Tokiko ekonomia sustatzeko asmoz, Usansoloko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea jaio da. Elkarteak herriko 30 negozio batzen ditu eta Diego Dominguez da presidentea.
Tokiko merkataritza sustatzen jarraitzeko bidean, pauso berri bat eman du Usansolok: Usansoloko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea jaio da.
Cecobiren laguntzarekin jarri da martxan elkartea eta helburua «hurbileko merkataritza-eredu iraunkorra eta etorkizunekoa eraikitzeko indarrak batzea da».
Usansoloko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak 30 negozio batu ditu eta Diego Dominguez da presidentea.
Dominguezek «elkartzeak indartsuago egiten gaituela» azpimarratu du: «Erronkak partekatu eta gure kaleak bizitzaz beteko dituen proiektua sortu nahi dugu».




