste hauek ezin dira garaipen baten modura hartu, hilabete batzuen eragina ez baita nahikoa klima-aldaketan eragin positiboa lortzeko. Izan ere, hirietako kutsadura hau, arazo kardiobaskularren eta arnas arazoen eragile nagusietako bat izan ohi da.
Dena den, balkoi eta leihoetatik bada ere, epe batez garbiago arnasteko aukera daukagu. Zenbat iraungo ote du honek?
Hausnartzeko garaia heldu zaigu. Egoera positibo hau mantentzea gure eginkizuna izan behar da hemendik aurrera, gobernuei —bai herri zein mundu mailan— bizitza jasangarriago bat exijituz.
Amaitzeko, ez dezagun ahaztu, naturaren beharra dugula bizitzen jarraitzeko.
Natura aldiz, gu gabe bizi daiteke.