BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Adiskidek Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du bihar Kurtzean

      2025-05-20
      0
    • Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrena oroitu zuten atzo Plazakoetxen

      2025-05-20
      0
    • Auzotik Galdakao proiektuaren lau eremutako kontseiluak hurrengo asteetan bilduko dira

      2025-05-19
      0
    • Baleuko produktorak Galdakaon grabatuko du 'Odol Ilargia' telesaila

      2025-05-19
      0
    • Galdakaoko Beti Prest taldea, Bizkaiko ping-pong txapeldun bikoitza

      2025-05-19
      0
    • Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon

      2025-05-18
      0
    • LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Egunean adierazpena argitaratu du Galdakaoko Udalak

      2025-05-17
      0
    • Da Capo Musika Bandak ‘Printze txikia: bidaia magikoa’ emanaldia eskainiko du Torrezabalen

      2025-05-16
      0
    • Enrique Arnaizek omenaldia jaso zuen, Lagun Onak Areto Futbol klubean egindako ibilbideagatik

      2025-05-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Joseba Peña: «Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti»

Joseba Peña: «Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti»

Binke
2018-09-21
820
0

Joseba Peña, Eguzkibegi Ikastolako kontserje ohia
BINKE / 2018ko iraila

«Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti»

TESTUAK: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Jabi Rojo

Eguzkibegi Ikastola orain kokatuta dagoen tokitik pasa diren ikasle guzti-guztiek pentsatu izan dute inoiz ikastola Josebarena dela, noski, bertan bizi izan baita 35 urtez, orain arte. Erretiroa hartu berri du Galdakaoko debar ezagunenak, eta ikasturte hau bera gabe hasi du ikastola galdakoztarrak. Bertara itzuli da Peña, hunkituta eta urduri, Binkerekin bere ibilbide luzeaz hitz egin behar duelako.

Ikasturtea urduri samar hasi duzu, beraz. Buf! Ez dakizu zuk zenbat gainera! Irailaren 3an, irakasleek ikasturtea hasi zuten eguna orduari begira pasatu nuen. Goizetik igerilekura joan nintzen, eta lanera sartzeko ordua iristen ari zela gero eta urduriago nengoen. Burua gehiago nuen ikastolan nengoen lekuan baino.

Zer sentitu zenuen? Egia aitortuko dizut: etxera iritsi nintzen eta negarrez hasi nintzen. Ez zen poza, ezta tristura ere. Sentimendu arraroa zen, lanetik «eskakeatzen» ari nintzenaren sentsazioa nuen. Nire buruari esaten nion: «Orain irakasle denak egongo dira euren ikasgelak atontzen eta ni ez nago bertan…». Eskerrak ordezko bikaina jarri duten!

Pasa dira egun batzuk ikasturtea hasi denetik. Lasaiago orain? Bai, pixkanaka ohitzen ari naiz soldatapeko lanik egin gabe bizitzera. Bertara ez joatearen urduritasunak pasa dira. Azken finean, urteek ematen duten esperientzia eta lasaitasunak esaten dizulako ikastolak, zurekin edo zu gabe, aurrera egingo duela beti.

Eta zer egin behar du erretiratu berri den pertsona batek? Txipa aldatzean dago gakoa, eta gauza berriak egiteko tartea hartu. Ni, esaterako, obsesionatu gabe baina kirolean zentratu naiz. Deiadar-mendien ibilaldia egin berri dut, Deiadar Xtreme. Berrehun kilometro izan dira eta 11.000 metroko desnibela izan du, eta asko entrenatu behar izan dut horretarako!

Behin hori eginda? Ez ditut plan asko-asko ere egin nahi, askotan mila gauza etortzen zaizkizulako burura baina gero horiek egiteko tarterik ere ez da egoten. Baina boluntario lanen bat egitea gustatuko litzaidake, eta hizkuntza berriak ikasi edo indartu… eta bereziki senide eta lagunekin egoteko tartea izan nahi dut.

