Izar Gorri Elkarte usansolotarrak Palestinarekin konpromisoa erakustera deitu du. «Israelekiko haustura» aldarrikatzeko, Izar Gorri plazan agerraldia egingo dute eguaztenean, urriak 15, Gernika-Palestina ekimenak deitutakoa.
Palestinarekiko konpromisoa adierazten jarraitzeko helburuz, mobilizazio berriak deitu ditu Gernika-Palestina herri ekimenak.
Eguaztenerako, urriak 15, sindikatuen deialdiarekin bate ginez lanuzte orokorrak eta burrunbadak udaletxe aurre guztietan deitu dituzte.
Izar Gorri Elkarte usansolotarrak deialdiarekin bat egitera animatu ditu herritarrak eta Usansoloko Izar Gorri plazan batuko dira 19:30ean, «Israelekiko haustura» aldarrikatzeko.