«Madalenak», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2024ko uztaila
Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen dira Madalenak uztailaren 22an. Beharbada, ospakizunik ikusgarriena Bermeon egiten da. Bermeoko Santa Eufemia, zin-eliza da eta bermeotarrak, agintariekaz batera, meza entzuten joaten dira. Gero agintariak eta gonbidatu batzuk portura joan, barkua hartu eta beste barku eta txalupa ugarigaz batera Izaro islara joaten dira. Izaro aurrean, Bermeoko alkate(s)ak, propietate ezaugarria dan teila bat hartu eta Izarorantz botaten dau esanez: «Honaino heltzen dira Bermeoko itoginak» (itaxurak Gorbeialdean). Jarraian Izaro gainean ikurriña eta Bermeoko bandera jartzen dira eta gero Elantxobera heltzean, hango alkate(s)ak makila eskeintzen deutso Bermeokoari eta jai giroan ospatu bazkari eta guzti. Arrastian, Mundakara joaten dira eta han be alkate(s)ak makila eskeintzen deutso, aginte-sinbolo lez. Azkenik Bermeora bueltatzen dira eta jai ederra ospatu berandurarte. Izaro, izatez, Bermeo da legez, baina mito bat sortu zan Bermeo eta Mundakaren artean, Elantxobe epaile ebela «balizko» edo ustezko estropada haretan. Bermeok irabazi ei eban. Baina, Madalenak hiru herriak alkartzen ditu jai giro ederrean. Orioketa!