Bizitza birplanteatu egin behar izan duzu? Dezente, bereziki pertsonala. Gu —familia— ikastolan bizi izan gara ni bertan lanean izan naizen urte guztietan, eta orain guretzat etxe izan den horretatik alde egin behar izan dugu, dena utzi eta… nora joan? Ni debarra naiz, eta Deban badugu etxea, baina Garbi —emaztea— oraindik lanean dabil Bilbon. Garbik berak esaten du nire etapa aldaketa honek euren bizitzetan be haustura handi samarra ekarri duela… eta ez da gutxiagorako. Baina moldatu gara! (irribarretsu)

Erretiroa hartzea: zahartzaroari kuku egitea ala benetako oporrez gozatzea? Bigarrenarekin gelditzen naiz ni, zalantza barik. Zahartzaroa ez dut ikusi ere egiten, indartsu eta sasoi onean nagoela uste dut, gauza asko egiteko gogoekin gainera! Ni behintzat ez naute hesien atzean obrei begira harrapatuko! (barreka)

Faltan izango duzu dagoeneko ikastola… Hutsune izugarria dut ikastola gabe. Bere saltsa eta arazotxo guztiekin, baina azken urteak bereziki oso goxoak izan direlako niretzat. Gero eta ikasle, guraso eta ekintza gehiago egon eta egiten dira, eta eboluzio hori ikustea faltan izango dut, ziur!

Zelan iritsi zen Joseba Debatik Galdakaora? Galdakaoren berri banuen aspalditik, Garbi bilbotarra delako eta Bilbotik Debara edo Debatik Bilbora joaten ginenetan Galdakaotik pasatzea gustatzen zitzaigulako askotan, baina inoiz ez nuen imajinatuko bertan bizitzen eta lan egiten amaituko nuenik!

Zelan amaitu zenuen ba? Eibarko Armeria Eskolan orduantxe «Maestria Industrial» izeneko ikasketak egin nituen, baina industria sektoreak garai hartan bizi izan zuen krisiaren ondorioz itsasontzi batean lanean eman nituen hainbat hilabete. Bertan nengoela, 1984. urtean, etxetik egunkari bateko iragarki bat bidali zidaten: «Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola kontserje bila dabil».

Eta geroztik pasatu dira… zenbat urte? Hogeita hamabost urte, hain justu. Esperantza gutxirekin eman nuen izena gainera ikastolan lan egiteko lanpostu deialdian. Behin izena emanda, itsasotik buelta egin eta Debatik ia egunero joan behar izaten nuen Galdakaora, beste hautagai batzuekin batera, lanpostu horretarako probak egitera. Oso proba gogor eta luzeak ziren gainera!

Baina esfortzuak merezi izango zuen! Bai horixe! Eguzkibegin kontserje aritzeko ni aukeratu nindutela esateko deitu nindutenean, bertara bizitzera joan —ezinbesteko baldintza zen— eta bi urte emango genituela uste genuen… Baina «despiste» txiki bat izan dugu eta dagoeneko pasatu dira hogeita hamabost urte! (barreka) Baina gustura oso! Areago, bertan lanean egin ditudan urte guztietan ez dut beste lanik bilatu ere egin.

Gauzak ondo egin izanaren sentsazioa duzu? Bai. Aitak beti esaten zidan: «Kontserjea izan behar duzu? Izan ba kontserjerik onena», eta filosofia hori izaten saiatu naiz beti. Etxea bezala zaindu dut ikastola. Eta hasieran gauzak ondo egitea ez zen bat ere erraza izaten.

Zergatik diozu hori? Gaur egin behar dena baino lan hirukoitza egin behar zelako. Gogoan dut gaur egun ikastola dagoen lekuaren ingurua dena baso eta mendia zela, belar eta sasitzak ebaki behar ziren, eta makinarik ez genuen izaten. Orduan aldapan beheratxuago bizi zen Hilarioren laguntzarekin sega pikatu eta zorroztu egin behar izaten nuen. Segarekin lan egitea oso zaila eta nekeza da, baina ingurua itxuroso egoteko beharrezkoa zen! Hori bai, tarteka Udaleko brigadakoei mesedea eskatu eta belarra ebakitzeko makina uzten ziguten… Ikastolak propioa erosi zuen arte!

