«Orbel»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2019ko urria
Udagoienean, orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure basoak.
Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, gaurko araudian, h-a galduta. Hosto, hitzaren jatorria hauxe: horsto —horri+sto atzizki diminutiboa— eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel, erro zaharrak ilun kolorea adierazten deusku, gazteleraz «negro» itzuli arren.
Jatorrizko bel horretatik bilakatzen da, belz > beltz / balz > baltz mendebaldean. Berba biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udagoieneko orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun edo marroi-gorrixka bitarteko.
Beraz, koloreetan ez datoz bat euskera eta gaztelera. Antzera gertatzen da urdin koloreagaz, urdin ez da «azul» bakarrik, tonalitate gehiago ditu euskeraz. Basoetako orbelak, lurzoruak janzteaz gain, baserrietan erabili izan dira ganaduei azpiak egin eta satsetarako, gero abonu gisa erabiltzeko.
Orbelak, herri-kantuan be ezagun doguz: aikor, «Orbelak airez aire…».