BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Jose Carlos Trasante jokalari ohia omendu zuten Cartagenan

      2025-05-23
      0
    • Ibilaldiko abestiaren dantza ikasteko tutoriala argitaratu du Taupadak dantza eskolak

      2025-05-23
      0
    • Tri Dj galdakoztarrak emanaldia eskainiko du bihar Galdakaon

      2025-05-23
      0
    • Ihes-joko ibiltaria antolatuko dute domekan Galdakaon, Ibilaldiaren harira

      2025-05-23
      0
    • Igeriketa Egokituko Euskal Ligako jardunaldia hartuko du Urreta kiroldegiak domekan

      2025-05-23
      0
    • Galdakaoko gazte udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

      2025-05-22
      0
    • Adinekoei zuzendutako dinamizazio zerbitzua jarri du martxan Usansoloko Udalak

      2025-05-22
      0
    • Dantza tailerra eskainiko du Divenirek bihar, Euskaraldiaren abestia lantzeko

      2025-05-22
      0
    • 'Renata' antzezlana eskainiko du Kamikaz Kolektiboak bihar Torrezabalen

      2025-05-22
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Jon Barrenetxeak utzi gaitu, Pencak Silataren aitzindariak

Jon Barrenetxeak utzi gaitu, Pencak Silataren aitzindariak

Binke
2020-06-11
1051
0

Goian bego, Jon Barrenetxea
BINKE / 2020ko ekaina

Jon Barrenetxeak utzi gaitu, Pencak Silataren aitzindariak

TESTUA: Beñat Armentia.
ARGAZKIAK: Barrenetxea-Gete familiaren artxiboa.

Jon Barrenetxea zendu da, Pencak Silat-aren aitzindari izan zena Galdakaon, Euskal Herrian zein Espainiako Estatuan ere. Bere ibilbidea laburtu du Binkek senideekin batera, Silat-ari egindako ekarpenak, Galdakaon zein periferian egindako hedapena, eta beste hainbat bitxikeria batuz.

Gaztetatik arte martzialekin zuen lotura handia bazen ere, Madrilen ikasten ari zen bitartean izan zuen lehen harremana silat-arekin maiatzaren amaieran zendu zen Jon Barrenetxea galdakoztarrak.

Hala ere, Madrildik itzuli eta Galdakaoko Iraragorri gimnasioan karateko irakasle zela, orduan Parisen bizi zen Indonesiako Hanafi irakaslearekin kontaktuan jarri zen bere ezagutza sakontzeko xedearekin. Honela, garai hartan bere ikasle ziren horiek, harekin batera egin zuten salto, karatetik silat-era.

Lehen ekarpenak. Arte martzial honek zuen antolaketa falta zela eta, honi guztiari irtenbidea ematen saiatu zen Jon. Modu sistematiko batean oinarrituko zen irakaspena ardatz, silat-aren lehen «bost loreak» idatzi zituen. Eredu finkorik gabe sortu arren, izugarrizko arrakasta izan zuen egindako lanak, batez ere atzetik zuen lanketa didaktikoagatik.

Irakaskuntzari dagokionez, Arratiako haranera zein Bilbo handira hedatzea erabaki zuen ordura arte ikasitakoa. Bilboko Ingeniaritza Eskolan edo Deustuko Unibertsitatean jardutearekin batera, Botika Zahar ikastetxean aritu zen ere bai, betiere talde lanari berebiziko garrantzia emanez.

Inflexio puntua. Bere ametsarekin tinko jarraitu arren, arrazoi desberdinak medio, irakaskuntzaren lekukoa bere lehen ikasle belaunaldiari eman, eta nazioarteko alorrarekin jarraitu zuen, Espainiako Federazioko eta Persilat-eko kide gisa. Bigarren honen kasuan bertako kideek «Maisu handi» izendatu zuten.

Bide honetan, urterik urte silat-aren munduan ezagunagoa bihurtu zen Barrenetxea. Are gehiago, Madrilgo indonesiar enbaxada berarekin kontaktuan jarri, eta hilero bertara bidaiatzen zuen, enbaxadoreen seme-alabei zein Madrilen zegoen indonesiar komunitateari silat-a irakasteko.

Indonesiako ministroa Jon Barrenetxeari munduko entrenatzaile atzerritar onenaren saria ematen

Txapelketak eta dominak. Europa zein mundu mailan hainbat txapelketetan parte hartu zuen Jon Barrenetxeak, eta hauetako askotan andana domina irabazi zituen.

Hala ere, 1984an Jakartan antolatutako txapelketa izan zen lortu zuen garaipenenik handiena. Izan ere, espainiar eta frantziar selekzioen entrenatzaile gisa jardun, eta urrezko bi domina eskuratzeaz gain, munduko entrenatzaile onenaren saria ere lortu zuen bertan.

Azken urteak. 2016an bizi izan zuen bere azken munduko txapelketa Jonek, Balin. Besteak beste, Adolfo Sagarna edo Xabier Aranburu galdakoztarrekin. Bestalde, Galdakaon Silek Tuo silat-aren eskola ireki zuten bere ikasleek, berak aldiz goi mailakoak entrenatzen zituen.

Bere alaba Irene Barrenetxeak eta bere alarguna den Irene Getek Binkeri helarazi diotenez, bizitako azken egunak haren ibilbidean zehar egindako lanak antolatzen pasa zituen Jonek.

Zendu zenetik, materiala biltzen jarraitu dute, behin Jonen lekukotza jaso zuten irakasleei emateko, eta silat-ak gure herrian bizirik jarraitu dezan urte luzez.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Reset botoia», Jose Inazio Basterretxea

Hurrengo albistea

Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Ane Atxutegi usansolotarra, ETB-1eko ‘Harri Herri’ saioko lehiakide

    2024-04-30
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘De la A a la (Z)arzuela’ kontzertua eskainiko du Torrezabalen

    2023-10-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaon Euskaraldia koordinatzeko lehen bilera urtarrilaren 22an izango da

    2025-01-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Herri-basoen lehenengo kudeaketa planari ekiteko diagnosia egin du Galdakaok

    2021-09-16
    Binke
  • Aktualitatea

    Nerea Garmendiak eta Victor Amilibiak bakarrizketa eskainiko dute Galdakaon

    2023-01-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Bozkatzera joan zirenen %100ak Espainiako Errepublikaren alde egin zuen Galdakaon

    2022-05-16
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Jose Carlos Trasante jokalari ohia omendu zuten Cartagenan

Urtero egin ohi duten moduan, Galdakao Futbol Taldeko beteranoek motxila hartu eta bidaia egin zuten pasa den asteburuan...
  • Ibilaldiko abestiaren dantza ikasteko tutoriala argitaratu du Taupadak dantza eskolak

    Galdakao
    2025-05-23
  • Tri Dj galdakoztarrak emanaldia eskainiko du bihar Galdakaon

    Galdakao
    2025-05-23
  • Ihes-joko ibiltaria antolatuko dute domekan Galdakaon, Ibilaldiaren harira

    Galdakao
    2025-05-23
  • Igeriketa Egokituko Euskal Ligako jardunaldia hartuko du Urreta kiroldegiak domekan

    Galdakao
    2025-05-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...