Egin beharrekoez ari zarela, gelaz gela zenbat panfleto eta orri banatu dituzun kalkulatzen jakingo zenuke? Bufff! (barreka) Ezinezkoa! Erabat ezinezkoa! Milaka eta milaka! Gaur egun asko aldatu dira gauzak, asko murriztu delako paperaren banaketa —zirkular eta ohar gehienak internet bidez bidaltzen direlako—, baina lehen gelaz gela ohar, aldizkari eta fotokopiak banatzen ematen nuen egunaren tarte handi bat. Irribarre batekin gogoratzen ditut, bereziki, ikasturte hasierako banaketak.

Hara! Lanean irribarre batekin hasten zinen beraz! Bai! (irribarretsu) Gaztetxoenen geletara joaten nintzenean txantxetan esaten nielako, nahiz eta eurek serio hartu: «Zuen falta igarri dut! Baina non egon zarete denbora guzti honetan!?», eta orduantxe gerturatzen zitzaizkidan ikasle guztiak euren oporrak kontatzera… Une zoragarria izaten zen hori!

Aldiz, izango zenuen gelaz gela ibiltzea baino zeregin nekezagorik… Lehen galdarak nik garbitu behar izaten nituen, esaterako, komunek ere zisterna izaten zuten eta horietan jendeak denetik «gordetzen» zuenez sarri apurtzen ziren, beraz nik konpondu behar… Ehunka giltzen artean aritzea ere ez zen lan erraza izaten, zoratzeko modukoa!

Zein izan da gutxien gustatu zaizun eginbeharra? Eta gehien? Gutxien komunetako estoldak garbitzea. Gehien lorak eta kanpoko zuhaitz zein landarak landatu eta zaintzea.

Ikastolan bertan bizi izan zara kontserje lanetan egin dituzun urte guztietan, familiarekin, zelakoa da lantokian bizitzea? Niretzat lana eta bizitza izan da ikastola, horrek dakarren guztiarekin. Ostirala iristen zen eta handik alde egiteko beharra izaten nuen, bestela ez nuen deskonektatzen. Aste barruan lana amaitu bai, baina hantxe jarraitzen nuen, eta azkenean saihestezina zen bertako kontuei adi egotea, beti dagoelako zerbait ikastolan, ez badira eskolaz kanpoko ekintzak, bilerak dira… eta bada ezpada beti egon behar zenuen «itxuroso» jantzita, edozein momentutan etorri zitekeelako norbait zure bila etxera, eta jarraian etxetik irten zerbait konpondu behar zelako, esaterako. Baina erosoa ere bazen, egia esan.

Iritzi berekoa al da familia? Etxea ikusteko modu desberdina genuen seme-alabek, emazteak eta nik. Familia bertara lo egitera joaten zen, eguna kanpoan egiten zutelako, baina niretzako lantokia ere bazen. Ez zen erraza bizitzak uztartzea, nik irten gura nuenean eurek etxean lasai egon gura zutelako…

Baina seme-alabak ere izan dira ikastolako ikasle. Bai, eta ikasle izan diren garai horretan eurentzako ere ikastola «lantoki» eta etxea izan dira.

Zelakoa izango zen aitatxo euren gelara sartzen ikustea? Hori eurek erantzun beharko lukete, baina horren harira ni ostera konturatu naiz agian ez diedala seme-alabei kasu handirik egin eskola orduetan zeudenean. Ez dakit, akaso lana eta bizitza pertsonala nahasteko beldurragatik edo… baina eurentzako gogorra izango zen agian aita eurekiko hain «arrotz» ikustea.

Une gogorren bat gogoratzen duzu? Gabaz lapurretan sartu izan direnean. Gainera lizentzia legalarekin araututako eskopeta bat izaten nuen etxean, eta berarekin irten behar izatea ez zen inoren gustukoa.

Erabili behar izan duzu inoiz? Ez, zorionez. Gaur egun horren beharrik ere ez nuke izango, orain kamerak eta aparteko segurtasuna dagoelako.

