BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Ohiko kolaboratzaileak
Hasiera›Herritarren iritziak›Ohiko kolaboratzaileak›«Liburutegia», Joanes Urkixo

«Liburutegia», Joanes Urkixo

Binke
2025-01-20
270
0

Zabalean
Joanes Urkixo Beitia
BINKE / 2025eko urtarrila

BINKEko lagunek deialdia igorri didate ohiko kolaborazioa bidaltzeko epea gertu dela gogoraraziz. Hartara ipini naiz eta, ohi legez, gaur ere Zabalean bizi gineneko urte haietara egin dut hegan, denboran barrena.

Oroitzapenezko lainoen artean, egundo ezabatzen ez diren hondar-irudi gogoangarriak dauzkagu denok gorderik. Nireak, behintzat, ez dira erbatzik ere aldatu nerabezarotik: gure auzoko futbol zelaia (etxe aurreko kalea), Roque Mendiako aldapa (gaur Ibarluze kalea), La Txabolita, La Estrada (gaur Pontzi Zabala kalea)…

Kurtzeko plaza ere haien artean dago bere txoko bereziekin: frontoi zaharra, frontisa Peña Santa Cruzeko etxearekin hormaz horma zeukana, leiho bat eta guzti! Eta kioskoa. Eta iturria…

Baina, plazako bazterretan nire kutunena udal liburutegia zen, udaletxeko etxabean zegoena. Langile familien oporraldia etxean geratzea zen garaian, hura nuen nik eguneroko hondartza, alegia, arrasti oro hara joan eta irakurtzen orduak ematea, ixterakoan liburu berri bat mailegatu eta biharamunean irakurrita ekartzea. Julio Verneren eta Emilio Salgariren lan guztiak zeuden han eta postura egingo nuke hamasei urte bete orduko den-denak irakurriak nituela.

Hori bai, neure hondar-irudian oso irakurle gutxi agertzen gara liburutegian. Ameneko, heldu gazte bakan batzuk, neure adinekoren bat eta ez sarri, halakoxeak islatzen zuen Galdakaon liburuzaleen neurria, kontuan harturik garai hartan inork ez zituela azterketak liburutegian prestatzen.

Kontuz hala ere, liburuzale idatzi dudala eta ez irakurle, ze, telebistaren proletarizazioaren aurretik, irakurri, irakurtzen zen eta ez gutxi. Libururik batere erosten ez zuten familietan ere, Estefanía edo Corin Tellado nobelatxoak ez ziren falta eta hauek kioskoan mordoka trukatzen ziren sos batzuk ordainduta. Beste irakurgai arrakastatsu bat fotonobela izan zen, 70-ko hamarkadan milioi erdiko tiradak izatera iritsi zena. Eta, hirugarrenik, ezinbestekoa da tebeoak gogoratzea, umeena ez ezik nagusi askoren irakurgai gogokoena.

Beraz, gizarte irakurlea izan ginen, zalantza barik, telebista jaun eta jabe bihurtu arte. Honek, eta gero bideoak, aurretik eraman zituzten Estefanía, Tellado eta enparauak, bakarrik literatura «serioagoak» eutsi ziolarik, kaltea jaso bazuen ere, beharbada, entretenimendu soilaz harago, borondate eta maitasunezko zama berezkoa duelako. Kontuak kontu, gizarte hark gehiago irakurtzen zuen oraingoak baino, orain berriz liburu gehiago irakurtzen dira, eta argitaratzen, batez ere pandemiatik hona. Liburua, paperezkoa edo digitala, zibilizazioaren konkista nagusia da eta ezin dugu eskutik galdu.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Sanantontxikerra», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Hitzen pisua», Yayone Altuna

    2020-12-23
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Haurrak, haurrak etxean», Ainara G. Goitiandia

    2024-01-22
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Berbiktimizatzen», Ainara G. Goitiandia

    2023-02-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

    2022-12-26
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Haurren ahotsa», Yayone Altuna

    2022-05-02
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Egokitzapen prozesua, denontzako beharrezko», Irati Bediaga

    2021-10-24
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu