Usansoloko ospitalea, EAEko hirugarren onena

Argazkia: Google Maps.

Aurtengo Ospitaleetako Bikaintasun Indizearen arabera, Usansoloko ospitalea Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren onena da. Gurutzetakoa eta Donostiakoa dira lehenengoa eta bigarrena, hurrenez hurren, Gobernantzaren eta Ekonomia Aplikatuaren Koordenatuen Institutuaren arabera.

Gobernantzaren eta Ekonomia Aplikatuaren Koordenatuen Institutuak urtero argitaratu ohi duen Espainiako Ospitaleetako Bikaintasun Indizea kaleratu du.

Horren arabera, Madrilgo Fundación Jiménez Díaz Unibertsitate Ospitalea da Espainiar Estatuko onena, Madrilgo La Paz bigarrena eta Bartzelonako Vall d’Hebrónekoa hirugarrena.

Euskal Autonomia Erkidegoan aldiz, iazko emaitzak errepikatu dira, eta Gurutzetako ospitalea izendatu dute onena. Bigarren postuan Donostiako ospitalea dago, eta hirugarrenean Usansolokoa.

Ospitaleetako Bikaintasun Indizeak ospitaleetako asistentziaren kalitatea, berrikuntza eta eraldaketa ebaluatzen ditu, estatuan eta autonomia erkidegoan.



situs togel

situs toto