Eta sekula ahaztuko ez duzun pasarterik gogoratzen duzu? Hainbat, bereziki ikasleek «ikastola Josebarena dela» lotzearen ondorioz bizi izan ditudanak. Donostian haur batek ikusi ninduenean, «benetako Joseba» ikusi zuela oihukatzen zioen aitari, pertsona mitologiko bat-edo izango banintz bezala! (barreka) Beste neskatila batek soineko berria eraman behar zuen ikastolara, eta irakasleak ea apurtzeko beldurrik ez zuen galdetu zionean, umeak erantzun: «Apurtzen bada, Josebak konponduko dit!». Etorri zaizkit ere betaurrekoak, zapatilak, estutxeak… konpontzeko eskatzen. Askorentzat «Macgyver» izatea oso polita izan da.

Horren ondorio ere antolatu zuten despedida, ezta? Hori bai ez dudala inoiz ahaztuko! Nik ez nekien ezer, eta ikastolako jantokian batu ziren hainbat eta hainbat aspaldiko lagun eta irakasle. Egungo irakasleak eta ohiak, urteak ikusi gabe egon naizen lankide jatorrak! (hunkituta)

Erakutsi diguzun maketa handi hau despedidako oparia izan da? Bai zera! (barreka) Kontrakoa, egun horretan oparitu nien, nik urteetan mimo handiz egindako lana da. Badakit hemendik urte batzuetara inork ez duela jakingo Joseba Peña nor izan zen, bada, behintzat gogoratu nazatela maketa hau ikusten dutenean…

Ziur Josebak Pepeto ez duela inoiz ahaztuko! Pepeto guretzat magikoa izan da… jolasleku umeak txikiak zirenean, Lotirekin ibiltzeko ondoren, eta beti haritzen energia hori… azken baten gure etxearen jarraipena!

Eta esaiguzu ikasleak ere ez dituzula inoiz ahaztuko… Ikasle barik nire lanak ez luke kolore ez bizitasunik izango urte guzti hauetan. Beti gogoratuko ditut batzuk beste batzuk baino gehiago, noski, milaka direlako bertatik 35 urtetan pasa direnak… Baina zutabe garrantzitsua izan dira niretzat ere.

Garbik esan digu haurtzaindegira bisita asko egiten zenituela. Egunero! (irribarretsu) Umeak ziren nire sentsibilitatea. Goizero joaten nintzen tartetxo bat eurekin egotera. Mosu potoloak eta besarkada handiak eman eta nire zereginetara bueltatzen nintzen! Oso ondo konpondu izan naiz beti adin guztietako ikasleekin, baina umeak zoragarri gustatzen zitzaizkidan. Niretzako pilak kargatzea zen eurek bisitatzea, izugarri hauspotzen ninduten, eta horren falta sentitzen dut dagoeneko. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Agur Jaunak»

Hurrengo albistea

«Sasi guztien gainetik», Christian Arean

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Berton inde

    Iban Cortes (On Kafe): «Pintxo txapelketa irabazteak presio positiboa ekarri dit»

    2020-01-17
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aitzol Atutxa: «Urrezko txapelaren zatitxo bat galdakoztarra ere bada»

    2016-06-17
    Binke
  • Elkarrizketak

    Haizea Cerrada: «Deiak hirukoiztu egin zaizkigu, pazientzia mesedez»

    2020-03-20
    Binke
  • Berton inde

    Zuriñe Gutierrez: «Eskertuta nago, une gogorretan herria beti egon da laguntzeko prest»

    2024-02-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Endika Zinkunegi: «Jolas, joko eta kirolek ume eta gazteen garapenean duten eragina aztertu gura dugu»

    2018-04-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jonu kantautorea: «Itxialdian izandako hainbat hausnarketa bildu ditut»

    2021-12-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Adiskidek Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du bihar Kurtzean

Aurtengo Ibilaldia antolatuko du Eguzkibegi Ikastolak asteburuan eta honen ondorioz, Adiskide Pilota Elkarte galdakoztarraren...
  • Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrena oroitu zuten atzo Plazakoetxen

    Galdakao
    2025-05-20
  • Auzotik Galdakao proiektuaren lau eremutako kontseiluak hurrengo asteetan bilduko dira

    Galdakao
    2025-05-19
  • Baleuko produktorak Galdakaon grabatuko du ‘Odol Ilargia’ telesaila

    Galdakao
    2025-05-19
  • Galdakaoko Beti Prest taldea, Bizkaiko ping-pong txapeldun bikoitza

    Galdakao
    2025-05-19

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...