«San Juan suak»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2019ko ekaina
San Juan bezpera gauean egiten diran suak, udako solstizioaren ospakizunak dira antzinatik. Gero eleizeak, 21etik 24ra aldatu eta San Juan jaia jarri euskun eta hortik San Juan suak. Sua, argiaren sinboloa da eta udako solstizioan egun argia luzatzen hasten danez, suagaz ospatzen dogu, lehenago neguko solstizioan Gagon-enborra izetuta egiten zan legez. Gaur egun be jarraitzen dogu San Juan suakaz, baina, lehenago, gure baserrietan ohitura gehiago egoan su nagusia egin aurretik. Aiko neuk bizitakoa Zeberion. San Juan bezpera iluntzean, galtzupoila edo gari-eskutak hartu, sua emon eta zuziokaz labrantza-soloak inguratzen genduzan kantu-hots hau bitarteko:
San Juan bagilean
denpora ederrean
artoak eta gariak gorde
subeak eta sapoak erre
San Juan bezpera gaube.
Gero danok alkartzen ginan auzune erdiko bidekurtze baten eta su nagusia izetu. Auzo-giro eder horretan eta sua amatatu ahala, txingar ganeko saltuak eta abar etozan sua guztiz amatatu arte. Bardin ez baina, Galdakaoko Andra Mari taldeak urtero sua izetu, kantatu eta antzezten deusku San Juan bezpera gaua.